Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
(lo) seko geldittu
ábailla
1. (lo) seko geldittu. (a). esapidea. Loak hartu. Oera sartu orduko seko geldittu nitzan.
a. (a). izenordaina. (Angiozar, Eibar, Leintz, Oñati, Ubera) Hura.   Aquel. A da nere anaia. Sin. áura.
áaittik. (c). juntagailua. ÁGAITTIK. Hargatik, hagatik. Por ello, por aquella razón. Dirua zor notsan eta aaittik eneban nai berakin kalian trink eitterik./ Gerra denboran frentian erdixan geratu giñan, da aaittik alde egin biar izan giñuan etxetik. Gaur egun orregatik edo orregaittik da esanagoa.
aaki. Ik. ádaki.
aalizate, aalizatie. (c). izena. (Leintz) Ahal izatea, ahalmena.   Capacidad, poder. Goñik aalizatie bai galanta baiñe burue falta.
áardi, áardixa. (d). izena. Txerri emea.   Cerda, marrana Igel jartzen zien, da orregaittik kapau itte zan, naiz aardixa ta naiz ordotza, bixak. Ant. ordótz.
aari. Ik. adári.
aasa. izena. (Eibar) "Zestogiñak otzarak eta antzerakuak egitteko darabillen erreminttia, helduleku bikua. Zestogiñak eta zumitzak refinatzeko erabiltzen dabe, zepillua moduan. Oiñ piñuak zuritzeko be bai". (SB Eibetno).
© Asier Sarasua
aáta, aatía. (b). izena. ARÁTA, -ÍA. anas s.. Ahatea.   Pato. Tanto el silvestre como el doméstico. Paseko aata bat bota dau Julianek./ Aatak euki giñuzen aspaldi./ Aata-arrautzak eztie oilluanak bezin gozuak. Etxekoari paitta esaten zaio gehiago. Eibarren etxekoei, bili. Sin. bili, páitta.
aáztu. (a). du-zaio aditza. ARAZTU. Olvidar. Bi a ahoskatzen dira garbi. ARAZTU ere badio zenbaitek Bergarako kalean.
abáde-estudiante, abáde-estudiantia. (c). izena. ESTUDIANTE. Apaizgaia.   Seminarista. Artizko abade-estudiantia egon da mezetan.
abádegei, abádegeixa. (a). izena. ABADEGI. Apaizgaia.   Seminarista. Len abadegeixak pillan ibiltzen zien beren sotana beltzekin./ Neu be gaztetan abadegi ibilittakua naiz ba.
abade kéixa, abade keixía. (d). izena. Gerezi mota bat.
abádetar, abádetarra. (d). adjektiboa. (Eibar) Elizkoia.   Clerical. Abadetar amorratua izan zan beti. (Etxba Eib).
abádetxe, abádetxia. (a). izena. Abadearen etxea.   Casa cural. Uberako abadetxia utsik dago aspalditik. Azen.: abadetxía ere bai zenbait lekutan.
abádetza, abádetzia. (b). izena. Abade ofizioa.   La profesión de cura, sacerdocio. Abade geixenak abadetziai laga ein dotse./ Abadetzan zebillen asko oiñ maixutzan dabill.
abadíñau, abadiñáua. (d). izena. Gaztaina klase bat. Beste klase batzu(k) pe baeren, abadiñaua esate jakona beste bat eta. Ik. gaztáiña.