Hiztegia
oláta. 1. olata, olatía. (d). izena. Ogi berezia, bi edo hiru aldiz eralgitako irinez egina. Hiru puntakoa, gehienetan erdian arrautza batekin, hau ere ogiarekin batera labetik pasatua. Handiagoa eta punta eta arrautza gehiagokoa ere izan omen zitekeen. Elizan eskaintzen zen primerako hiletetan eta. Apaizari ere oparitzen zitzaizkion. Oblada. Mertzedesek diosku Domusantuetan aita pontekoak oparitzen ziela bere besoetakoei. Iru puntako ogixa eitte zan, da arek erregalo emote zien, zuk zeuk, zeuk besotan artutako bati ba Domusantutan emute jakon; aura olatia esaten da. Mertz. Paskua-opilla eta olatia ogi berdinak omen dira, berez. Don.k dio bederatziurrenera ere eramaten zela eta sepulturan jartzen zela olata. Animen ogixa ere deitzen zitzaiola. Ik. paskua-ópill, sepultura. 2. olata, olatía. (d). izena. Ganadu-ostikada (umorezkoa). Coz. Or atzian kontuz ixkuakin, kriston olatak botatze jittuk eta.
Erderazko "hostia"-ren kidea dirudi. Ik. ostikára, petenáda, óstia.
óldei, óldeixa. (b). izena. . ODOLGI, OOLGI, ODOLKI, ODOLDI, OOLDI. Muscus. Goroldioa. Musgo Ondo garbitu ondoren, zauri txarrak ixteko balio omen du. Bueltaka dabillen arrixari etxako odolgirik eitten. esaera. (Gatzaga) (Aran Gatz). Gauzak egin edo erabili egin behar dira sasoian egoteko edo ez herdoiltzeko.
olgeta, olgetia. (d). Diversión.
Hitz ia galdua Bergara aldean. Sin. olgeta. Goruetia olgetia eta ailketia neketia. esaera. Goru lana samurrra zela harilketaren ondoan. Juana olgetan egin. esapidea. (Eibar) OLGETAN IBILLI, JARDUN. "Jugar, divertirse; andar en bromas. Gaur egun gehixago esaten da jolasian egin." (SB Eibetno).
olgúra, olguría. (b). izena. Zuloa ardatza baino zabalagoa denean edo zerbait bitarte batean kili-kolo dagoenean olguria daukala esaten da. Bizikletian pedalak olgura demasa dauka./ Denporiakin olguria eitte jakue ardatz guztiei.
olíxo, olixúa. (a). izena. Aceite. OLIXO ERRIA botatzen zaie azei eta OLIXO GORDI olíxo-áza, olíxo-ázak. (d). izena. Azak olio errearekin, antzinako platera. Aintxiñan Gabon-gabeko afai tipikua: olixo-azak eta bakillaua saltsan. olixúa egin. (c). esapidea. Pelota egin. Dar coba. Alkatiai eta kontzejalei olixua egin eta ola konsegidu zittuan gauza asko. Ik. s/zórrei olixúa.
olixo-arri, olixo-arrixa. (c). izena. Zorroztutako erremintari geratzen zaizkion bizarrak kentzeko erabiltzen den harria. Akaberia eskuz emon biar gero, arri leunakin. Arri leuna esaten gontsana, olixo-arrixa; arekin gero zea ein biar. Lar.
ólmo, olmúa. (b). izena. . ulmus sp.. Zumarra. Olmo. Kamino bazterretan eta oso ugaria izan den zuhaitz altua. Gaitz txar batek jota dago eta Europako olmo gehienak desagertuz doaz. Bere izen zaharra zumar da baina gaur egun gutxik ezagutzen eta erabiltzen du. Sin. zumar.
ólo. 1. olo, olúa. (c). izena. . Avena sativa. Avena. Garia, garagarra eta horien familiako laborea baina ez du horien moduko buru bildu eta tenterik. Alea ganadu pentsutarako erabiltzen da batik bat.
2. olo, olúa. izena. (Eibar) "Gramínea, nombre genérico. Graminea guztiendako erabiltzen dan izena." (SB Eibetno).
olo gáizto, olo gaiztúa. (d). izena. . Avena fatua. Avena silvestre. Gari artean erne ohi den landarea, banan-banan atera behar izaten dena oso kaltegarria delako. Olo gaizto beltza eta zurixa daude.
