lóra
lóra. 1. lora, loría. (a). izena. Flor.
Aprilleko loria urria baiño obia, maietzeko loria bapez baiño obia. (d). esaera. Fruta arbolen lorari buruzko esaera.
Arantza beltza loran dago, artua ereitteko giro dago. (c). esaera. Artua ereiteko sasoia noiz den jakiteko seinalea.
loran egon. 1. loran egon. (c). esapidea. Estar en flor un frutal. Politta da keixa-arbolia loran dagonian. Ik. alían egon. 2. loran egon. (c). esapidea. Polita egon neska gazte bat. Loran daren neska gaztiak gustatzen jako. Ik. neska-lóra. loria galdu. (d). esapidea. Birjintasuna galdu emakumeak.
2. lora, loría. (c). izena. Egurraren hariak egiten duen marrazkia. Dibujo que forma la fibra de la madera. Txapia intxaurrezkua edo gaztaiñazkua. Eta aura zemat eta azalao, erdikuak lora gutxiao etaatzen dau. Juantxo. Sin. díbujo. Ik. loratsu. 3. lora, loria. izena. (Eibar) "Puntan lora formia daukan puntzoia, grabadoriak eskopeta arruntian zenefak egitteko erabiltzen dabena." (SB Eibetno). 4. lora, loría. (c). izena. Piropo. Egundoko lorak bota doste kalian.
5. Lora. Ik. Maietzéko lóra.