olzirau

olzirau, olziraua. (d). izena. OLZIERRO. Zurez egindako etxeetan, kanpoko hormak egiteko erabiltzen zen sistema. Olzirauak. Bai, onek ori zeban, oin tabikia eindda daukou, baiña olziraua zeban. Benito./ Kanpora oolakin einddako olziraua; paretia akabau amen, eta andik gora ba olziraua. Don./ Olzierrua; bata bestian gaiñian ipintzen die orrek. Martin. Ohol hauek teilak jartzen diran era berdinean jartzen dira: beheko oholaren goen aldea goiko oholaren barren aldearen azpian geratzen da. Hartara, euriak zeharka jotzen duenean ere, hau da, etxearen bolauak babesten ez duenean, urak irrist egiten du eta ez da barrura sartzen.