Hiztegia
nórbaitt. (b). izenordaina. Bateon bat. Alguien. Norbaittek badaki ze pelikula botatzen daben? Azen.: norbáitt ere bai. Ik. baten bat, nor ero nor, iñor. norbaitt izan. (c). esapidea. Norbait inportantea edo errespetuzkoa, izan. Poliziak saludua ein ddotsa ta ori be izango da norbaitt./ Biar ero etzi norbaitt izan nai dabenak estudixau ein bia dau.
norbéra. (b). izenordaina. NOBERA, NORPERA. Cada uno, uno mismo. Norberak ikusi bia dau bere buruakin ze eiñ./ Bestiak gaixki darenian nobera be ezta gustora egoten./ Dana norperak bakarrik ein biar. Enr./ Markak belarrixan bai, ori noberan errebaiñukua bada. Luis Hiruretatik Bergaran NOBERA izango da agian esanena. norberan burua erakutsi. (c). esapidea. Nork bere burua nabarmendu.
norberan ez egon. (c). esapidea. Norberarengan, norberaren esku ez egon. Trankill egoteko esaten doste, baiña ori eztago norberan eta. norberán kóntura. (b). A cuenta propia.
Gaur egunian iñor eztoia noberan kontura taillerra ipintzera./ Autobusa ta hotela ajentziak ipintzen dau ta beste guztia norberan kontura norberána eiñ. (c). esapidea. Norberarena egin. Hacer lo que le interesa a uno, egoístamente. Askoi, norberana eiñ ezkero bestienak pito bat ardura dotsa.
norberandu. aditza. "Norberarengana ekarri, norberaren interesetara jendea konbentzitu. Taldetan beti egoten da norberantzen daben jendia." (Lar Antz).
norberanísmo, norberanismúa. (c). izena. Frankismoaren amaierako eta ondorengo urtetan asko eztabaidatzen zen sozialismoa, kapitalismoa, komunismoa, eta horrelako gauzez. Baina askok zion hemen zegoena "norberanismua" zela: "Lenengo norberana aurrera etara eta bestiak allakuidaos". Término humorístico surgido en la época de la transición para denominar el sistema o tendencia vigente: el egoísmo. Sozialismua, ta sindikalismua ta kristua; amen dagona norberanismua dok, norberanismua, lenengo norberana eiñ eta bestiak izurrau daittiela. Baliteke gaur egun ia ahaztua egotea, sortzen den argota eta gisa honetako hitzak galtzera egiten dutelako giro faltaz.
nórde, nórdia. (d). izena. Viento del Noroeste. Nordiak joten dau ta laster da eurixa. Elosun bada auzo bat, Osintxu aldera begira dagoena, Norde-auzua edo Norde-baztarra izenekoa. Ik. ipar. Nordian argitasuna eta pobrian arrotasuna, berdintsuak. esaera. (Eibar, Elgeta) Biak eskaxak. (SM Ezten).
norgéixagoka. (d). adberbioa. NOR GÉIXAGOKA. Nor gehiagoka, desafioka. Desafiando. Bi hitzetan esana entzun dugu bakarrik: An zebillen nór géixagoka.
nórmal. 1. nórmal, normála. (a). adjektiboa. Normal. Asarre dago, normala dan moduan./ Ezta persona normala. Ik. natural. 2. nórmal. (a). adberbioa. Con normalidad. Baita, "ez ondo eta ez gaizki": normal. normalían. (b). adberbioa. Normalmente. Nik normalian eztot armozatzen./ Normalian ezta olako uskerixa bateaittik asarretu izan.
normalían ibílli. (c). esapidea. Lan orduketa ohizkoan jardun, goiz eta arratsalde, alegia. Trabajar de mañana y tarde. Len iru errelebotan ibilli nitzuan, baiña oiñ normalian najabik./ Goizez, atsaldez, errelebuan, normalian... danetik ibilitta najaok.
Ik. errélebo.
nórnai. (d). izenordaina. Cualquiera. Ez pentsau ori nornai danik. Gutxi erabilia. Edozeiñ da arrunta.
norte. 1. nórte, nórtia. (b). izena. Norte.
Sin. ipar. 2. nórte, nórtia. (c). izena. Viento del norte. Sin. ipar-aize. Sin. ipar.
norúzko, noruzkúa. (b). izenlaguna. Noranzkoa. De hacia donde. Bergarako kaletarren artean, batez ere, bada erabilera ez oso zuzen bat: "noruzko zoiazte" edo "etxeruzko goiaz" entzuten da, "norutz zoiazte" edo "etxerutz goiaz" beharrean. Ik. nórutz.
nun. (a). adberbioa. Dónde.
. nun dán bez. (c). esapidea. NUN DANÍK PEZ. Arrastorik ere ez. Ni rastro. Neri e (Ezkiogan) guarsola galdu jatan, guarsola (sic) arbola gañian neukan, belaunbiko, da kitto. Nere guardasola nun dan bez. Amabirjiñak erungo-ban a, a amabirjiñiak erueban zera, zerura. Fran. (AA BergEus 347. o.).
nún ero nún. (c). adberbioa. (adierazkorra.) NUN ERO NUNDIK. En alguna parte. Nun ero nun egongo die kutxak merke erosteko moduan./ Nik ikusi dot neska ori nun ero nun.
Ik. nunbáitten.
nunái. (b). adberbioa. Nonahi, edozein lekutan. En cualquier sitio. Basuan nunai topaukoittuzu perretxikuak.