Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
lóiba
lo-korrósa
lo-korrósa, lo-korrosía. (c). izena. LO-KARRASA, LO-KORROSKARA, KARRASA, KORROSA. Lo-zurrunka.   Ronquido. Aren lo-korrosak etxia be dardaraz jartzen juen. Gaur egun lo-zurrunka entzuten da gehiago. Nere amari ez zaio ezaguna egiten azken hitz hau. Batuaren bidez sartua dirudi.
lóleku, lólekua. (b). izena. Sitio para dormir. Ezkiñuan lolekuik topau ogei kilometruan./ Ganbaria zeuken lekuan oiñ lolekuak dauzke, ezta. Mertz.
lólo. (a). (haur hizkera.) Lo. Laster lolo./ Lolo dago umetxua./ Oiñ lolo ein biou./ Zelako lolotxo edarrak eiñ dittuzun. Zenbait gurasok beren erdi-euskeran zera esan ohi du: Oiñ a lolo(s) joan biozu.
lontzena. izena. (Antzuola) "Minbizia. Sin. bizi." (Lar Antz). Sin. bizixán, kántzer, minbízi.
lor, lorra. izena. (Aramaio) Auzolana, bidegintza, gehienetan. Bixer lorra jak. (Orm Aram). Ik. auzólan.
lóra. 1. lora, loría. (a). izena. Flor. Aprilleko loria urria baiño obia, maietzeko loria bapez baiño obia. (d). esaera. Fruta arbolen lorari buruzko esaera. Arantza beltza loran dago, artua ereitteko giro dago. (c). esaera. Artua ereiteko sasoia noiz den jakiteko seinalea. loran egon. 1. loran egon. (c). esapidea. Estar en flor un frutal. Politta da keixa-arbolia loran dagonian. Ik. alían egon. 2. loran egon. (c). esapidea. Polita egon neska gazte bat. Loran daren neska gaztiak gustatzen jako. Ik. neska-lóra. loria galdu. (d). esapidea. Birjintasuna galdu emakumeak. 2. lora, loría. (c). izena. Egurraren hariak egiten duen marrazkia.   Dibujo que forma la fibra de la madera. Txapia intxaurrezkua edo gaztaiñazkua. Eta aura zemat eta azalao, erdikuak lora gutxiao etaatzen dau. Juantxo. Sin. díbujo. Ik. loratsu. 3. lora, loria. izena. (Eibar) "Puntan lora formia daukan puntzoia, grabadoriak eskopeta arruntian zenefak egitteko erabiltzen dabena." (SB Eibetno). 4. lora, loría. (c). izena. Piropo. Egundoko lorak bota doste kalian. 5. Lora. Ik. Maietzéko lóra.