Hiztegia
ódol, odóka. (a). izena. Sangre. Norbaitek nerbio gutxi duenean odolik ez daukala edo odol gutxikoa dela esan ohi da.
odol berokua izan. (c). esapidea. Erraz haserretzen dena, jenio bizikoa izan.
odol gutxikoa izan, odol gutxi euki. esapidea. Nerbio gutxi izan. odol-otzían. (c). esapidea. A sangre fria. Zazpi lagun il zittuan odol-otzian.
odóla biá da. (c). esapidea. Balorea behar da. Hace falta valor. Odola bia da ama oian iltzen da lagunekin afaittara joateko. Sin. baloria bia da. odolbakua izan. (c). esapidea. Motela edo ganora gutxikoa izan.
odolétan. (c). adberbioa. Odolez blai, odola dariola. Basiliok anka bixak odoletan zittuala ein zittuan azkenengo amar kilometruak./ Pelotarixak eskua odoletan dauka.
odolán pasára. 1. odolán pasára, odolán pasaría. (d). izena. Hala deitzen zitzaion udazkenean eta izan ohi den gaixoaldi edo gorputzaldi txarrari. Gripea, agian. Nombre con el que se designaba al malestar general. Quizás gripe. Gripiai uste juat lenao odolan pasaria esate jakola. Udazkenian odolan kanbixua-ta izaten dok, gorputzaldi txarra-ta. Gure aittazanak sarrittan eukitzen juan, odolan pasaria zala ta, gripian moduko zer bat, gorputzaldi txarra. Lenao urzanak ipiñi-tta itten jotsen olako gaixuei, odolan pasaria zeukala-ta. Etxakixat tensiñuana zan ala zerena zan. Klem.
2. odolán pasara, odolán pasaría. (d). izena. Har batek txerriaren azalean sortzen duen gaitza. Erisipela porcina. Don.
odólbako, odólbakua. (c). adjektiboa. Nerbiorik gabea, geldoa. Apático, -a, persona de poco nervio. Ain zan odolbakua, ze zapatak pe amak garbittu biar izate zotsan.
Sin. odol gutxiko.
odol-bátu, odol-batúa. (c). izena. Sangre coagulada a flor de piel. También moratón, cardenal, cuando es de consideración. Atiak arrapauta, ikusi zelako odol-batua daukaten bietzian./ Gorputz guztia odol-batuz beteta urten ei dau kuarteletik. Ik. béltzuna, -e.
odólbero, odólberua. (c). adjektiboa. Impetuoso, -a, impulsivo, -a, irascible. Bixak odolbero samarrak izan, da burrukan ein zeben.