Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
lóiba. 1. loiba, loibía. (a). izena. Iloba.   Sobrino, -a. 2. loiba, loibía. (a). izena. Iloba.   Nieto, -a.
loiestari, loiestarixe. adjektiboa. (Aramaio) Lohiestalia, nekez lohitzen edo zikintzen den arropa. Sin. zikiñestáli.
lóiña, loiñía. (c). izena. Ibai handian eta zenbait errekatan, zikindu aurretik, oso ugaria zen arraina; amuarraina baino txikiagoa.   Loina, gobio. Erozenbat loiña zan len ibaixan. Eibarren loinakumeei, loiñazta.
loittu. (d). aditza. (Oñati) "Ensuciar." (Izag Oñ).
lóka. 1. loka, lokía. (c). izena. Kili-koloa.   Movimiento de un objeto por estar desnivelado o mal sujeto. Mai ankiak lokia dauka. burutik loka. (d). esapidea. Zoratuta, asko edo gutxi. Ori beti egon da burutik loka samar./ Izotza igual, eta kamiseta utsian ibiltzen zan burutik lokatzen asi zanian. lóka egon. (c). esapidea. Kili-kolo egon. Agiñ bat loka-loka daukat./ Baldosa mordua loka dago. Ik. lokatu. lokan ipiñi. (c). Punto muertoan ipini. Makiñia garbitzen hasterakuan, lelengo lokan ipiñi bihar dok miñen bat hartu ez deixan. (SM Burdin)./ Automobilla garbitzeko lokan ipintzia onena. (Zuaz Deb). 2. loka, lokía. (c). izena. Oilo lokaren egoera.   Estado de cloqueo, cloquera. Oillo oni etxako joan oinddio lokia. lóka egon. (c). esapidea. LOKÁTUTA EGON. Lokatuta egon oiloa. Oinddio be loka dago oillo au, ala? . Ik. lokátu, oilló-lóka.
lokaáldi. 1. lokaaldi, lokaaldíxa. (c). izena. Oiloa loka dagoeneko egoera eta aldia.   Estado y temporada de cloqueo de la gallina. Oilluak lokaaldixa daukanian eztau arrautzaik eitten./ Oillo guztiei etxakue lokaaldixa batera etortzen. 2. lokaáldi, lokaáldixa. (d). izena. Pertsonaren haizealdia, zoroaldia. Adar-soinu giroan.   "El tiempo en que una persona anda enamorada." (Izag Oñ). Gure neskiak egundoko lokaaldixa dauka aspalditxuan.
lokábika. (d). LOKÁBIXAN, LOKAIKUAK EIÑ (OÑ.). Logurearen loguraz burukadak ematen. Haurrengatik, batik bat.   Dando cabezadas de sueño. Sobre todo tratándose de niños. Lokabika ero lokabixan ibilli. Lokabika dabill eta laster lo artuko dau. Klem. LOKABIKA edo LOKABIXAN egon edo ibilLi. Ia galdua. Ik. zábuka.
lokámux, lokamúxa. (c). izena. Lokuluxka, loaldi labur eta arina.   Sueño breve y ligero. Bazkalostian lokamux bat eitteke enaiz personia./ Lokamux bat eittera noia zuek kafia artu bittartian. Sin. tauki (Elg.).
© Jaione Isazelaia
lokárri, lokarríxa. (c). izena. ZAPATA-LOKARRI . Oinetakoak lotzeko kordela.   Cuerda de calzado.
lokátoki, lokátokixa. (d). izena. Oiloloka sartzeko kaiola, hau txitekin zegoenean. Txitak irten eta sartzeko moduko zuloa izan ohi zuen. Oillolokia kaponeran sartu bia da, bestela juten da txitekin urriñegi ero. Don. Beste batzuetan fregaderapean banasta azpian jartzen zen. Len oitturia zuan fregaderako desaguian parian, desaguia goittik bera, paretan bera egoten zuan, da banasta zarren batekin busti-busti eiñ da lokatzetan aintxe. Don. Sin. kapónera. Ik. banástapian lo eiñ.
lokátu. 1. lokatu. (c). da-du aditza. Loka, koloka jarri; gaizki itsatsia egoteagatik mugitu. Alanbradurixako esola guztiak lokatuta dare./ Muturrez aurrera jausi tta iru agin lokatu jat./ Astuak azkenian laixia lokatu dau. komentario 1 Ik. lóka, loka. 2. lokatu. (c). da aditza. Loka bihurtu oiloa.   Ponerse clueca la gallina. Oilluak, lokatutakuan eztabe arrautzaik eitten. Ik. loka.
lókatza, lókatzia. (a). izena. LOKÁTZARA. Barro, lodo. Eurixa ein ddau ta lokatzia egongo da bidetan.
lokátzari, lokátzarixa. (d). izena. LOKATZADEI . Lokatzadia; lokatzartea, basatza.   Barrizal, lodazal. Zelaixan egundoko lokatzarixa geratu zan ziklo-krosa zala ta. Don.en grabaketan lokatzadei ulertzen dugu. Sin. kákatza, básatza. Ik. lokátzarte.
lokátzarte, lokátzartia. (c). izena. Lokatza artea, basatza.   Barrizal, lodazal. Burdixa lokatzarte baten sartu jaku eta kristonak ein dittugu etara ezindda. Lokatzari edo basatza-ren Sin. gisa ere erabiltzen da, baina gehiago "lokatza artean sartu" testuinguruan. Ik. kákatza, lokátzari, básatza.
lokátzatu. (c). da-du aditza. LOKAZTU. Lokatzaz zikindu.   Manchar(se) de barro. Perretxikutan izen naiz da erropa guztiak lokatzatatuta ekarrittut.
lokera, lokeria. "Oiloen gaisotasuna." (Lar Antz). komentario 1
loki, lókixak. (d). izena. (Oñati) "Los huesos de la articulación de la mandíbula. Lokixak geratu: Paralizarse (v. gr. por un dolor de muelas) el movimiento de las mandíbulas." (Izag Oñ).
lo-kónkor, lo-konkórra. (d). izena. Kolpera esnatutakoan, siestatik esnatu berrian eta halakoetan, izan ohi den logura desatsegina.   Sueño y estado desagradable después de una siesta, de despertarse bruscamente, etc. LO-KONKORRA EUKI, batez ere. Ik. loérre.