Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
lanbarríxa eiñ. (d). du aditza. Lubarria landu. Roturar una tierra por primera vez. Luarrixa eitten jardun da, ba luarrixa labrau. Lanbarrixa esate jako leku berrixan luarrixa eiñ danian. Lanbarrixa ein dda. Don. Sin. lúarrixa eiñ.
lanberatu. aditza. Egindako elurra gorpuztu, apur bat trinkotu. (Otxandio). Edurre batu eitten da, edurre puxkat lanberatuten asten danien, lanberatu. Edurre eiñ barritten ezileike bolaik eiñ. Gab.
lanbíde, lanbidía. (c). izena. Oficio, trabajo. Gutxi esana. Sin. ófizio.
lánbro. 1. lanbro, lanbrúa. (a). izena. Llovizna, sirimiri. Lanbrua diardu goizian goizetik. 2. lanbro, lanbrúa. "Eguraldi argi, eguzkitsu eta ona egin arren, ikuspegi zikin eta lausua daguanian. Islia garbi ikusten lagatzen ez daben egualdixa." (SB Eibetno).
lanbro-kísi, lanbro-kisíxa. (c). izena. Sirimiri fina. Gauza aundirik ez, baiña lanbro-kisixa. Busteko naikua. Sin. lanbro-zíriñ.
lanbrótu. 1. lanbrotu. (c). du aditza. Lanbro giroa sartu.   Empezar a lloviznar. Atzo bazkalostian lanbrotu juan, da gaurrarte. 2. lanbrotu. (c). du aditza. Hitz egiterakoan, txistuaz ingurua, eta batik bat ingurukoak, blaitu.   Rociar de saliva a contertulios y demás al hablar. Patxikin egon nitzuan da milla istorixa kontau jostan; aren esan biarra, azkenerako ziero lanbrotuta laga nindduan./ Zizipozua daukan bat, baztarra guztiak lanbrotuta lagatzeittuana.
lanbro-zíriñ, lanbro-ziríña. (d). izena. Lanbro kisia, sirimiri fina. Don. Sin. lanbro-kísi.
landa, landie. izena. (Aramaio) Zelaia.
lándara. 1. lándara, lándaria. (a). izena. Planta pequeña que ha de ser transplantada. Semillaran artzen giñuan landaria./ Porru-landaria karu dabill. Letxuga-landara, piñu-landara... 2. lándara. (a). izena. Planta en general. Zenbat landara klase ete dago munduan.
1. lándu.
© Jaione Isazelaia
1. landu. (b). du aditza. Labrar la tierra, tallar piedras, madera, etc. Ondo landutako lurrak ikusten die Araban./ Argiñ orrek ederki lantzen dau arrixa.
2. landu, landúa. (d). adjektiboa. Esculpido, -a. Azur landuz einddako orratzixa da./ Egur landuzko egalak dauzka teillatuak. Ik. árlandu.
2. landu. Ik. kotxe-landu.
lanégun, lanegúna. (b). izena. Día de trabajo. Bost lanegun bakarrik falta jaku bakaziñuak artzeko. Ik. astégun.
lanerátu. (c). da aditza. Lanera heldu; lantegira, batik bat. Gaur goizian ni laneratu orduko amarrak izango zittuan.
© Aitor Usobiaga
lánga, lángia. (c). izena. Langeria edo erromara batean zeharka dagoen makila lodi bakoitza.   Cada una de las traviesas que forman una cancilla. Langia apurtu ta ies ein ddau beixak. Sin. erromára-lánga. Ik. erromára.
langadúra, langaduría. (c). izena. LANGERÍXA. Egurrezko langaz edo arbola adarrez eginiko hesia.   Cercado hecho de travesaños de madera o ramas de árbol. Alanbrian lekuan langekin, ero adarrekin be bai jositta, ipintzen dien esixak, langadurak. Klem./ Bei sorgiñak langaduria saltuan pasau ta ospa. Ik. alanbradúra, erromára, eskéra, ixtúra, latési.
langílle. 1. langille, langillía. (a). izena. Trabajador. Sin. biárgiñ. 2. langille, langillía. (a). adjektiboa. Lan asko egiten duena. Langille onak prakak apurtu biar dittu belaunian, ez ipurdian. esaera. "Langile onak eserita ez du egon behar. Gaur besterik gertatzen da." (Lar Antz). Langille txarrak kaka sarri, urrin joan eta nekez etorri. (c). esaera. (Ubera) Uberan esaten den esaera.
lángintza, lángintzia. izena. 1. lángintza, lángintzia. (c). izena. Egin beharreko lana. Trabajo. Eztakit ze langintza eukikoun gaur taillerrian./ Jentia txokauta egoten zan, langintzara ta aura etorteko pozik. Hil./ Liñua. Ostian lanik eztaon denporan izengo zan ori langintziori. JJp. Sin. biargintza. 2. lángintza, lángintzia. (c). izena. (adierazkorra.) Ekintza kaltegarria.   Estropicio. Uraundixak eittu langintzak Bizkaixan./ Au da langintzia ein dabena basurdiak patatatan. Sin. biárgintza.
laníkez. 1. lanikéz, lanikéza. (c). izena. Lanik eza.   Paro, desempleo. Dagon lanikezakin ixa lotsia emoten dau sueldua kobratziak./ Egunetik egunera aundixaua da lanikeza. Sin. biarríkez. lanikéza kobráu. (d). esapidea. Cobrar el desempleo. Lanikeza kobratzen dago joan dan urtebetian. 2. lanikéz, lanikéza. (c). izena. Falta o escasez de trabajo. Eztauke lanikezik taillerrian, baiña gaizki dabitz kobratzen.
lánketa, lánketia. (d). izena. Lana, langintza.   Trabajo. Souan eztao lanketa aundirik eta basora noia garo ebaitzera./ Ze moduzko lanketia ein dozue ba baso aldian? Horrelako testuinguruetan bakarrik. Horrelako testuinguruetan bakarrik. Langintza-ren sinonimotzat jo daiteke batzuetan. Ik. -keta.