Hiztegia
óiñez. (a). adberbioa. OIÑEZÍAN. Andando, a pie. Zu trankill, gero oiñezian joango ga bixok. Adinekoek inoiz erabilia.
Adinekoek inoiz OI
óiñezkero. (b). adberbioa. ÓNEZKERO, ONEZKERIO, OIÑEZKERIO. Honezkero. Para ahora. Oiñezkero ondo jakingozu frantses. Azen.: oiñézkero ere bai.
oiñézko, oiñezkúa. (c). izena. Oinez dabilena. Peatón. Len oiñezko asko ikuste zan kamiñotan gora ta bera.
Oiñezkoik nai ez eta zaldizkoik aillegau ez. esaera. "Aberatsarekin ezkondu nahi eta ezkongabe geratzen denaregatik esana. Lehen aberatsa zaldiz ibiltzen zen." (Lar Antz). Sin. On billa, on billa, bonbilla.
oiñéztarri, oiñéztarrixa. (c). izena. OIÑÁZTARRI. Rayo. Bentanatik sartu ta atetik urten zan oiñeztarrixa./ Neskia il zan Uberan oiñeztarrixak jota.
OI Ik. oiñéztu.
oiñéztu, oiñeztúa. (b). izena. OIÑAZTU. Tximista. Relámpago. Egundoko oiñeztuak die kanpuan.
«Rayo» zentzuan ere entzun daiteke, nahiz eta ongi mintzatzen direnek honi oiñeztarri deitu ohi dioten. Ik. tximísta. oiñeztúa eiñ. (b). aditza. OIÑEZTÚA IZAN. Relampaguear. Ik. tximísta.
oiñúrrengo. 1. oiñurrengo. (c). adberbioa. Azkenengo aldiz. Por última vez. Oiñurrengo Zarautzen ikusi neban Mirian. Ik. urrengo. 2. oiñúrrengo, oiñúrrengua. (c). izenlaguna. Azkenengo aldikoa. Lo, el, la de la última vez. Oiñurrengo afarixa etzuan izen santu-santua./ Oingua PPkua da baiña enaiz akordatzen zein izan zan oiñurrengua.
oiñúrrenguan. (c). adberbioa. Aurretiko aldian. La vez anterior. Biar kinto-bazkaixa daukau. Oiñurrenguan demaseko mozkorra arrapau giñuan.
óiñutsik. (b). adberbioa. Descalzo. Ezta arri gaiñian oiñutsik ibilli biar.
Sin. ankáutsik, oingórri útsetan, órtosik.
óittu. (a). da-du aditza. Ohitu. Acostumbrar(se). Lan gogorra da maixutzia oittu arte./ Ondogi oittu dozu semia. Akostunbrau ere dezente entzuten da. Ik. jarri. astúa mákillara letxe óittu. (c). esapidea. Gauza txar edo gogor batera ohitu. Atzo berreun km eta gaur beste berreun. Astua makillara letxe oittuta dare korredoriak.
oittúra, oitturía. (c). izena. Ohitura. Hábito, costumbre. Meza ostian tia bisitatzera joateko oitturia zeukan. Kostunbre entzuten da gehiago.
Ik. usaríxo, usáu.
ojal. (a). izena.
ojalatéritza, ojalatéritzia. (c). izena. Iturgintza; lantegia zein ogibidea. Fontanería. Joan Taketan ojalateritzara ta ekarri iru bentana-kristal./ Ofizio nekeza da ojalateritzia.
ojalatéro, ojalaterúa. (c). izena. Iturgina. Fontanero. Ojalateruai diar ein bia jako, tubuak jarixua dauka ta.
Gaur egun fontanero entzuten da gehiago.
ójale. 1. ójale, ójalia. (b). izena. OJAL, -A. Botoia katiatzeko zulo eskuz jositakoa. Ojal.
Jertsiak bi ojale apurtuta dauzka ta ezin ddot lotu./ Ojala ta botoia, gauza danendako. Maria.
2. ojale, ojaliak. izena. (Eibar) Pañales. Sin. umezara (Eib.).
ojalietako ume, ojalietako umia. (Eibar) "Ume jaio berria, oraindik haurzapia erabiltzen duena. Bebé. Ojalietako umia dirudi, ez dauka ba txori batek beste buru
ojete, ojetia. (a). izena. AUJETE. Lokarriak oihalean kokatzeko metalezko zulotxoa. Ojete. Bazeuan ojetiak eta eittekua, baiña jeneralian zapateruak eitten zeben. Maria./ Gorontza zan emendik ona, telia, igual arixa izango zan, ola ojete batzuk emen, fajia bezalakua. Don./ Gorontza izaten zuan ba, aujetekin, zintekin lotzen zana, ajustauta. Klem.
ójeto, ójetua. (c). izena. Helburua, eginkizuna. Objeto, objetivo, misión. Eztakitt ze ojetotarako izango dien bide onduan jarrittuen postiak./ Estaduan ojetua Euskal Herrixa erdelduntzia izan da.