Hiztegia
norúzko, noruzkúa. (b). izenlaguna. Noranzkoa. De hacia donde. Bergarako kaletarren artean, batez ere, bada erabilera ez oso zuzen bat: "noruzko zoiazte" edo "etxeruzko goiaz" entzuten da, "norutz zoiazte" edo "etxerutz goiaz" beharrean. Ik. nórutz.
nun. (a). adberbioa. Dónde.
. nun dán bez. (c). esapidea. NUN DANÍK PEZ. Arrastorik ere ez. Ni rastro. Neri e (Ezkiogan) guarsola galdu jatan, guarsola (sic) arbola gañian neukan, belaunbiko, da kitto. Nere guardasola nun dan bez. Amabirjiñak erungo-ban a, a amabirjiñiak erueban zera, zerura. Fran. (AA BergEus 347. o.).
nún ero nún. (c). adberbioa. (adierazkorra.) NUN ERO NUNDIK. En alguna parte. Nun ero nun egongo die kutxak merke erosteko moduan./ Nik ikusi dot neska ori nun ero nun.
Ik. nunbáitten.
nunái. (b). adberbioa. Nonahi, edozein lekutan. En cualquier sitio. Basuan nunai topaukoittuzu perretxikuak.
nunbaitt. juntagailua. "Por lo visto. Pastilla mordo bat artzen dot eta nunbaitt arekin bizi naiz." (Lar Antz).
Sin. ítxuria.
nunbáitten. (b). adberbioa. En alguna parte. Nunbaitten laga nittuan giltzak eta eztakitt nun. Nunbaitteko, nunbaittetik, nunbaittera, nunbaitteraiño. Ik. nún ero nún. nunbaittetik nunbaittera. esapidea. "Galduta edo noraezean (ibili)." (Lar Antz). Sin. andakatik mundakara ibilli.
núndik. (a). adberbioa. De donde.
núndik ero ándik. (b). esapidea. (adierazkorra.) NUN ERO NUNDIK. Nonbaitetik. Nundik ero andik konsegidu dau nere telefonua./ Ointxe nun ero nundik jirau biot ordenadore zar bat.
núndik nóra. 1. nundik nora. (b). adberbioa. Por donde. Nundik nora ete dabitz gure beixak.
2. nundik nora. (b). adberbioa. (adierazkorra.) De dónde. Eztakitt nundik nora sortu dan foilloi au./ Nundik nora ete dabill orrek ainbeste diru?
núndik noráko. (c). adberbioa. (adierazkorra.) De qué procedencia u origen. Nundik norakuak zittunan zuekin zebitzen mutillak?/ Nundik norakua da Land Rover ori.
ñan-ñan eiñ. (a). du aditza. (haur hizkera.) NÁNA EIÑ, NANAN EIÑ (EIB.). Jan. Comer. Ale, ñan-ñan eiñ da lolo eittera.
oazal, oazala. (d). izena. Oheko koltxaren funda. Funda de la colcha. Gero ari oazal ari tamaño olako franja bat eitteutsen, añil koloreko aproposko arixakin. Hil. Ehunezkoak ziren, eta alde batean hari urdinez egindako bordadu bat zeramaten; bordadu honi alkatona deitzen zitzaion. Borlak ere jartzen zitzaizkion zintzilizka.
óbari, óbarixa. izena. "La cantidad u objeto que se da en un contrato además de la cosa cambiada." (Izag Antz).
1. obátu. (b). dio aditza. EBÁTU, OGATU, ORATU. Heldu, oratu. Agarrar, asir. Obatu eidazu eskutik polittorrek./ Illetatik obatu dotsa.
Sin. eldu.
óbe. OBA (UB., ANG.). 1. obe, obía. (a). adjektiboa. Hobea. Mejor. Zure jertsia obia da.
obe bai!. (b). esapidea. Ojala! Obe bai alkar artzeko gauza izango bagiña, baiña eztaukat esperantzaik. obé bíarrez. (c). esapidea. OBÉ BIARRIAN, ON BIARREZ. Hobe ustean. Con la mejor intención, de buena fé. Obe biarrez esan notsan dirua lagako notsala ta gaizki artu zostan./ Arek pe obe biarrez jardungo zeben baiña ziero gizajotu zeben mutikua ainbeste mimokin.
obían dago. (c). esapidea. Premia ederra du, honelakoetan:. Ate ori konponduta balego obian dago./ Autua garajera eruanda balego obian dago.
Sarri samar entzuten bada ere, ez dugu inoiz idatzita ikusi. obíao, obíaua. (a). adjektiboa. Hobeagoa, hobea. Obe-rekin batera erabiltzen da. Onaua (onagoa) ere entzun daiteke, eta ez umeen artean bakarrik.
ola obe. (b). esapidea. Modu horretara hobe. Baita: barik obe, artuta obe, etzanda obe… Jan barik ondo ibiliko ga, baiña janda obe. 2. óbe izan. (a). da aditza. ÓBA IZAN. (A, UB.). Ser mejor. Obe dozu ixiltzia.
Geroaldia obeko edo obe izango. Obeko leuke orrek zorrak pagauko balittu.