Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
marí-mándona
márko
marí-mándona, marí-mándonia. (b). Agintzea gustatzen zaion emakumea, neskatila batik bat.   Marimandona. Ni enoia jolastera mari-mandona orrekin.
mari-mantus. (a). "Arropa asko jantzita ibiltzen dena. Mari-mantus bezela joango naiz (arropa askorekin)." (Lar Antz)
marí-mátraka, marí-mátrakia. (c). adjektiboa. Sorgina, bihurria.   Revoltosa. Guria ta zuena, bixak pe mari-matraka majuak.
marí-mútill, marí-mútilla. (c). adjektiboa. Mutilenak omen diren zaletasun edo joerak dituen neska.   Marichico. Fubola, bizikletia ta olakuak gustatzen jakuen neskei zenbait mozolok marimutill esaten dotse. Ant. émeki.
marínera, maríneria. (d). izena. Barruko gona.   La combinación. Guk oiñ barruko gonia esaten jaun orri marineria esate otsen. Kamixia luziao. Aren gaiñetik, marinerian gaiñetik, eta tela bastotxuauakin einddakua; kamixia ba, gonak ibiltzen zittuen orkatilletaraiño, eta kamixia puxkat motxao. Don. Sin. barrúko góna, kámixa.
mário, máriua. (b). izena. Zorabioa.   Mareo. Mariua eitten jako. Ik. ondóez, zorábixo.
marí-pétral, marí-pétrala. (c). Emakume gogaikarri samarra.   Impertinente, quisquillosa. Oiñ etxakiñat zelakua izango dan, baiña gaztetan mari-petral majua zonan.
mari-piparmiñ. (c). Emakume jenio txarrekoa. Mari Piparmiñek (izena ondo ipiñi zetsen piparmin utsa zalako) ara nun deitu zetsan gure Pernandori juezarengana. (SM Zirik).
maríposa, maríposia. (c). izena. Bizikleta gurpilak eta abar lotzeko torloju belarriduna.   Mariposa. Zenbait goldak ere, frantzesgoldak adibidez, badu mariposa bat sakonera erregulatzeko. Mariposia; graduatzeko, goldia barruraotik eittia nai bada ero, azalaotik eittia. Don.
marí-sórgiñ, marí-sórgiña. (c). Bruja, maribrujilla. Umia negarrez dabill eta gure mari-sorgiñ ezta urrin ibilliko./ Mari-sorgin orrekin badauka naikua lan.
marí-zíkiñ, marí-zíkiña. (c). Sucia, marisucia. Baiña zetan zabitz or, mari-zikin, eskuak iriñetan sartuta./ An, badator gure mari-zikin soiñoko guztia lokatzatuta. komentario 1
márka. 1. márka, márkia. (b). izena. Marca, señal. Antiajuak markia eitten doste surrian. Ik. ankámarka. márka txarrían. (d). esapidea. Ibilera, jira, txarrean. Antxe asi ei eben bizimorua lapurretati. Gero ba, etxetan sartu, txala saltzen zanian-da bidera ertenda ta, marka txarrian. Hil. markia izan. (c). esapidea. (adierazkorra.) MARKIA BOTA. Haundia, gogorra izan, bota. Markia da gero beti berandu ibili biarra./ Gatzan ordez azukarra ekarri? Ik bota dok markia. 2. marka, márkia. (b). izena. Norgehiagoka bateko emaitza hoberena.   Marca, record. Perurenan markak tapatzen asitta dare. MARKIA TAPAU edo ONDU. Ik. ondu. markatik fuerako, markatik fuerakua. (c). esapidea. Oso ona, bikaina. Iezko ardaua ona zuan, baiña aurtengua markatik fuerakua. komentario 1 3. marka. Ik. márko.
© Jaione Isazelaia
markarri, markarrixa. izena. "Telak eta markatzeko arbel-harria. Gu garotaa Pagamendira jute giñanian tia Nikolasai markarrixa ekartzen gontsan. komentario 1
markáu. 1. markáu. (c). du aditza. Markak egin, gero lan edo zeregin batean gidari izango direnak.   Hacer marcas, señales que sirvan de guía. Soua markau bia da artua sartzeko./ Kanpofubola markatzen ziarduan atsaldeko partidurako. 2. markáu. (c). da-du aditza. Urratu.   Arañar(se). Kotxia markau dot garajetik etaratzerakuan./ Gure mutikua markauta etorri da burrukan eindda.
markeríxa, markerixía. (a). izena. Ate eta leihoen armazoiak.   Marquería. Gaztaiñia, ba markerixia ta suelua. Lar. komentario 1
márkes, markésa. (a). izena. Marqués.
markí-mádari, markí-madaríxa. (c). izena. Madari mota bat, ale handikoa eta urtsua. komentario 1 Ik. madári.
Markíña Etxébarri. (d). toponimoa. Etxebarria, Bizkaiko herria. Markiña Etxeberriko Joxepa Ramona, ezer ez emoteko baiña borondate ona. (c). esaera. Norbaitek borondatea bai, baina ematekorik ez duenean esana, trikitixa kopla zaharra gogora ekarriz.
© Ezezaguna
markiñóta, markiñotía. (c). izena. alcedo atthis. Martín pescador. Sin. martintxori, martiñeta, markiñeta, ur-makiñeta, ur-makinista.