1. lakatz
1. lakatz, lakátza. (c). izena. Botatako zuhaitz baten adarra.
LAKATZAK KENDU: botatako zuhaitza soildu. Jausi dan piñuai lakatzak kentzen dabill Julien. LÁKATZAK ERRE: kendutako adarrak erre, basoa garbitzeko edo. Lakatzak erretzen genbitzela guardia etorri jakuan. Bi testuinguru hauetan, gehienbat. Baita: lakatz baten estropuzau ta errekatxora jausi nitzuan. Zutik dagoen arbolak "adarrak" ditu; kenduta gero, sutarakoak, luzeak eta meheak badira, batik bat, "abarrak" dira. "Lakatz" bien erdibidean dago.