lágun

lágun. 1. lagun, lagúna. (a). izena. Amigo, -a, compañero, -a. lágun artu. (c). du aditza. Ekintza bat egiteko norbaitekin elkartu. Beran moduko bi kalamidade lagun artuta ein juan atrakua./ Mendira joateko ezizu erozeiñ lagun artu. Ik. aixkíre. lagun-modúko, lagun-modukúa. (c). izena. Lagun-lagunak ere ez, baina zerbait bai. Arek lagunak eta lagun-modukuak alde guztittan dauzka. 2. lagun, lagúna. (b). izena. Persona. Amabost milla lagun kabitzen die belodromuan./ Eztot sekula ainbeste lagun batera ikusi. Ia beti zenbatzaileekin eta mugagabean. 3. lagun, lagúna. (b). izena. Bizilagun.   Habitante. Zenbat lagun bizi da zure errixan? Ia beti zenbatzaileekin eta mugagabean. 4. lagun, lagúna. (b). izena. Zapata eta galtzerdietan, adibidez, parearen beste alea. Galtza bakarra zeuan labadoran. Onen laguna nun dan badakizu? 5. lágun eiñ. (b). dio aditza. Acompañar, hacer compañía. Tia gaixoik dago oian da lagun eittera joaten jako gure ama./ Tio txoferra da ta berakin iñoiz Barzelonara joaten naiz lagun eiñaz. Ik. lagundu. 6. lágun eiñ. (b). da aditza. Hacerse amigo, -a. Arrantzale baten lagun ein giñan Ondarruan.