Hiztegia
2. áitz, áitza. (a). izena. . ÁRITZ. Quercus robur. Haritza. Roble. -Len pagua egongo zan geixao? -Bai, pagua, aritza... Hil. ARITZ, ARETX (Lein.). iz. (Adineko askok ARITZ dio garbi-garbi. Don.k ere aritza esan digu. Oso egur oneko arbola eder ezaguna. Garai baten Euskal Herriko basoak haritzez beteak bazeuden ere, asko urritu dira, alde batetik poliki hazten delako (150 bat urte behar ditu garapen osorako), eta bestetik ontzigintzan, altzarigintzan eta etxegintzan oso erabilia izan delako. Ik. ámetz, zúaitz.
1. áitz, áitza. (b). izena. ATX (UB., ANG., LEIN.). Roca, peña. Aitzetara bota zeban olatuak barkua. /Eguarbitzako atxian azkonarrak ei dabitz. Ik. arkáitz. Aitzian jaiotakuak aitzian nai. esaera. «Non jaio edo bizi, han gustora.» (Lar Antz). ori dok aitza!. (c). esapidea. ORI DOK ITZA (LEIN.). Hori dok sasoia. Kirolariak animatzeko, batez ere. Ori, ori, Hilario! ori dok aitza ori! Gogoan dut Hilario Azkarate pelotariaren sasoian asko entzuten zela. Baita, Ori, ori, Hilario, atzera ta baztartu!
aitzákixa, aitzákixia. (a). izena. AITXÁKIXA, ATXAKIXA. Excusa, pretexto. Gaur aitzakixan bat asmau biakot etxian, bestela entzun biakoittut ederrak.
áitz amerikáno, áitz amerikanúa. (b). izena. . Quercus rubra. Roble americano. Iparramerikar jatorrikoa, parketan, zelai barrenetan, etab. ikus daiteke. Azal leun, zidar kolorekoa du. Sin. amérikaitz.
áitzen émon. (b). du aditza. Aditzen eman, jakinarazi. Avisar, advertir, hacer saber. Aitzen emoixok ire anaiai biar afaixa dagola./ Iru aldiz aitzen emon notsan ixilik egoteko, baiña kasoik pe ez.
aitz gáiñeko gáro, aitz gáiñeko garúa. (d). izena. . Polypodium interjectum. Garo mota hau enborretan, haitzetan eta hormetan egiten da. Urdaileko gaitzendako nahiz okaldia arintzeko hartu izan dute bai pertsonek, bai animaliek.
aitz-pérretxiku, aitz-pérretxikua. (c). izena. . AITZ-PÉRRETXIKO. Russula lilacea (?). Gibelurdinaren antzekoa.
aitzúlo, aitzulúa. (d). izena. AIZ-ZULO. Zulo txiki samarra haitzean. Zulo txikixak dienian, kuebara aillegatzen eztienian, aixerixak sartzeko ero. Kanpazarko aitzian, uste dot antxe esaten jakola Sorginzulo oinddio be, kueba bat dagolako, aiz-zulo bati. Don. Gutxi erabilia. Handia denean, kueba.
aixélbuztan, aixélbuztana. (b). izena. . AIXELBUZTEN, AIXERBUZTAN, AIXALBUZTAN, AIXEN, AIXEN BEDAR. Equisetum arvense. Azeri-buztana. Cola de caballo. Lora gabeko landarea, arrabete edo bi luze, izai txiki baten antza du. Eztainuzko ontziak garbitzeko erabili izan da eta horregatik Euskal Herriko zenbait tokitan eztainu belar deitzen zaio.
Áixelko. (c). izen propioa. Ipuinetako pertsonaia. Azeria. Personaje de cuentos. El zorro. Bein baten Aixelko eta Otsoko baserri batera joan zien lapurretara. Ik. Otsoko, Mandoko Sin. Mándako. Ik. .
áixen. 1. aixén, aixéna. (c). izena. . Clematis vitalba. Aihena. Liana igokari guztiei ematen zaien izena. Zenbait informantek Clematis vitalbari deitzen dio, basozigarroari, alegia. Nombre genérico de las trepadoras. Para algunos, concretamente, clemátide. Ik. basózigarro. 2. aixén, aixéna. (c). izena. Landare igokari eta kiribilkariek botatzen duten adartxo heltzaile bakoitza. Zarcillo.
3. aixén, aixéna. (c). izena. Mahats-adarra. Sarmiento. Billots-txuletak jan giñuzen aixenekin erreta./ Maastixan dabill aitta aixenak mozten. Sin. maáts-zótz.
aixén áundi, aixén aundíxa. (d). izena. . Calystegia sepium. Corregüela mayor. Lore zuri kanpai itxurakoa du landare igokari honek.
aixén txíki, aixén txikíxa. (d). izena. . Convulvulus arvensis. Corregüela menor. Igokaria nahiz narraskaria da, eta oso kaltegarria soro eta ortuentzat. Kanpai formako lorea zuria edo horia izan ohi du.
aixkirátu. (b). da aditza. Adiskidetu. Bakeak egin, edo lagun egin berriro, haserrealdi baten ondoren. Amigarse después de un enfado, reconciliarse. Itxuria Mikel da bere nobixia aixkiratu die, alkarrekin ikusittut beintzat eta./ Umiak, aserretu eta aixkiratu belaxe eitten die. Sin. lagundu. Ik. aixkíre. aixkiratuko da oilluak txixa eiñ orduko.. esapidea. (Lar Antz). Nahi eta nahiez adiskidetu beharko duela.
aixkíre. AIXKIDE. 1. aixkíre, aixkiría. (c). izena. AIXKIDE. Adiskidea, lagun kutuna. Amigo/a íntimo/a. Bere aixkiria bisitatzera doia ta guapa jartzen dago./ Elorrixora jungo gaittun oiñ? I, igual eztittun jungo aixkiriak-ero zera-ta, guaztanan Bergaa. Ben. Nobioa edo amorantea izendatzeko ere erabiltzen da inoiz, eufemismo gisa. Gizonorrek itxuria ezkutuko aixkiren bat zeukan. Ik. aixkirátu, lágun. 2. aixkíre, aixkiría. (b). adberbioa. AIXKIDE. Adiskide, lagun. Amigado, como amigo. Umiak ointxe alkarrekin asarre ta ointxe aixkire./ Onezkero gure ama ezton egongo aixkire./ Berrogeta amabost urtian alkarrekin bizi izen giñan, berrogeta amabost urte, batian aixkire ta bestian asarre, baiña i (hika hitz egin) sekula bez. Ben. Ant. asarre. aixkire ez ibilli. (c). esapidea. Haserre antzean ibili. Osintxukuak, ainbeste plaentxiar geixo ikustiaz ez ebizen aiskide. (SM Ezten).
aixkíre-áldi, aixkíre-aldíxa. (c). izena. Adiskide-aldia, norbaitekin adiskide deneko unea edo garaia. Joan zaittez ointxe aittaana pagia eskatzera. Aixkire-aldixa aprobetxaizu. Klem. Alkarrekin ikusi dittut; aixkire-aldixa dauke, itxuria.