Hiztegia
lagúnzar, lagúnzarra. (c). izena. LÁGUN ZÁR. Aspaldiko lagun ona. Viejo amigo. Lagunzarrak izen arren idea diferentetakuak die.
Aspaldiko laguna, besterik gabe, ere bai. Enok ezautzen? Ez aiz akordatzen soldauxkan? Bai gizona, gu lagunzarrak gaittuk. LÁGUN ZÁR, bi hitzetan, ere bai.
láiñ. (b). juntagailua. Adina. Tanto como. Eztaki frantses asko, baiña defenditzeko laiñ bai./ Ik badakik euretako laiñ. -ENDAKO, -RAKO edo -T(z)EKO laiñ. Ik. áiña, ainbat, beste.
laiñeza, laiñezía. (d). izena. Umearen edo gaztearen harrokeria nagusiekiko. Laiñezak dauzka ume honek. Gutxi erabilia gure eskualdean.
laiñeztu. (d). da aditza. Harrotu edo putzak hartu, honelakoetan:. Gaztiak burla egin zotsen maistriai eta onek kargu artu zotsenian laiñeztu ein jakozen. Edo aitak umeari: Kontuz, laiñeztu barik, e! Gutxi erabilia.
láiño, laiñúa. (a). izena. Nube, niebla (orokorra). Laiño beltzak agiri die./ Goizian laiño itxi-itxixa zeuan. Galdara maillaztua esaten omen zitzaion aspaldi Angiozarren forma bereziko laino batzuei. Aramaion, laiño maillatuek bildotsak ematen dutenei. Oñatin, laiño litxakiñak laino meheei, litxak bezalakoei.
komentario 1 tripaki-laiño, tripaki-laiñuak. izena. (Angiozar, Antzuola) "Los cirros (nubes)." (Izag Antz). Ik. beláiño.
laiñópasa, -e, laiñópasia. (c). izena. Lainoak zerutik abiada handian pasatzen direneko eguraldia. Aize aundixa ibili da gabian. Gaur goizian be laiñopasia egon da, baiña atsaldian berotu ein biar ei dau.
láiñope. (c). adberbioa. Zerua estalita. Nublado. Udan erabiltzen da, batez ere, euririk ez baina eguzkirik ere egiten ez duen egunei buruz. Laiñope joan, egon, euki, eiñ. Bera soilik ere bai:
laiñótsu. 1. laiñotsu. (c). adberbioa. Nublado. Atzo be laiñotsu egin zeban.
2. laiñotsu, laiñotsúa. (c). adjektiboa. Nuboso, -a. Egun laiñotsua dago gaur.
laiñótu. 1. laiñotu. (b). du aditza. Nublar. Goizian euzki ederra zeuan baiña belaxe laiñotu dau.
laiñótuta. (a). adberbioa. Nublado. Ant. oskárbi, izarratu. Ik. laiñotu egon. 2. laiñotu. (c). da aditza. Kristalak lurrundu. Nublarse los cristales. Kristala laiñotu, garbitzen asi tta baztarra jo neban.
komentario 1 Sin. lurrundu. 3. laiñotu. (c). adberbioa. Lainotuta. Nublado. Zerua laioñotu dago ta ezta izarrik ikusten.
LAI laiñotu egon. Lainoz estalita egon zerua. Sin. laiñotuta. Ant. izarratu (gauez), zerua garbi (egunez). Ant. oskárbi, izarratu. 4. laiñotú, laiñotúa. (c). adjektiboa. Nublado. Egun laiñotuak eitteittu aspaldixan.
láixa, laixía. (c). izena. Burdinazko bi hortz luze eta egurrezko eskulekua duen lurra iraultzeko tresna. Laya. Laixak adornutzat ikusten die batian bestian.
láixan. (c). adberbioa. LAIXÁKETAN. Laiarekin lanean (egin, jardun, ibili...) Laixan eiñ aurretik nabarra pasatze zuan, zaldiz, astoz, ero iru lau lagunen artian tiraka igual, gero laixan illaran jarritta errezao eitteko. Klem. Azen.: laixán ere bai. Ik. ondío.
laixá-bégi, laixá-bégixa. (d). izena. Laia kirtenarendako zuloa. El orificio del mango de la laya. Ik. áixkora-bégi, begi.
laixáketa, laixáketia. (d). izena. LAIXAKETAN. Laiatze lana. Acción de layar. Amaika laixaketa einddakua zuan zuen amandria. Ik. láixan.
laixári, laixaríxa. (d). izena. Laiarekin lan egiten duena. Layador. Laixarixak illaran jarritta jarduten zeben.
laixátu. (d). du aditza. Laiatu, laiaz lurra irauli. Layar, arar con laya. Guenian asi tta barreneraiño laixatu giñuan baso sailla luarrixa eitteko.
láka. 1. laka, lakía. (d). izena. Zerrategian, enborraren kanpokaldeko zatiak, materialetarako balio ez dutenak. Costanera. Kostaneria, zerran alaxe esaten dabe, guk lakia beti. Don./ Ba ori laka ori izaten da azalan urrengo egurra. Benito. Singularrean. Oholei laka kendu egin behar zaie, bestela zerenak jotzen ei ditu. Sin. kostánera, zuri. 2. laka, lakía. (d). izena. "El pago por la molienda. El diez por ciento que por moler se retiene en el molino. El desperdicio de la madera en la sierra." (Izag Oñ). Singularrean. Sin. motúra.
lákaiña. komentario 1 1. lákaiña, lákaiñia. (d). izena. Zerbaiten zati txikia, luzexka normalean. Pedazo pequeño desgajado de algo, normalmente alargado. Zatitxo bat, txikixa danian gauzia. Ari-lakaiña bat ero; erozer gauzagaittik uste juat len lakaiñia asko ibiltzen zala. Klem. Bizar urriagatik ere esan ohi da: Bizar izenik etxok merezi orrek, lau lakaiña besteik eztaukak eta. Hanka mehengatik ere bai: Orrek dittuk lakaiñak, orrek!
2. lákaiña, lákaiñia. (d). izena. Hostroak galdu dituen landarea edo belarra. Bedarrik bape etxak, lakaiñia bakarrik.
lákaiñatu. (d). da aditza. Lakaina bihurtu. Reducirse a "lakaiña"; deshacerse una soga, por ejemplo. Lakaiñatutako soka zar batekin etorri zuan bedarretara.
komentario 1
lákar, lakárra. (c). adjektiboa. Aspero, -a. Basarriko bidia oso lakarra dago./ Azal lakarra dauka piñuak. Latza baino latzagoa dela lakarra esan daiteke.
komentario 1 Ik. eztárriko lákar.