Hiztegia
esku-arri, esku-arrixa. izena. (Eibar) "Barrita de piedra de esmeril. Pasaixok pixkat esku-arrixa, ia leuntzen dan". (SM).
eskúarterako, eskúarterakua. (c). izena. Eskutan behar den dirua. Dícese del dinero que se necesita para los gastos habituales. Armaixuan eukitzen dot eskuarterakua. Izen bezala baino gehiago, ZERTARAKO: Ez etara diru geixao, badaukat esku arterako laiñ da. Ik. póltsikorako.
eskúbara, eskúbaria. (b). izena. ESKOBARA. Eskuarea. Rastrillo de recoger hierba. Artu eskubarak eta goazen zelaira.
eskubíde, eskubidía. (c). izena. Derecho. Eztago ori eitteko eskubideik. Deretxo entzuten da gehiago.
esku-dantza, esku-dantzia. izena. (Eibar) "Danza tradicional consistente en una cuerda formada por bailarines entrelazados con sus manos y que guiados por el primer bailarín danzan girando alrededor de la plaza en sentido opuesto a las agujas del reloj." (SB Eibetno).
eskúela martxándo eiñ. (b). esapidea. (Elgeta) MARTXANDO EIÑ. Piper egin, txarritan egin. En Elgeta, hacer pira, no ir a la escuela. Bein baiño geixaotan eskuela martxando eiñ da txori apixa billa joaten giñuztan. Sin. txarríttan eiñ. Ik. martxandista.
eskú-gaiñ, esku-gáiña. (b). izena. Eskuaren gainaldea. La parte superior de la mano. Bizikletatik jausi tta esku-gaiña urratu jako.
eskú-kárro, eskú-kárrua. (c). izena. Esku-gurdia. Carro de mano. Orduan makiña bat karro, esku-karro, ibiltten zan izotzakin, kaleik kale. Aniz.
eskúko sóiñu, eskúko sóiñua. (b). izena. ESKÚ-SÓIÑU. Acordeón. Gure tio Tomasek ederki joten zeban eskuko soiñua.
Eskuko soiñu aundixa eta eskuko soiñu txikixa bereizten dira. Piano teklatuaz lehena eta trikitixa jotzekoa bigarrena. Sin. akordéoi. Ik. aóko sóiñu, filármonika, sóiñu.