Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
labóre, laboría. (c). izena. Garia, garagarra, artoa.   Cereal. Len labore asko artze zan emen baiña oiñ artua bakarrik. Oso hitz arrunta baserritarren artean.
labóre-lúr, labóre-lúrra. (c). izena. Laborea hartzen den lurra. Kastilla aldekuak emenguak baiño labore-lur obiak dittuk.
labore-úrte, labore-urtía. (c). izena. Laborea hartzen den urtea, ona edo txarra, batik bat. Aurtengua labore-urte ona izan da. Ik. arto-gári.
labrádore, labradoría. (c). izena. Laboraria, nekazaria. Labrador Riojako jentia, geixena labradoria da. Euskal Herritik kanpokoez aritzerakoan, batik bat. Hemengoa baserritarra
lábrantza, lábrantzia. (b). izena. Laborantza.   Labranza; sobre todo en el sentido concreto de tierra labrada. Eurixa ein ddau ta eztago labrantzarako giroik./ Frantzia-Euskal Herrixan zelai asko ta labrantza gutxi ikusten da. Agian iparraldeko laborantza hitzak baino zentzu hertsiagoa du.
labrau. 1. labráu. (b). aditza. Lurra landu. 2. labrau. (b). aditza. Egurra landu. Labrar. —Korapillua bistarako dotoria da? —Bai; aura labratzen danian oso edarra urtetzen jok. Sebas. Sin. landu.
ládrillo, ládrillua. (a). izena. Ladrillo. Ik. ladrillo bero s.v. botilla.
laen. Ik. láren.
lafiára, lafiaría. (c). izena. Mozkorra.   Borrachera. An jebillan Osintxun kriston lafiariakin.
lafíau. (c). da aditza. (lagunartekoa.) LAPÍAU. Mozkortu.   Emborracharse. Sardaua probau bia giñuala-ta, asi giñuztan tonto-tonto, ta azkenerako danok lafiauta./ Gaur majo lapiauta jak ori. Don. komentario 1 Ik. atxurtu.
lága. 1. laga. (a). dio-du aditza. Dejar. Sukaldian laga dot poltsia. ZERI laga, horrelakoetan: LANÁI, ERANÁI, Nun artu, an laga. esaera. "Gauzak hartutako lekuan laga behar dira." (Lar Antz). laga egin bia jako. (c). esapidea. Ona, kalitate onekoa, trebea... dela. Riojako ardauai laga egin bia jako./ Orri txistiak kontatzen laga egin bia jakok. lagaixok/n!. (c). Ez ezak pentsa.   Déjate. Lagaixok. Eriotza beti dok bildurgarrixa. (Etxba Eib) lagía laga. (c). esapidea. Behin gauza bat Illuna zetorrela-ta, urrengo egunian batzekotan laga giñuzen bi sagar arbola, baiña badakizu, lagia laga, ta bertan usteldu die. 2. lagía, lagía. (d). adjektiboa. Utzia, jareina. Dejado, -a. Mutil ona da baiña oso lagia bere gauzekin./ Laster galduko jok giltzia, ain dok lagia eze. Mugatuan bakarrik. Sin. jaráiñ.
lágun. 1. lagun, lagúna. (a). izena. Amigo, -a, compañero, -a. lágun artu. (c). du aditza. Ekintza bat egiteko norbaitekin elkartu. Beran moduko bi kalamidade lagun artuta ein juan atrakua./ Mendira joateko ezizu erozeiñ lagun artu. Ik. aixkíre. lagun-modúko, lagun-modukúa. (c). izena. Lagun-lagunak ere ez, baina zerbait bai. Arek lagunak eta lagun-modukuak alde guztittan dauzka. 2. lagun, lagúna. (b). izena. Persona. Amabost milla lagun kabitzen die belodromuan./ Eztot sekula ainbeste lagun batera ikusi. Ia beti zenbatzaileekin eta mugagabean. 3. lagun, lagúna. (b). izena. Bizilagun.   Habitante. Zenbat lagun bizi da zure errixan? Ia beti zenbatzaileekin eta mugagabean. 4. lagun, lagúna. (b). izena. Zapata eta galtzerdietan, adibidez, parearen beste alea. Galtza bakarra zeuan labadoran. Onen laguna nun dan badakizu? 5. lágun eiñ. (b). dio aditza. Acompañar, hacer compañía. Tia gaixoik dago oian da lagun eittera joaten jako gure ama./ Tio txoferra da ta berakin iñoiz Barzelonara joaten naiz lagun eiñaz. Ik. lagundu. 6. lágun eiñ. (b). da aditza. Hacerse amigo, -a. Arrantzale baten lagun ein giñan Ondarruan.
lagúnarte, lagúnartia. (c). izena. La cuadrilla, la compañía, el ambiente de los amigos. Ondo bizi ei da Ameriketan, baiña emengo lagunartia falta i jako./ Andriai iges eiñ da lagunartera joaten da./ Lagunarte ederrian pasau giñuan eguna.
lagúndu. 1. lagundu. (a). dio aditza. Ayudar. Muebliak jasotzen lagundu dost. 2. lagundu. (a). dio aditza. Acompañar. Nai bozu gustora lagundukotsut etxeraiño. NOR-NORI-NORK. Ik. lágun eiñ. 3. lagundu. (c). da aditza. Adiskidetu.   Amigarse de nuevo. Umiak asarretu orduko laguntzen die. Sin. aixkirátu.
lagungárri, lagungarríxa. (c). izena. Zerbaiti laguntzen dion zera.   Lo que acompaña o ayuda a algo. Ardaua gaztaian lagungarri ona da./ Nerekin ainbeste akordatze ziela jakittia lagungarri izan jatan.
laguntásun. 1. laguntasun, laguntasúna. (b). izena. Ayuda. Laguntasun edarra emoten jao alabiak amai./ Ipuiñ asko ta laguntasun gutxi ufalak arrapautakuendako. Sin. láguntza. 2. laguntasun, laguntasúna. (c). izena. Compañía. Bakarrik bizi da ta laguntasun puxkat ondo etorriko jako./ Telebisiñuak laguntasun aundixa eitten dau.
lagúntxo, laguntxúa. (c). izena. Lagun mina (adiskidea, nobioa, maitalea...).   Amigo/a íntimo/a. Zapaturo Donostiara joaten da, an dauka bere laguntxua ta./ Gure neskatilliak primeran pasatzen dau bere laguntxuekin. -txo hemen ez da txikigarria, bihozkoia baizik. Azen.: láguntxo ere bai.