Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
norberanísmo
Nun gogua an zangua
norberanísmo, norberanismúa. (c). izena. Frankismoaren amaierako eta ondorengo urtetan asko eztabaidatzen zen sozialismoa, kapitalismoa, komunismoa, eta horrelako gauzez. Baina askok zion hemen zegoena "norberanismua" zela: "Lenengo norberana aurrera etara eta bestiak allakuidaos".   Término humorístico surgido en la época de la transición para denominar el sistema o tendencia vigente: el egoísmo. Sozialismua, ta sindikalismua ta kristua; amen dagona norberanismua dok, norberanismua, lenengo norberana eiñ eta bestiak izurrau daittiela. Baliteke gaur egun ia ahaztua egotea, sortzen den argota eta gisa honetako hitzak galtzera egiten dutelako giro faltaz.
nórde, nórdia. (d). izena. Viento del Noroeste. Nordiak joten dau ta laster da eurixa. Elosun bada auzo bat, Osintxu aldera begira dagoena, Norde-auzua edo Norde-baztarra izenekoa. Ik. ipar. Nordian argitasuna eta pobrian arrotasuna, berdintsuak. esaera. (Eibar, Elgeta) Biak eskaxak. (SM Ezten).
nor ero nor. izenordaina. Norbait. I izan aiz etxian? Ez? Nor ero nor etorri dok pa.
norgéixagoka. (d). adberbioa. NOR GÉIXAGOKA. Nor gehiagoka, desafioka.   Desafiando. Bi hitzetan esana entzun dugu bakarrik: An zebillen nór géixagoka.
nórmal. 1. nórmal, normála. (a). adjektiboa. Normal. Asarre dago, normala dan moduan./ Ezta persona normala. Ik. natural. 2. nórmal. (a). adberbioa. Con normalidad. Baita, "ez ondo eta ez gaizki": normal. normalían. (b). adberbioa. Normalmente. Nik normalian eztot armozatzen./ Normalian ezta olako uskerixa bateaittik asarretu izan. normalían ibílli. (c). esapidea. Lan orduketa ohizkoan jardun, goiz eta arratsalde, alegia.   Trabajar de mañana y tarde. Len iru errelebotan ibilli nitzuan, baiña oiñ normalian najabik./ Goizez, atsaldez, errelebuan, normalian... danetik ibilitta najaok. Ik. errélebo.
normáldu. (b). da aditza. Normalizarse. Bilbo aldia uraundixak ezkero ezta normaldu.
nórnai. (d). izenordaina. Cualquiera. Ez pentsau ori nornai danik. Gutxi erabilia. Edozeiñ da arrunta.
norte. 1. nórte, nórtia. (b). izena. Norte. Sin. ipar. 2. nórte, nórtia. (c). izena. Viento del norte. Sin. ipar-aize. Sin. ipar.
norte-aize, norte-aizía. (c). Viento del norte. Sin. ipar, nórte.
nórutz. (b). adberbioa. Noruntz, norantz.   Hacia dónde. Norutz artu dau erbixak? Ik. norúzko.
norúzko, noruzkúa. (b). izenlaguna. Noranzkoa.   De hacia donde. Bergarako kaletarren artean, batez ere, bada erabilera ez oso zuzen bat: "noruzko zoiazte" edo "etxeruzko goiaz" entzuten da, "norutz zoiazte" edo "etxerutz goiaz" beharrean. Ik. nórutz.
número, númerua. (a). izena. Número. Ik. lúmero.
nun. (a). adberbioa. Dónde. . nun dán bez. (c). esapidea. NUN DANÍK PEZ. Arrastorik ere ez.   Ni rastro. Neri e (Ezkiogan) guarsola galdu jatan, guarsola (sic) arbola gañian neukan, belaunbiko, da kitto. Nere guardasola nun dan bez. Amabirjiñak erungo-ban a, a amabirjiñiak erueban zera, zerura. Fran. (AA BergEus 347. o.). nún ero nún. (c). adberbioa. (adierazkorra.) NUN ERO NUNDIK. En alguna parte. Nun ero nun egongo die kutxak merke erosteko moduan./ Nik ikusi dot neska ori nun ero nun. Ik. nunbáitten.
nunái. (b). adberbioa. Nonahi, edozein lekutan.   En cualquier sitio. Basuan nunai topaukoittuzu perretxikuak.
nunbaitt. juntagailua. "Por lo visto. Pastilla mordo bat artzen dot eta nunbaitt arekin bizi naiz." (Lar Antz). Sin. ítxuria.
nunbáitten. (b). adberbioa. En alguna parte. Nunbaitten laga nittuan giltzak eta eztakitt nun. Nunbaitteko, nunbaittetik, nunbaittera, nunbaitteraiño. Ik. nún ero nún. nunbaittetik nunbaittera. esapidea. "Galduta edo noraezean (ibili)." (Lar Antz). Sin. andakatik mundakara ibilli.
núndik. (a). adberbioa. De donde. núndik ero ándik. (b). esapidea. (adierazkorra.) NUN ERO NUNDIK. Nonbaitetik. Nundik ero andik konsegidu dau nere telefonua./ Ointxe nun ero nundik jirau biot ordenadore zar bat. núndik nóra. 1. nundik nora. (b). adberbioa. Por donde. Nundik nora ete dabitz gure beixak. 2. nundik nora. (b). adberbioa. (adierazkorra.) De dónde. Eztakitt nundik nora sortu dan foilloi au./ Nundik nora ete dabill orrek ainbeste diru? núndik noráko. (c). adberbioa. (adierazkorra.) De qué procedencia u origen. Nundik norakuak zittunan zuekin zebitzen mutillak?/ Nundik norakua da Land Rover ori.
núngo, nungúa. (a). izenlaguna. De dónde. Nungua za? galderari, joan da bertakua erantzun ohi zaio.