óluts. (c). Ohol-huts; boletan, ohola ez jotea. En el juego de bolos, el no tocar la tabla con la bola. Oluts eiñ ezkero galdu eitten da./ Oluts izen da ala ez?
olzirau, olziraua. (d). izena. OLZIERRO. Zurez egindako etxeetan, kanpoko hormak egiteko erabiltzen zen sistema. Olzirauak. Bai, onek ori zeban, oin tabikia eindda daukou, baiña olziraua zeban. Benito./ Kanpora oolakin einddako olziraua; paretia akabau amen, eta andik gora ba olziraua. Don./ Olzierrua; bata bestian gaiñian ipintzen die orrek. Martin. Ohol hauek teilak jartzen diran era berdinean jartzen dira: beheko oholaren goen aldea goiko oholaren barren aldearen azpian geratzen da. Hartara, euriak zeharka jotzen duenean ere, hau da, etxearen bolauak babesten ez duenean, urak irrist egiten du eta ez da barrura sartzen.
on, óna. (a). adjektiboa. Bueno, -a.
On billa, on billa, bonbilla. (c). esaera. On-onaren bila ibiltzeak ezer gabe gelditzea dakarrela. Refrán que indica que en la búsqueda ansiosa de lo mejor puede ocurrir que nos quedemos sin lo normal. Ezkontzari buruz, batik bat. Bonbilla hitzak badirudi garrafoia edo botila handia esan nahi duela.
béstien ona eziñ ikusi. (c). esapidea. Besteen zoriona edo ongizatea ikustean gizatxartuta, bekaizti geratu. Anaiak diruak ein zittuan dendiakin da arrezkero ezotsan arpegira begiratzen. Bestien ona eziñ ikusi.
on biarrez. Ik. obé bíarrez. on eiñ. (b). dio aditza. On egin. Aprovechar, hacer bien la comida. Zuri danak on eitten dotsu, neri berriz urak pe biotzerria.
on eiñ daizu(e)la. esapidea. ON EIÑ. Que aproveche. ON EI Ik. kaprobétxe!. onak. (c). adberbioa. Gutxienez.
Iru ordu onak dare Muruako deposittotik Gorbea puntara. ónenak emonda egon. (c). esapidea. Gauza edo pertsona batek sasoirik onena pasatua izan. Praka orrek pe onenak emunda jarek./ I be onenak emundakua aiz.
onenera jota be. (c). esapidea. ONENIAN BE. En el mejor de los casos. Orrekin, onenera be, eztozue parraik eingo./ Aurten onenera jota be eztou iezko erdirik irabaziko.
onenian egon. esapidea. Estar en el mejor momento. Onenian zeuanian erretirau zan.
ónenian pasáutakua. (c). esapidea. Adin onena pasatua duena. Aitta re, onenian pasautakua beintzet ordurako re ta. JJp.
onéra etorri. (c). esapidea. Recuperar la normalidad personal después de un mareo, momento de nerviosismo, etc. Ondoeza eiñ da orduerdixan etzan bere onera etorri./ Alabia atian sartzen ikusi neban arte enintzan nere onera etorri. NERE, BERE, ZURE... ONERA ETORRI. Sin. oneratu. oneráko. (c). Mesederako. Para bien de. Oiñ errezau daigun protestantien onerako./ Ikasteittuzunak zeure onerako izango die. onétik. (b). De (lo) bueno. Asko eztau jaten, baiña beti onetik./ Onetik bakarrik dago gure dendan./ Etxe aretan danetik eta onetik dago. onétik etára. (c). esapidea. Pazientzia galdu eragin. Onek umiok nere onetik etaratzen najuek. NERE, BERE, ZURE... ONETIK
onétik úrtenda. (c). esapidea. Kontrolatu ezinda.
Egun orretan nere onetik urtenda nenguan. onían. (b). adberbioa. ONEZ-ONIAN. A buenas. Onian ona da, baiña txarrian./ Onian artu ezkero ogi puxketian modukua da baiña bestela zittal utsa.
ONÍAN edo ONEZ-ONIAN konpondu, artu, berba eiñ... Ia onez-onian konpontzen daben erentzian asuntua./ Onez-onian berba eixozu bai, ta ikusikozu zela naiko daben
Ant. gogorrían, txarrían. onían egon ez. (c). esapidea. Lasai, kezkarik gabe egon ez. Orduak aurrera ta etzala agiri ikusitta enenguan nere onian. Nere, bere, zure...
Ezezko esaldietan beti. NERE, BERE, ZURE... onik eiñ ez. (c). Kalte egin. Euzkixa larregi artziak ez dotsa onik eiñ.
ondámen, ondaména. (c). izena. Hondamendia. Perdición, ruina. Industria izan zan ortulauen ondamena.
Sin. ondaméndi.
ondaméndi, ondamendíxa. (c). izena. Perdición, ruina. Erentziak ekartzen dau familixa askon ondamendixa.
Sin. ondámen.
óndar, ondárra. (a). izena. Resto, residuo. Beti ondarra lagatzen dau platerian./ Gu aillegau garenerako ondarrak bakarrik gelditze zien. Erderaz ere "las ondarras" entzuten zaio askori.
ondarréra joan. (d). Irse al fondo. Barkua ondarrera joan zan. Sin. ondóra joan, ondorátu. ondarrían. (c). adberbioa. En el fondo. Lapiko ondarrian topau dot eraztuna.