Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
marráskal
martxando
martxantéra, martxantería. (b). adjektiboa. Neskatilla sorgin samarrengatik esan ohi da.   Salsera, brujilla. Martxantera majua eindda dago zuen Irati./ Aidian erabiltzen dau anaia martxantera orrek. Doinu karinosoan, gehienetan.
martxo. MARTZO, MARZO. Ik. márti.
mása. 1. mása, másia. (b). izena. Orea.   Masa de pan, fritos, etc. Bezperako masiakin einddako ogixak eztie ain gozuak. Ik. óre. 2. mása, másia. (b). izena. Porlan-masa.   Masa de cemento. Artu atxurra ta baldia ta masia eittera. Ik. mórtero.
maskelu, maskelua. (d). izena. Pago-egur zati batez egindako plater modukoa, ikazginek erabiltzen zutena. Pao zatixak eiñ beai, eiñ uekua da plato lekurako. Izena euki beukan be, neuk buruan eztaukat, e; maskelua eo olako zer bat zan. Cand.
masma, masmia. izena. (Eibar) MARASMA. Armiarma. "Inguruko herrietan marasmia eta marmia esaten jako; Eibarren masmia." (SB Eibetno). Sin. miárma.
jbenayas@flickr (CC:Nc-Nd)
masma ankaluze, masma ankaluzia. izena. (Eibar) "Opilión. Araknidua izan arren ez da benetako masmia. Hanka fin eta luziaguak daukaz." (SB Eibetno). komentario 1
masma-etxe, masma-etxia. "Sare itxurako amerauna. Sare-itxurakuei esaten jakue masma-etxe, sare-itxurarik ez daukeneri, ameraun." (SB Eibetno). Ik. améraun.
Mastérrekako éuskera, Mastérrekako éuskeria. (d). izena. Donatok dionez, hala deitzen zioten baserrian kale-euskera traketsari. Masterreka Bergarako kale bat da. Gure gazte-denporan zar ta gazte berdiñ eingo zan euskeria, nik uste. Bueno, kaleko jentiak euskera zatarraua Ik. kalé-éuskera.
mastíkau. (a). du aditza. Masticar.
© Jaione Isazelaia
mástra, mástria. (b). izena. Landareen orritza, barazkiena, batik bat.   Follaje de las plantas, sobre todo hablando de hortalizas. Patatak aurten mastra aundixa dauke./ Tomatiak, mastra txikixa euki arren ale ona euki leike. MASTRIA KENDU edo ETARA egin behar izaten da patata atera aurretik.