Hiztegia
náitta. (a). adberbioa. Apropos, berariaz. Queriendo, a propósito. Mutikuak naitta apurtu dau florerua./ Naitta be ezin dda alako kertenkerixaik eiñ. Sin. aprópos. náitta náiez. (b). adberbioa. Derrigor. A la fuerza. Biar Donostiara joan biarra daukat naitta naiez. Azen.: náitta naiéz ere bai. Sin. gure eta gure ez (Lein.). Sin. derrigor. náitta naiézko, náitta naiezkúa. (b). izenlaguna. Condición necesaria, "sine qua non". Lan ontarako naitta naiezkua da euskeria. Sin. derrigorréko.
naittásun, naittasúna. (d). izena. Zerbaitetarako edo norbaitenganako desioa, gogoa, maitasuna. Ezkondu eitteko lelengo bieko dau ba, lelengo ezautu, gero kariñua, alkarren kariñua, gero naittasuna. Don. Gutxi entzuna.
naixáo izan. (a). du aditza. Nahiago izan. Preferir. Naixao dau etxian gelditzia pezetia gastatzia baiño.
NAIXAGO NEUKE: ojalá. Naixao neuke edurra eingo baleu.
naixao neuke: ojalá. Naixao neuke: ojalá. Naixao neuke edurra eingo baleu.
naiz. izena. 1. naiz. (b). juntagailua. Nahiz (disjuntiboa). Ya, bien sea. Neri berdin jatak naiz goizian naiz atsaldian./ Gero, irun esate jakon, goruetan naiz txabillan gizonak. Aniz.
2. naiz (eta). juntagailua. Aunque. Lana akabau biarra daukat naiz (eta) amabixak jo. Eta esan edo isildu egin daiteke.
nakorrotu. aditza. (Aramaio) "Narrastu, okertu, ibili ezinka egon. Ori nakorrotu ra mouten." (Orm Aram).
náno, nanúa. (c). adjektiboa. Txikia, kaskarra. Pequeño, -a, enano, -a. Erozeiñ ume nanok jote joskuk adarra./ Benetan nanua dago zuen txakurra.
nanótu. (c). da-du aditza. Ahuldu, koittautu. Debilitar(se), volver(se) cuitado. Amandria, gaixua pasau zeban ezkero, ziero nanotuta dago./ Uste dot landara au azi biarrian nanotu ein ddala. Ik. gizajotu, koittáutu.
nanukerixa, nanukerixia. aditza. (Eibar) "Doilorkeria, zikoizkeria. Ruindad. Aundiki guran eta nanukerixia beti aldian.
napár-égoe, napár-égoia. (c). izena. NAPARRAIZE. Hego-Ekialdetik, Nafarroa aldetik, jotzen duen haizea. Oso epela eta iraunkorra izaten da. Viento del Sureste, muy templado y duradero. Uberan Bergako kanpaiak entzuten die napar-egoia dabillenian.
Ik. égoe, -i.
napar-jénte, napar-jentía. (c). izena. Nafarra. Ironiaz edo broman, gehienetan. Napar-jente au gogorra dok, e. Orrekin broma gutxi. Bizkaittar-jente, kastillano-jente etab. ere entzun daitezke, eta baita inoiz Gorriz-jente (Gorriz baserrikoak) eta horrelakoak.
Ik. napar-kásta.
napar-kásta, napar-kastía. (c). izena. Nafar jatorrikoa. Uste juat napar-kastia dala bai aittan eta bai aman partetik. Napar-jente zentzuan ere entzun daiteke.
náparri, náparrixa. NÁPARRIXA, -IA. Adinekoek /a/ berezkoaz ere bai: náparrixa, -ia. 1. náparri, náparrixa. (c). izena. NÁPARRIXA, -IA. Nafarreria. Viruela. Arpegi guztia pikauta zeukan, gaztetan naparrixa pasauta.
2. náparri, náparrixa. (d). izena. NÁPARRIXA, -IA. Ganaduen gaitza. Glosopeda. Auan banaka-banaka asko, baiña bat txarra naparrixia. Ankamiña be esaten dok, paiña emen naparrixia. Don. Ahoan agertzen omen da. Sin. ankamiñ.
náparri-étxe, náparri-etxía. (d). izen propioa. XX. mendearen hasieran Ondartza baserriaren ondoan zegoen etxea; nafarreriaz jotakoak sartzen ziren bertan. Lazareto para enfermos de viruela que se encontraba en las proximidades del caserío Hondartza.
Náparrua. (a). toponimoa. Navarra. Berezko /a/z. Nafarroa: berez ez da etorriko ardoa. esaera. (Antzuola) (Lar Antz).
nardáka. 1. nardáka, nardakía. (d). izena. Nardaia. Metro erdi edo gutxiagoko partika, katea erantsia duena. Lera garraiatzeko eta narraseko beste zama batzuei tiratzeko erabilia. Pértiga corta con cadena adosada utilizada para arrastrar la narria y otras cargas. 2. nardáka, nardakía. (d). izena. Nardaia. Enborrak tatarras garraiatzeko tresna: burdinazko ziria kate bati erantsia. Cuña de hierro con una cadena adosada, que se utiliza para acarrear troncos. Zirixa sartze jakuan tronguai puntatik eta gero narrasian etaratze zuan. Nardakia. Don.