Hiztegia
núndik. (a). adberbioa. De donde.
núndik ero ándik. (b). esapidea. (adierazkorra.) NUN ERO NUNDIK. Nonbaitetik. Nundik ero andik konsegidu dau nere telefonua./ Ointxe nun ero nundik jirau biot ordenadore zar bat.
núndik nóra. 1. nundik nora. (b). adberbioa. Por donde. Nundik nora ete dabitz gure beixak.
2. nundik nora. (b). adberbioa. (adierazkorra.) De dónde. Eztakitt nundik nora sortu dan foilloi au./ Nundik nora ete dabill orrek ainbeste diru?
núndik noráko. (c). adberbioa. (adierazkorra.) De qué procedencia u origen. Nundik norakuak zittunan zuekin zebitzen mutillak?/ Nundik norakua da Land Rover ori.
ñan-ñan eiñ. (a). du aditza. (haur hizkera.) NÁNA EIÑ, NANAN EIÑ (EIB.). Jan. Comer. Ale, ñan-ñan eiñ da lolo eittera.
oazal, oazala. (d). izena. Oheko koltxaren funda. Funda de la colcha. Gero ari oazal ari tamaño olako franja bat eitteutsen, añil koloreko aproposko arixakin. Hil. Ehunezkoak ziren, eta alde batean hari urdinez egindako bordadu bat zeramaten; bordadu honi alkatona deitzen zitzaion. Borlak ere jartzen zitzaizkion zintzilizka.
óbari, óbarixa. izena. "La cantidad u objeto que se da en un contrato además de la cosa cambiada." (Izag Antz).
1. obátu. (b). dio aditza. EBÁTU, OGATU, ORATU. Heldu, oratu. Agarrar, asir. Obatu eidazu eskutik polittorrek./ Illetatik obatu dotsa.
Sin. eldu.
óbe. OBA (UB., ANG.). 1. obe, obía. (a). adjektiboa. Hobea. Mejor. Zure jertsia obia da.
obe bai!. (b). esapidea. Ojala! Obe bai alkar artzeko gauza izango bagiña, baiña eztaukat esperantzaik. obé bíarrez. (c). esapidea. OBÉ BIARRIAN, ON BIARREZ. Hobe ustean. Con la mejor intención, de buena fé. Obe biarrez esan notsan dirua lagako notsala ta gaizki artu zostan./ Arek pe obe biarrez jardungo zeben baiña ziero gizajotu zeben mutikua ainbeste mimokin.
obían dago. (c). esapidea. Premia ederra du, honelakoetan:. Ate ori konponduta balego obian dago./ Autua garajera eruanda balego obian dago.
Sarri samar entzuten bada ere, ez dugu inoiz idatzita ikusi. obíao, obíaua. (a). adjektiboa. Hobeagoa, hobea. Obe-rekin batera erabiltzen da. Onaua (onagoa) ere entzun daiteke, eta ez umeen artean bakarrik.
ola obe. (b). esapidea. Modu horretara hobe. Baita: barik obe, artuta obe, etzanda obe… Jan barik ondo ibiliko ga, baiña janda obe. 2. óbe izan. (a). da aditza. ÓBA IZAN. (A, UB.). Ser mejor. Obe dozu ixiltzia.
Geroaldia obeko edo obe izango. Obeko leuke orrek zorrak pagauko balittu.
obeitu. aditza. (Eibar) "Obeditu, amore eman. Rendirse"
Da emon-emon eiñ da golpez mazpilduta laga ei eban, azpixan artu ta obeitzen ebala esan arte. (SM Ezten).
obéko, obekúa. (b). izenlaguna. Onagokoa. De mejor. Eztaukazu itxura obeko sagarrik./ Oingo nobixuoi familixa obekua da itxuria.
oberáko, oberakúa. (c). izena. Hoberako joera. Mejoría. Azkenengo egunetan ez ei dauka oberakoik, koittauak./ Gaixki dabill industria, baiña laster ei dator oberakua. Gaixoez, batik bat.
1. oberátu. (c). da-du aditza. Mejorar. Tratándose de enfermos, sobre todo. Indiziñua artu zebanian belaxe oberatu zan.