Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
martxa
matizau
martxa. 1. mártxa, mártxia. (b). izena. Irteera, ostera. Norako martxia daukazue ba gaur? 2. mártxa, mártxia. (b). izena. Marcha, trabajo. Etxeko martxa guztia berak eruaten dau. martxa txarrían. (c). esapidea. Gaizki, modu txarrean. Martxa txarrian ikusten da mutil ori aspaldixan. martxia artu. (b). esapidea. Eskua hartu. Lanai martxia artu arte gorrixak ikusi nittuan. 3. martxa eiñ. (c). da aditza. Alde egin. Semiak martxa ein dotse etxetik./ Txakurra, martxa emendik! Leintz aldera gehiago.
martxandista, martxandistia. izena. (Eibar) "Eskolan piper, martxando egiten duena. Gure taillerreko uezaba ume-denporan makaleko martxandistia izan zan. Ik. txarríttan eiñ.
martxantéra, martxantería. (b). adjektiboa. Neskatilla sorgin samarrengatik esan ohi da.   Salsera, brujilla. Martxantera majua eindda dago zuen Irati./ Aidian erabiltzen dau anaia martxantera orrek. Doinu karinosoan, gehienetan.
martxo. MARTZO, MARZO. Ik. márti.
mása. 1. mása, másia. (b). izena. Orea.   Masa de pan, fritos, etc. Bezperako masiakin einddako ogixak eztie ain gozuak. Ik. óre. 2. mása, másia. (b). izena. Porlan-masa.   Masa de cemento. Artu atxurra ta baldia ta masia eittera. Ik. mórtero.
maskelu, maskelua. (d). izena. Pago-egur zati batez egindako plater modukoa, ikazginek erabiltzen zutena. Pao zatixak eiñ beai, eiñ uekua da plato lekurako. Izena euki beukan be, neuk buruan eztaukat, e; maskelua eo olako zer bat zan. Cand.
masma, masmia. izena. (Eibar) MARASMA. Armiarma. "Inguruko herrietan marasmia eta marmia esaten jako; Eibarren masmia." (SB Eibetno). Sin. miárma.
jbenayas@flickr (CC:Nc-Nd)
masma ankaluze, masma ankaluzia. izena. (Eibar) "Opilión. Araknidua izan arren ez da benetako masmia. Hanka fin eta luziaguak daukaz." (SB Eibetno). komentario 1
masma-etxe, masma-etxia. "Sare itxurako amerauna. Sare-itxurakuei esaten jakue masma-etxe, sare-itxurarik ez daukeneri, ameraun." (SB Eibetno). Ik. améraun.
Mastérrekako éuskera, Mastérrekako éuskeria. (d). izena. Donatok dionez, hala deitzen zioten baserrian kale-euskera traketsari. Masterreka Bergarako kale bat da. Gure gazte-denporan zar ta gazte berdiñ eingo zan euskeria, nik uste. Bueno, kaleko jentiak euskera zatarraua Ik. kalé-éuskera.
mastíkau. (a). du aditza. Masticar.
© Jaione Isazelaia
mástra, mástria. (b). izena. Landareen orritza, barazkiena, batik bat.   Follaje de las plantas, sobre todo hablando de hortalizas. Patatak aurten mastra aundixa dauke./ Tomatiak, mastra txikixa euki arren ale ona euki leike. MASTRIA KENDU edo ETARA egin behar izaten da patata atera aurretik.
mastríkau. (d). aditza. Arropa garbitzerakoan, igurtzi jaboia emanda gero, zikina ateratzeko.   Frotar la ropa para limpiarla. Erropia jaboia emundakuan mastrikau eitten dok, kuellua zikiña dagonian da, zikiña etaratzeko. Klem. komentario 1
masústa.
© Jaione Isazelaia
1. masusta, masustía. (a). izena. Mora, zarzamora. Eskolatik masustak batuaz etortze giñan. Ik. arantza. mutikotan berde, mutilletan gorri, eta gizonetan baltz. Masustaren igarkizuna. (Izag Oñ)
2. masusta, masustia. (c). aditza. "Mujer dispuesta a tomarse cualquier libertad." (Izag Oñ).
matákabras áize, matákabras aizía. (d). izena. Hala deitzen dio zenbaitek, Elosuko Bentosteko Joxek, adibidez, haize hotzenari, izotz-beltza dakarrenari. komentario 1 matakabras baiño okerraua. (c). esapidea. Oso okerra, bihurria. Zuen mutiko ori matakabras baiño okerraua dok.
matarrása eiñ. (c). esapidea. Baso bateko zuhaitz guztiak bota. Matarrasa ein giñuan Egixan./ Matarrasan, ba danak saillian botatzia. Cand. komentario 1 Ik. entrésaka.
matáza. komentario 1 1. mataza, matazía. (c). izena. Madeja, tanto de hilo como de lana. Lekukoak linu-arizko matazei buruz hitz egiten digu: Gero arilla eiñ. Arilletik eitten zan matazia. Olaxe bueltan eraittekua, laubos bat zerekin erdixen, da maratillia lasaitzeko, da eraiñ da an batzen zan tamaiña ontaraiñoko matazia. Amen estanbriak-eta egoten die ba, matazak, alakotxia. Gero mataza arek egosi eitte zien uretan, sutako autsa botata, zuritzeko. Arek zurittu ein biar zuan gero. Da denporalian ur mordua bota da egosi —galdara aundixak e bazien, kobrezkuak ero—, artaikotxetan egosi, jo, berriz kanpuan bota lurrian, euki an zuritzen —artian e illunegi igual—, berriz ipiñi, egosi, da gero tamaiña artzen zanian euliana erun. JJp. Mataza-festa. (Alustiza, Legazpia). Legazpiko kanpoaldetik Ostegun Santuz egiten zen prozesioa aprobetxatzen zuten baserriko emakumeek beren matazak garbitu eta sikatzen jartzeko, prozesioan zihoazenek ikus eta mirets zitzaten. Hortik omen dator izena. 2. mataza, matazía. (c). izena. EDUR-MATAZA . Edur maluta.   Copo de nieve. Mataza galantak zien goizian. Sin. maluta.
matazatu. (c). aditza. Matazak osatu.   Madejar.
materíal. MATERIEL, MATERIXAL. 1. materiál, materiála. (c). izena. Obra bat egiteko behar den jeneroa.   Material. Materiala aiuntamentuak ipintzen dau eta eskulana noberak. 2. material, materiála. (c). izena. Zerrategirako, eta ez papel fabrikarako, den zura. Materiala edo puntaliak deitzen zaio.   Dícese de los troncos destinados a la serrería. Materialetarako egur gutxi dago an, geixena apeia./ Guk apartatzen dou ba, materielerako ero papelerarako. Bati esate jau materiela, eta bestiai papelerarako-ero, apeia. Don. Beraz, enbor lodiak, materiala (edo puntaliak) "materialetarako", dira eta meheak, apeak, "apeatarako". Singularrean beti. Ik. ápea, púntale.