Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
oiñétako
okailla
okailla, okaillia. izena. "Ardien gaisotasuna.   Bocio de las ovejas. Okailliakin gibelian momorro batzuk itte jakuen, da okozpian poltsa bat ertetze jakuen. Aiñubeko bedarra ero bedar makala jaten zebenian itte jakuen okaillia." (Lar Antz)
ókan, okána. (a). izena. . Prunus domestica. Okarana, arana.   Ciruelo, ciruela. Zenbait okaran klase: klaudíokana (aundixa eta txikixa), estimatuena, asto-okána, kofráixa okána, okan zuríxa, okan gorríxa, okán txímillua.
okán arbola, okán árbolia. (a). izena. Ciruelo. Ik. ókan.
okán-pasa, okán-pasia. (b). izena. Ciruela pasa. Konpotiai botatze jako okan-pasak. Ik. maats-pasa, pikúpasa.
© Jaione Isazelaia
okán txímillo, okán txímillua. (b). izena. OKAN TXIBILLO, OKAN TXIRIBILLO. Basarana, patxarana.   Endrina. Elorrarantza beltzaren (Prunus spinosa) fruitu txiki eta mikatza, patxarana egiteko erabiltzen dena. Gaur egun hauxe da okan tximillo-ren esanahia, baina adineko gehienek diotenez, lehen fruitu txiki honi aran edo okan-txista deitzen zitzaion, eta okan tximillo formaz berdintsua baina askoz handiagoa da. Okan tximillua puxkat aunditxua da, ori be silbestria, baiña eztakaik barekua. Klem. Batzuek azken zuhaixka honen fruituari anpolai deitzen diote, gerezi mota ezagunari bezala. Honen egurra ona ei da garrotiloa sendatzeko. Anizetak TXORI-TXIMILLO dio: Urrak eta, txori-tximilluak eta, basuan. Ik. áran, basókan, elórrarantza beltz, eskéra.
okára, okaría. (c). izena. Okada, gorakoa.   Náusea. Goiz guztia okaria ta okaria jardun dot./ Okarak etortze jata ahora. Zerbaitek higuina emandakoan gertatzen dena, dio Don.k: Zeozek iguiña emundakuan ero, geixenbat, okaria. «Atzera eraitte jostak, okaria emuten jostak orrek». Norberai gustatzen etxakon gauza bat ero. Ik. botagúra, gorako.
okasíño. 1. okasiño, okasiñúa. (a). izena. Ocasión, oportunidad. 2. okasiño, okasiñúa. (d). izena. (eufemismoa.) Funeral. Emen elizkizuna. Okasiñua esaten da ba, baten etxian, norberak eztau esaten, normalmente albokuak esaten dau: “Zuenian okasiñua tokau zanian”. Okasiñua, funerala esatian moduan. Don./ Ango funerala da, ero besteko funerala da. Baiña len “intiarrua” esaten zan; eta berai eitten jakonian: “Zuen okasiñokuan egon nintzan an ero bestian”. Don. Ik. entiérru -o, funéral.
ók eiñ. (c). du aditza. Okitu. Hartarse (de comida, generalmente). Ezidazu okela geixao bota, ok eindda nago ta./ Iru peridiku leitzen nittuan egunian, ok ein neban arte.