Hiztegia
ordáiñ, ordáiña. (c). izena. Remuneración, pago o premio por un favor o trabajo realizado. Bizi guztia erak azi ezindda pasau ta zaartzaruan despreziua izaten da seme-alaben ordaiña./ Beiñ mesedia ein zotsula ta oiñ ordaiña biako dau.
ordaiñetan. (c). adberbioa. Zerbaiten ordainez. En pago. Makiña bat fabore einddakuak ga baiña disgustua besteik eztou artu ordaiñetan./ Eztakitt ze emungotsuten ordaiñetan. ORDAI
ordáittu. (b). da-du aditza. ORDÉITTU, ERDOITTU. Oxidar(se). Ordaittutako iltzia sartu jako orpotik./ Itxasoko salitriak ordaitzen dittu kotxiak. Sin. uártu.
órde. 1. orde, ordía. (b). izena. Emandako gauza, egindako fabore edo lan, edo halako gauza bategatik itzultzen dena. La compensación por el trabajo o favor realizado. Kristala apurtu bajatzu emoixozu ordia. ORDIAZKUA EIÑ entzun izan da gehiago ORDÍA EIÑ eiñ edo ORDEZK Sin. ordézko, ordiázko. ordían emon. (c). esapidea. ORDEZ EMON. Zerbaiten ordez eman. Terreno puxketa bat emun gontsen, da erek ixko potolo bat ordian. 2. orde, ordía. (c). izena. Norbaiten edo zerbaiten lekua betetzen duena. Sustituto. Joxe soldau joan dok eta aren ordia eztok datorren illerarte lanian asiko. Sin. ordeko. Sin. ordézko, ordiázko. Ik. aitta-órde, ama-órde.
órdena. 1. órdena, órdenia. (b). izena. Agindua. Orden. Amarretan tabernia ixteko ordenia daukau.
2. órdena, órdenia. (b). izena. Txukuntasuna. Orden. Kuartuan ordena puxkat jarri biot.
ordénau. aditza. 1. ordenau. (b). du aditza. Agindu. Mandar, ordenar. Molak atakia ordenau juan goizian goizetik.
2. ordenau. (b). du aditza. Ordena jarri. Poner orden. Badaukazu lana etxia ordenatzen.
3. ordenau. (c). da-du aditza. Ordenar(se) como sacerdote. Aittasantuak abade beltzak ordenaittu./ Ogetabost urtekin ordenau zan.
órdez. 1. ordez. (b). posposizioa. En vez de, en lugar de. Pelikulian ordez partidua botatzen dabe./ Obe ziñuke estudixatzia firin-faran ibilli ordez. Aurrean ZEREN edo aditz partizipioa duela. Sin. partez. 2. ordez emon. esapidea. Ik. ordían emon.
ordi, ordixa. izena. (Eibar) "Mozkorra, zentzu peioratiboagoan. A gizon ordixa, kalerik kale famelixian lotsagarri.
órdigas!. (b). interjekzioa. LA ÓRDIGA!. Birao leuna. Maldición suave. Ordigas! Giltzia laga juat kotxe barruan./ LA Ik. óspera!.
ordíttu. (d). da aditza. Mozkortu. Don.k dio entzuna duela, Elosu aldian, batik bat. Ezta esaten. Entzun izen da ori: “Ziero ordittu zuan, ziero mozkortu zuan”. Lenao bazkaixak-eta izeten zien, da bakarren bat, “ziero ordittuta geldittu zuan”. Baiña ezta erabilli eitten ola. Nik geixao entzungo najuan Elusu aldeko jentiai tta. Don. Hitz galdua.
Ik. ordi.
órdotz. 1. ordótz, ordótza. (d). izena. ORDOTX. Txerri arra. Igel jartzen zien, da orregaittik kapau itte zan, naiz aardixa ta naiz ordotza, bixak. Don. Ant. áardi. 2. ordótz, ordótza. (d). adjektiboa. ORDOTX. Zatarra. Ori dok ordotza! .
órdu, ordúa. (a). izena. Hora. Honela ematen dira orduak: ordúbatak (ordubáta ere bai zaharrek), ordúbixak, írurak, láurak. iruterdiak, lauterdiak, bostak laren gutxiao... ordu-orduan. (c). esapidea. ORDU-ORDUAN. (c). En punto. Ordu-orduan ezpazoiaz, alde eingo dotsu. órduka. (b). adberbioa. Por horas. Orduka eitten dau lana Galeperretan./ Guk orduka kobratzen dou.
ordúan. 1. ordúan. (a). adberbioa. Entonces. Orduan akordau bia ziñuan, oiñ ez. Eta ordutik, orduko, ordurarte, ordurako, etab.
orduántxe. (b). adberbioa. Orduan bertan. Orduantxe akordau nitzan zurekin.
2. orduan. (c). Hartan. Badau beste detaille bat be orduen sasoien Udelan erregie egon zala erakusten dauena. (AA ArrasEus, 184. o.).
3. ordúan. (a). juntagailua. Entonces. Ezpadakizu, orduan obe dozu ixilik egotia.
4. orduan da. (b). juntagailua. Orduan eta. Zenbat eta zarrao orduan da txarrao.
ordubéte, ordubetia. (b). izena. Espacio de una hora. Ordubete nago zure zaiñ./ Ordubetetik ordubetera artu pastillia./ Ordubetian aillegau naiz Donostiara.
Ordubetia forma honelakoetan: Lenengo ordubetia aspergarrixa izan da.
ordú ezkero. (c). adberbioa. EZKERO. Ordutik, harrezkero. Desde entonces. Ordu ezkero etxostak berbaik eiñ. Sin. ordútik. Ik. arrézkero.