Hiztegia
lakártu. (c). da-du aditza. Lakar bihurtu. Volverse áspero. Esku gaiñak lakartuta eukitzen giñuzen negu osuan. Ik. láztu.
lákatz. 1. lakatz, lakátza. (c). izena. Botatako zuhaitz baten adarra.
LAKATZAK KENDU: botatako zuhaitza soildu. Jausi dan piñuai lakatzak kentzen dabill Julien. LÁKATZAK ERRE: kendutako adarrak erre, basoa garbitzeko edo. Lakatzak erretzen genbitzela guardia etorri jakuan. Bi testuinguru hauetan, gehienbat. Baita: lakatz baten estropuzau ta errekatxora jausi nitzuan. Zutik dagoen arbolak "adarrak" ditu; kenduta gero, sutarakoak, luzeak eta meheak badira, batik bat, "abarrak" dira. "Lakatz" bien erdibidean dago. 2. lakatz, lakátza. (c). izena. Txertagai diren adartxoa, mentua. komentario 1 Ik. méntu. 3. lakatz, lakátza. (c). izena. Kimu berria. Brote. Orrek udaberrixan lakatz edarrak botakoittu. Lakatzak bota edo etara, batik bat. Sin. púja. 4. lakatz, lakátza. (c). izena. Tomate landareari sortzen zaizkion alperriko kimuak. Brotes superfluos, chupones de la planta del tomate. Tomatiai lakatzak kendu biarrian gare.
5. lakatz, lakátza. (d). izena. (eufemismoa.) Mozkorra. Borrachera. Azelakotxe lakatza arrapau zeban. Gutxi erabilia. Ik. atxur.