Hiztegia
lizúndu. (c). da aditza. Enmohecerse. Basarriko ogixa ona da, baiña ein-barrixan. Bein baiño geixaotan janda gare lizundutakua./ Umeldu ero lizundu (belarra). Umeldu ezkero ba urrengo lizuna. Umelak lizuna dakar ondorik. “Bedar umela ekarri dou. Au lizundukok”. Don.
llánta. 1. llánta, llántia. (a). izena. Llanta. 2. llánta, llántia. (d). izena. Uhala, burtuhala. Llantiak bixok egurra paño pittin bat gutxiau, burdiñiak bixok egurra paño gutxiau berotu. Eli.
Sin. uel.
lo. 1. lo, lúa. (b). izena. El sueño, el acto de dormir. Orrek lua oso ariña dauka./ Lelengo lua ei da sakonena.
LOTAN, LOTATIK, LOTARA, LOTAKO, LOTARAKO... Lotan dago./ Lotatik dator./ Lotara noia./ Lotako galtzak die onek./ Oinddio ezta lotarako —edo lotako— ordua. erdi lo. (a). adberbioa. Medio dormido. Erdi lo dago eta laga bakian.
ló ártu. (a). LÚAK ARTU. Dormirse. Klasian ixa lo artu dot. Autuan nendorrela ixa luak artu nau./ Ezin luak artuta egon naiz goizalderarte.
Orain gutxi erabilia; LO ARTU esan ohi da gehiago. LOKÁRTU ere entzun daiteke. Telebisiñuan aurrian jarri tta lokartu ein nitzan. lo aundi, lo aundixa. izena. (haur hizkera.) Lo luzea. Ala!, oiñ eizu lo aundi-aundixa.
ondo lo eiñ. (a). interjekzioa. Lotara doanari esateko formula. Erantzuna: Igualmente.
2. ló eiñ. (a). du aditza. Dormir. Bart eztot lorik eiñ./ Eizu lo polittorrek. banástapian lo eiñ. (c). esapidea. Hurrengo egunean norbaiten urtebetetzea denean, zera esan ohi zaio: Zer, gaur banastapian lo ein biakozu. Ez dugu jakin ahal izan zergatik. Agian oilolokak banastapean sartu ohi direlako lokatzeko? Ik. lokátoki. 3. ló eráiñ. (b). dio aditza. Hacer dormir. Ezin dotsat umiai lo eraiñ.
lua galdu eraiñ. esapidea. Lo egiten ez utzi. Zapo-kantuak lua galdu erain dost.
lo-asarre, lo-asarrie. izena. (Aramaio) "Esnatu ondorengo haserrea. Lo-asarriaz dau umie da onek eztauko gauz onik." (Orm Aram). Sin. lo-kónkor.
lódi, lodíxa. adjektiboa. Grueso, -a. Burdikátaiak; meiak, mailla txikiko Bergaran gutxi erabilia. "Gizen" pertsona-abereez eta "sendo" gauzez entzuten da, batik bat. Ik. gizen, sendo. lodixan. adberbioa. Lodieran. Mai onek lodixan iru eta luzian larogei zentimetro dauzka.
lodiera, lodíeria. izena. LORIERA. Espesor. Neurrixak artu lenengo; dana: alturia, zabaleria ta lorieria. Sebas. Bergaran sendoera esan ohi da.
komentario 1
lodiko, lodikua. (c). izena. Arotz-lanean, oholari lodia emateko makina. Regrueso, regruesadora. Lodikua, “regrueso” erderaz esanda. Lodikua ori zan, zerriak desbastau eitten dau... Lar.
loérre. 1. loerre, loerría. (c). izena. Haurrek, logurearen loguraz lorik artu ezin dutenean loerria dutela esan ohi da. Cuando los niños están extremadamente somnolientos y no pueden dormir se dice que lo tienen. Eztau siestaik eiñ da illuntzian loerria zeukan da egundoko negarrak eittu lo artu aurretik.
Ik. lo-kónkor. 2. loerre, loerría. (c). Ohetik jaiki ondoren izan ohi den umore txarra. Gaur ezaun zan lanlekuan astelena zana, jendia loerriakin zaon da. (Lar Antz).
logíro, logirúa. (d). izena. Lotarako giro ona. Buen tiempo para dormir. Lanak eindda ta eurixa arra-arra, au dok logirua.
logúra, loguría. (a). izena. Ganas de dormir, sueño. Loguriak erretzen nago./ Logura galanta daukat.
LOGURIAK EGON edo LOGURIA EUKI, biak.
lóiba. 1. loiba, loibía. (a). izena. Iloba. Sobrino, -a. 2. loiba, loibía. (a). izena. Iloba. Nieto, -a.
loiestari, loiestarixe. adjektiboa. (Aramaio) Lohiestalia, nekez lohitzen edo zikintzen den arropa. Sin. zikiñestáli.
lóiña, loiñía. (c). izena. Ibai handian eta zenbait errekatan, zikindu aurretik, oso ugaria zen arraina; amuarraina baino txikiagoa. Loina, gobio. Erozenbat loiña zan len ibaixan. Eibarren loinakumeei, loiñazta.
lóka. 1. loka, lokía. (c). izena. Kili-koloa. Movimiento de un objeto por estar desnivelado o mal sujeto. Mai ankiak lokia dauka.
burutik loka. (d). esapidea. Zoratuta, asko edo gutxi. Ori beti egon da burutik loka samar./ Izotza igual, eta kamiseta utsian ibiltzen zan burutik lokatzen asi zanian.
lóka egon. (c). esapidea. Kili-kolo egon. Agiñ bat loka-loka daukat./ Baldosa mordua loka dago. Ik. lokatu. lokan ipiñi. (c). Punto muertoan ipini. Makiñia garbitzen hasterakuan, lelengo lokan ipiñi bihar dok miñen bat hartu ez deixan. (SM Burdin)./ Automobilla garbitzeko lokan ipintzia onena. (Zuaz Deb).
2. loka, lokía. (c). izena. Oilo lokaren egoera. Estado de cloqueo, cloquera. Oillo oni etxako joan oinddio lokia.
lóka egon. (c). esapidea. LOKÁTUTA EGON. Lokatuta egon oiloa. Oinddio be loka dago oillo au, ala? . Ik. lokátu, oilló-lóka.
lokaáldi. 1. lokaaldi, lokaaldíxa. (c). izena. Oiloa loka dagoeneko egoera eta aldia. Estado y temporada de cloqueo de la gallina. Oilluak lokaaldixa daukanian eztau arrautzaik eitten./ Oillo guztiei etxakue lokaaldixa batera etortzen.
2. lokaáldi, lokaáldixa. (d). izena. Pertsonaren haizealdia, zoroaldia. Adar-soinu giroan. "El tiempo en que una persona anda enamorada." (Izag Oñ). Gure neskiak egundoko lokaaldixa dauka aspalditxuan.