Hiztegia
martiñ etorri. esapidea. "Loa etorri. Lo hartzen ari zen edo logureak zegoen umeari esaten zitzaion. An, Martiñ badator./ Martiñ badator, da obera." (Lar Antz).
martítzen, martítzena. (b). izena. Asteartea. Martes. Ume askok jada ez darabil. Astearte entzuten da gero eta gehiago
komentario 1
martizozo, martizozúa. (c). izena. Martxoan, zozoen lehenengo umealdian, jaiotako zozoa. Izatez, besteak bezalakoa.
martópill, martopílla. (d). izena. MARTOGI. Haurra jaio eta handik gutxira jaioberriaren etxean auzoko andreek egin ohi zuten bazkaria edo merienda erregaluak eramanez. Banquete o merienda que se hacía en honor a la recien parida y en el que participaban las mujeres de la vecindad. Ama martopillera joan da Urrupaiñera./ Joan dan ogetamar urtian ezta martopillik eitten. Etim: parto+opill ote? Sin. andra-ikuste egun, bátaio.
martxa. 1. mártxa, mártxia. (b). izena. Irteera, ostera. Norako martxia daukazue ba gaur? 2. mártxa, mártxia. (b). izena. Marcha, trabajo. Etxeko martxa guztia berak eruaten dau.
martxa txarrían. (c). esapidea. Gaizki, modu txarrean. Martxa txarrian ikusten da mutil ori aspaldixan.
martxia artu. (b). esapidea. Eskua hartu. Lanai martxia artu arte gorrixak ikusi nittuan. 3. martxa eiñ. (c). da aditza. Alde egin. Semiak martxa ein dotse etxetik./ Txakurra, martxa emendik!
Leintz aldera gehiago.
martxandista, martxandistia. izena. (Eibar) "Eskolan piper, martxando egiten duena. Gure taillerreko uezaba ume-denporan makaleko martxandistia izan zan. Ik. txarríttan eiñ.
martxantéra, martxantería. (b). adjektiboa. Neskatilla sorgin samarrengatik esan ohi da. Salsera, brujilla. Martxantera majua eindda dago zuen Irati./ Aidian erabiltzen dau anaia martxantera orrek. Doinu karinosoan, gehienetan.
mása. 1. mása, másia. (b). izena. Orea. Masa de pan, fritos, etc. Bezperako masiakin einddako ogixak eztie ain gozuak. Ik. óre. 2. mása, másia. (b). izena. Porlan-masa. Masa de cemento. Artu atxurra ta baldia ta masia eittera. Ik. mórtero.
maskelu, maskelua. (d). izena. Pago-egur zati batez egindako plater modukoa, ikazginek erabiltzen zutena. Pao zatixak eiñ beai, eiñ uekua da plato lekurako. Izena euki beukan be, neuk buruan eztaukat, e; maskelua eo olako zer bat zan. Cand.
masma, masmia. izena. (Eibar) MARASMA. Armiarma. "Inguruko herrietan marasmia eta marmia esaten jako; Eibarren masmia." (SB Eibetno). Sin. miárma.
masma ankaluze, masma ankaluzia. izena. (Eibar) "Opilión. Araknidua izan arren ez da benetako masmia. Hanka fin eta luziaguak daukaz." (SB Eibetno). komentario 1
masma-etxe, masma-etxia. "Sare itxurako amerauna. Sare-itxurakuei esaten jakue masma-etxe, sare-itxurarik ez daukeneri, ameraun." (SB Eibetno). Ik. améraun.
Mastérrekako éuskera, Mastérrekako éuskeria. (d). izena. Donatok dionez, hala deitzen zioten baserrian kale-euskera traketsari. Masterreka Bergarako kale bat da. Gure gazte-denporan zar ta gazte berdiñ eingo zan euskeria, nik uste. Bueno, kaleko jentiak euskera zatarraua Ik. kalé-éuskera.
mástra, mástria. (b). izena. Landareen orritza, barazkiena, batik bat. Follaje de las plantas, sobre todo hablando de hortalizas. Patatak aurten mastra aundixa dauke./ Tomatiak, mastra txikixa euki arren ale ona euki leike. MASTRIA KENDU edo ETARA egin behar izaten da patata atera aurretik.
mastríkau. (d). aditza. Arropa garbitzerakoan, igurtzi jaboia emanda gero, zikina ateratzeko. Frotar la ropa para limpiarla. Erropia jaboia emundakuan mastrikau eitten dok, kuellua zikiña dagonian da, zikiña etaratzeko. Klem.
komentario 1
masústa. 1. masusta, masustía. (a). izena. Mora, zarzamora. Eskolatik masustak batuaz etortze giñan. Ik. arantza. mutikotan berde, mutilletan gorri, eta gizonetan baltz. Masustaren igarkizuna. (Izag Oñ) 2. masusta, masustia. (c). aditza. "Mujer dispuesta a tomarse cualquier libertad." (Izag Oñ).