Hiztegia
mízpilla, mízpillia. (b). izena. . MÍZPIRA. mespillus germanica.. Mizpira. Fruitua eta arbola. MIZPILLA-ARBOLA ere bai zuhaitzari. Níspero. Baserri inguruetan, basoko bide bazterretan eta oro har, leku itzaltsuetan egon ohi den arbola txikia. Mizpilak ustelduta gero jaten dira. Berdetan oso mikatzak dira.
Agura txiki belendriñ, bost bizar eta sei agiñ. esaera. (Oñati) (Izag Oñ). Mizpiraren igarkizuna.
mízto, miztúa. (b). izena. Aguijón de abeja, lengua culebras. Erlamiñuak miztua sartu zotsan.
Sugearen mihiari mizto deitzen zaio eta pozoia han duela uste da. Subia ikusi dot eta olakotxe miztua agiri zeban.
komentario 1 Ik. ezten.
mobídu. 1. mobidu. (a). da-du aditza. Mover(se). 2. mobidu. (a). da aditza. Norbaiten edo zerbaiten bila hasi. Moverse en busca de algo. Ez agiri illuntzian e, gabian e, neskia etxera Ore(g)in, da mobidu dia. Hil./ Ointxe mobidu biako dau norabaitt lan eske.
3. mobidu, mobidúa. (b). adjektiboa. Geldi egoten ez dena. Haurrez, batik bat. Revoltoso, -a, que no para quieto. Mutiko txarra ezta, baiña oso mobidua. komentario 1 Sin. geldígor.
módu, modúa. (b). izena. Modo, forma, manera. Zerbait nolakoa den galdetzeko: Zer mutill modu dok pa?/ Ze etxe modu erosi dozue? módu onían. 1. modu onian. (b). adberbioa. Era onean. Con buenas maneras, con corrección. Modu onian eskatu zostan dirua. 2. modu onían. (c). Prezio onean, merke samar. Automoilla modu onian ipintzen bost erosi eingotsat. modu-moduan. (b). adberbioa. Berdin-berdin, honelako esaldietan: Basarrixa leengo modu-moduan jaukek oinddio. komentario 1 modúko, modukúa. (a). Bezalakoa. Gure eskualdean gehien erabiltzen den berba sinonimoen artean.
Ik. bezélakotxe, láko. modutáko, modutakúa. (c). izenlaguna. (adierazkorra.) A zer nolako, harridurazkoetan. Menudo, -a. Modutako soiñokua zeroian Pilik (berezia)./ Modutako atxurra laga dostazu (eskasa edo).
modútan. (c). adberbioa. (adierazkorra.) De qué manera, hay que ver cómo. Modutan gaiztotu jatzu eskuko heridia./ Modutan azi da aspaldian zuen mutilla.
móduz. 1. moduz. (c). adberbioa. Modu onean; prezio onean, batik bat. Moduz erosi giñuan etxia./ Moduz jaten da taberna orretan./ Beste baten alemanei emun gontsen guk sustua demasa. Bai, eta moduz gaiñera, e. Klem. (AA BergEus, 339. o.).
komentario 1 2. ze moduz?. (a). ZE MODUZ. Galdera formula. Qué tal.
komentario 1