Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
kalbo, kálbua. (a). adjektiboa. Burusoila.   Calvo. Ik. kalbóso.
kalbóso, kalbosúa. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Burusoila, gutxi edo asko.   Calvo, en mayor o menor grado. Bai, ezautukok, alako surluze kalboso bat beti zaratia darixola ibiltzen dana.
kaldau. KALDIAU, GALDIAU. Ik. galdiau.
kalder, kalderra. (d). adjektiboa. (Eibar) KALDAR. Ruín, egoista. Zekenaren zekenez berekoia denarentzat erabiltzen dute Eibarko zaharrek. Denporatxua zeroian aurrera ta etxeko-andriak, ain kalderra ez izan arren, leun-leun luzetu zetsan. (SM Zirik)
kaldéroi, kalderóia. (d). izena. GALDERON, GELDAON. Txirikila jokoan, txirikila jotzeko erabiltzen den makila sendoa.   Palo que en el juego de la toña se utiliza para golpear a la txirikilla. Lizar adarrezko kalderoiak izaten die onenak. komentario 1 Ik. txiríkill.
kále. komentario 1 1. kale, kalía. (a). izena. Calle. Oso kale estuak dare Mondrauen. 2. kale, kalía. (a). izena. La calle, lo urbano. Baserrittik kalera joan zan bizitzera./ Kaleko jentia etortzen da gaztaiña lapurretara. Ant. básarri. 2. kale ero bale!. (b). esapidea. KALE ERO BALE. Zirt edo zart. Ointxe, kale ero bale, erabagi bat artu bia dogu. 3. kale, kalía. (b). izena. Kanpoa, barrua ez dena.   Lo exterior de un edificio; fuera, en casos de lugar. Ze denpora eitten dau kalian?/ Eskolatik kalera bota dabe./ Presuak kalera! Adin batetik gorakoek kanpo erabiliko lukete normalean testuinguru hauetan. Ik. kánpo. kalegorríxan gerátu. (c). esapidea. Etxerik gabe gelditu. Nausixak etara ein giñuzen etxetik eta kalegorrixan geratu giñan. Lanik gabe ere bai. 4. kále, kália. (b). izena. Hutsa; zerbait lortu edo azertatu nahi eta huts egitea.   Fallo, el no acertar con el objetivo. Boletan nik kalia kalian gaiñian./ Aprobauko nebalakuan, baiña kale. Sin. uts. kále eiñ. (a). du aditza. Huts egin.   Fallar, errar el golpe, el tiro, etc. Porterixa aurrian bakarrik zeuala kale ein zeban./ Neska batekin geldittuta zeuan, baiña kale ein ddotsa. kale emon. esapidea. (Eibar) "Atzera bota. Lau lagunen artian egindako biharra aurkeztu genduan leihiaketara, eta kale emon jeuskuen." (Zuaz Deb)
kalé-áixkora, kalé-áixkoria. (c). izena. Baserritarrentzat, aizkora txikia, hiruki formakoa, batik bat.   Llaman así los baserritarras al hacha pequeña, generalmente de forma triangular, que usan los kaletarras. Ganorabako aura kale-aixkora nano batekin etorri zuan basora. Gauza ezebeztzat dute baserritarrek.
kalé-básarri, kalé-básarrixa. (c). izena. Kalean edo kaleondoan dagoen baserria. Len kale-basarri mordoxkia zuan Zapatarikotik asi tta Altos Hornoseraiño.
kale-batze, kale-batzia. (d). Zerbaiten alde kalean egiten den diru-batzea.   Colecta Lagun-arteko gaztiak gaur kale-batzia dabe itsasuan galdu diranen famelixen alde. komentario 1
kalebistan. "Kaletik bistan, agerian. An dao terreno bat kalebistan." (Lar Antz).
kale-eske, kale-eskia. (c). izena. Colecta.
kalé-éuskera, kalé-éuskeria. (c). izena. Euskara kaxkarra, ia beti erdaraz ari diren kaletarrek egiten dutena.   El euskara de mala calidad que hablan los kaletarras que se expresan casi siempre en castellano. Bergan askok kale-euskera zelebre bat eiten dau. Zenbaitek auzoetan iritzi txarra du Bergarako kaleko euskaraz: Euskera bat dago lotsagarrixa Bergan, e, lotsagarrixa konpleto. Txotxo-berba konpletua dago Bergan. Mertz. Ik. Mastérrekako éuskera.
kale-garbitzáille, kale-garbitzaillía. (c). izena. Barrendero. Ori sasoi batian kale-garbitzaille ibili zuan. Barrandero entzuten da gehiago.
kaléjira, kaléjiria. (c). izena. Pasacalle. Zazpiretan kalejiria erriko txistulari bandian kontura. Sin. bidéko, pasákalle.
kaleko jira, kaleko jiria. izena. "Kaleko zeregiñak egin: ogixa, ura, errekauak, egunkarixa..." (SB Eibetno).
kaleko ogi, kaleko ogixa. (b). izena. Okindegiko ogia, baserritarrentzat. Kaleko ogixa gozua pentsatzen jatan orduan. Ik. básarri.
kaléndaixo, kaléndaixua. (b). izena. Paretan jartzeko egutegia.   Calendario. Caja Laboraleko kalendaixua artuizu. Táko deitzen zaie lodi errentangularrei, Arantzazuko kalendaixuari eta gisakoei. Ik. táko.
káletar, káletarra. (a). izena. Kalekoa, kalean bizi dena.   Vecino de la villa. Kaletarrak basarrittarrak ondo bizi dielakuan dare. Ant. basárrittar.
kaletarkeríxa, kaletarkerixía. (c). izena. Kaletar batek egingo lukeen ekintza; aldrebesa edo zelebrea edo ganora gutxikoa, edo...; baserritarren ahotan, jakina.   Acción propia de un kaletarra. Tiene sentido despectivo; en boca de los baserritarras, naturalmente. Oilluei bedarra emon eta olako kaletarkerixak eitte jittuek zuen umiak./ Kortazespesa erosi biok? I be kaletarkerixekin asi aiz? Segia mutill, segia!