Hiztegia
ondarri, ondarrixa. izena. (Eibar) "Ibaietako legar zehea.
Ondarrixan gaiñian ortozik ibilli zan eta ebagixa eiñ eban ankazpixan." (SM).
ondártu. (c). da-du aditza. Ondarrak bakarrik gelditu. Isurkinez batik bat. Quedar o dejar poco para que se gaste, tratándose de líquidos, generalmente. Ardao garrafoia ondartuta dago ta aldatzera joan biakozu./ Laster ondartuko dau orrek botillia.
ondásun, ondásunak. (c). izena. Aberastasunak. Bienes. Ondasun guztiak galdu zittuan jokuan./ Orrek familixian artian eindda jaukek arreglua eren ondasunekin. Don. Pluralean.
ondátu. (b). da-du aditza. Hondatu, alperrik galdu. Echar(se) a perder, estropear(se). Urak fabrika mordua ondatu dau. Sin. alperrik galdu.