Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
lontzena
lo-sór
lontzena. izena. (Antzuola) "Minbizia. Sin. bizi." (Lar Antz). Sin. bizixán, kántzer, minbízi.
lor, lorra. izena. (Aramaio) Auzolana, bidegintza, gehienetan. Bixer lorra jak. (Orm Aram). Ik. auzólan.
lóra. 1. lora, loría. (a). izena. Flor. Aprilleko loria urria baiño obia, maietzeko loria bapez baiño obia. (d). esaera. Fruta arbolen lorari buruzko esaera. Arantza beltza loran dago, artua ereitteko giro dago. (c). esaera. Artua ereiteko sasoia noiz den jakiteko seinalea. loran egon. 1. loran egon. (c). esapidea. Estar en flor un frutal. Politta da keixa-arbolia loran dagonian. Ik. alían egon. 2. loran egon. (c). esapidea. Polita egon neska gazte bat. Loran daren neska gaztiak gustatzen jako. Ik. neska-lóra. loria galdu. (d). esapidea. Birjintasuna galdu emakumeak. 2. lora, loría. (c). izena. Egurraren hariak egiten duen marrazkia.   Dibujo que forma la fibra de la madera. Txapia intxaurrezkua edo gaztaiñazkua. Eta aura zemat eta azalao, erdikuak lora gutxiao etaatzen dau. Juantxo. Sin. díbujo. Ik. loratsu. 3. lora, loria. izena. (Eibar) "Puntan lora formia daukan puntzoia, grabadoriak eskopeta arruntian zenefak egitteko erabiltzen dabena." (SB Eibetno). 4. lora, loría. (c). izena. Piropo. Egundoko lorak bota doste kalian. 5. Lora. Ik. Maietzéko lóra.
lorá beltz, lora béltza. izena. . (?). Izena besterik ez dugu jaso. komentario 1
lorádun. 1. loradun, loradúna. (c). izena. Lora saltzailea.   Vendedor de flores. Gaur ezta loraduna plazara etorri./ Narbaizako loradunan lengusua da. Sin. lora-saltzáille. 2. loradun, loradúna. (c). adjektiboa. Lorak marraztuak dituen oihala edo arropa. Soiñeko loradun zatar bat zeukan.
lor-afai, lor-afaixe. izena. (Aramaio) "Auzolanean ibiliek baserriren baten egiten zuten afaria." (Orm Aram).
loráldi, loraldíxa. (c). izena. Loratze aldi bakoitza; fruta arbolez batik bat, baina baita pertsonez ere.   Cada florecimiento. Lekiak iru loraldi tta izateittu./ Lenengo loraldixa izotzak bota zotsan eta bigarrena berriz berandutxo aillegau jakon. Irudizkoa: Berrogetamar urtekin ointxe dago bigarren loraldixan.
loran egon. 1. loran egon. (c). esapidea. Estar en flor un frutal. Politta da keixa-arbolia loran dagonian. Ik. alían egon. 2. loran egon. (c). esapidea. Polita egon neska gazte bat. Loran daren neska gaztiak gustatzen jako. Ik. neska-lóra.
lora-saltzáille, lora-saltzaillía. (b). izena. Vendedor, -a de flores. Sin. loradun.
lora-sórta, lora-sortía. (b). izena. LORA TXORTA. Ramillete de flores. San Juanetan neskak lora-sorta dotoria eruaten dabe San Juanera bedeinkatzera.
lorátsu. 1. loratsu, loratsúa. (b). adjektiboa. Lore asko duena; landareez, batik bat.   Florido, -a. Tomatia oso loratsua dago baiña ale gutxi agiri dau. 2. loratsu, loratsúa. (c). adjektiboa. Lora asko duen ohola, marrazki dotoreak dituena. Ori bere sasoian botata, muebletaako be loratsua izaten dok, gaztaiñian makatzan modura eitxeok orrek. Sebas./ Muebliak eta eitteko orixe biozu. Ara! Au erdiko biotza da, ezta, da onek emetikan baztarrera asko be dibujo ero beta loratsuao urtetzen dau. Juantxo. Loratsuak zumarra, haritz amerikanoa eta gaztaina-makatza ei dira.
lorátu. (b). da aditza. Loreak atera landareak.   Florecer, ponerse en flor. Negu epelegixa ezta ona, ze arbolak udabarrixa baiño lenao loratzen die ta gero izotzak pasaria emoten dotse.
© Jaione Isazelaia
lora txíki, lora txikíxa. (c). izena. . Tanacetum vulgare. Tanaceto, lombriguera. Urrabotoiaren antzekoa, baina txikiagoa. Informante batentzat pitxi lora da, margarita, alegia. Ik. pitxí lora, urrabotóe, -i.
lórito. 1. lórito, lóritua. (b). izena. Loro, lorito. 2. lórito, lóritua. (b). adjektiboa. Asko hitz egiten duen umea. Lorito bat eindda dago zuen Ane.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
loróri, lororíxa. (d). izena. . Taraxacum officinale. Diente de león. Sin. kardu ori.
© Jaione Isazelaia
lórratz, lorrátza. (c). izena. (Ubera) Arrastoa.   Huella, rastro. Aizeri lorratzak agiri die lokatzatan. Ik. ankámarka, aztárren, árrasto.
lorza, lorzia. (a). izena. LORTZA. Zenbait arropari hartzen zaion pliegea, jantzia dotoretzeko edo mozteko.   Lorza. Lorzak, batzuk aundixak dia, beste batzuk txikixak. Maria. Ume arropei eta azpiko gonei egiten zaie, gehienbat.
lósa.
© Jaione Isazelaia
1. losa, losía. (b). izena. Lauza.   Losa. Harrizkoak, baina zurezkoak edo beste zerbaitezkoak ere izan daitezke. Baserri batzuen sarreran egon ohi direnei ATE-LOSA. Ik. arlósa.
2. losa, losía. (d). izena. Espaloia.   Acera. Eskolara losatik joan! Sin. espaloi.
lo-sagar, lo-sagarra. izena. "Lo eragiteko sagarra (ipuinetan). (Lar Antz) Lo-sagarrak jan dittue, baiña kriada batek ez jan, eta ez i zeuan lo." (Lar Antz)