Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
obíspo-tálo
ódol
obíspo-tálo, obíspo-tálua. (d). izena. Gari-irinez eta urez egiten zen taloa.   Talo hecho de harina de trigo y agua. Obispo-talua esate jakuan. Talo-palan erretzen zuan, orduan beeko sua zuan da. Klem.
oblígau. 1. obligau. (a). du aditza. Obligar. Enintzakek fubolera joango obligauta be. 2. obligau. aditza. Bultza eginez mogitu objektu astun bat (?).
obligazíño, obligaziñúa. (a). izena. Obligación.
óbra, óbria. (a). izena. Obra. Orrek obratan eitten dau lan./ Azelakotxe obria dan autopistia.
obrámentu, obrámentua. (d). izena. (eufemismoa.) Kaka, eta hori egitea.   Hez fecal, y también la acción de defecar. Obramentuan odola ein ddot eta arduratan nago./ Berakua dagonian bost minututik bost minutura obramentua./ Obramentu txarra eitten dau. Don. Ik. obráu.
obráu. (d). du aditza. (eufemismoa.) Kaka egin.   Defecar. Azkenian gaur goizian obrau dot. Ik. komunéra joan, kaka eiñ, librau.
óde, odía. (c). izena. OREI, OREIXE (LEIN). Hodeia. Eguraldia trumoitsua dagoenean, sargori, eta ode tontorrak ageri direnean, odia dagoela esan ohi da.   Nubes y situación meteorológica que presagia tormenta. Odia dago ta larri ibili zaparraran bat botatzen. Delako eguraldia dagoenean ikusten diren lainoei ez zaie ode deitzen, ode-laiño edo ode-tontor baizik. Haizeak hegotik edo hego-mendebaletik jo behar izaten du giro hau sortzeko. odiak jo. (c). esapidea. Ekaitza sortu, egin. Oinddio gaur illuntzerako odiak joko dau.
ode-áize, ode-aizía. (c). izena. Ekaitzaren aurreko haizea. Sin. ostaize.
ode-arte. izena. (Eibar) Claro.
ode-éuri, ode-euríxa. (c). izena. Lluvia de tormenta. Ode-eurixak daukana zera da: igual emen egundokuak eitteittuala ta emendik bi kilometrora bapez. Pluralean ere bai: Ode-euri edarrak ein zittuan atzo. Sin. trumoi-éuri.
ode-kanpai, ode-kanpaia. (c). izena. ORE-KANPAI. Ekaitza zetorrenean jotzen zen kanpaia. Ore-kanpaiak asi ziranian ekaitzan barri emoten, estutu zan gure parejia. (SM Ezten).
ode-láiño, ode-láiñua(k).. izena. Nube de tormenta. Ik. ode-tóntor.
ode-lauso, ode-lausua. "Nube alta y ligera, cirro.   Hode ariñak, eguzkixari traba pixkat egitten detsenak, baiña eguna illundu barik eta euririk ekarri barik." (SB Eibetno).
© Jaione Isazelaia
ode-tóntor, ode-tontorra(k). izena. Hodei-tontorrak, hodei-lainoak.  Nubes de tormenta. Ode-tontor zuri-zurixak agiri die Elgeta aldetik. Sin. ode-laiño, trumoi-laiño, ode-adar (Eib.). Ik. óde.
odétsu, odetsúa. (c). adjektiboa. Hodeitsua. Aspaldixan egualdi odetsua dabil.
ode-zaparrára, ode-zaparraría. (c). izena. Chaparrón de tormenta. Ode-zaparraratxo bat majo letorkixo letxuga landariai.
odiátu. 1. odiátu. (d). adberbioa. Zerua hodei-lainoz estalirik.   Encapotado, cielo cubierto de nubes tormentosas. Zerua odiatu dago./ Goizian odiatu zeuan, baiña eguardirako garbittu dau. 2. odiátu. (c). du aditza. Zerua hodei-lainoz estali.   Cubrir el cielo con nubes de tormenta. Oiñ arte garbi egon da baiña belaxe odiatu dau.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
ódixa, ódixia. (d). izena. ÓRIXA. Hodia.   Canalón de tejado. Odixia zulatuta dago ta konpondu ein biako da./ Zinkazkuak izeten die orixak. /a/ organikorik gabe ere entzuten da: Orixa lekuz aldatu bia da. Sin. kanalóe, -i.