Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
kútxilla
labeko su
kútxilla, kútxillia. (b). izena. Cuchilla.
kútxillo, kútxillua. (a). izena. Cuchillo. Ik. lábaiña.
kuxiñ, kuxiñe. izena. (Aramaio) "Burdinazko urkila, egurra karobian sartzeko-eta erabiltzen zena."
kuxkúrtu. (d). da aditza. KIXKÚRTU, KIZKURTU. Kokildu; hotzez edo beldurrez, batik bat.   Acurrucarse o encogerse de miedo o frio, principalmente. Negu guztia otzak ziero kuxkurtuta pasau jonat. komentario 1 Ant. kokílddu.
laar. Ik. lar.
laárdei, laárdeixa. (d). izena. Larrak nagusi diren lekua.   Zarzal. Saill aundi bat laarra jak an, dana laardeixa jak an. Don. Ik. lar.
laba. Ik. lábe.
© Jaione Isazelaia
© BUAko guztiak
labádero, labáderua. (d). izena. Lavadero de ropa.
lábaiña. 1. lábaiña, lábaiñia. (b). izena. Navaja de afeitar. Oinddio be bada labaiñiakin bizarra kentzen daben jentia. Ik. kútxillo. lábaiñia baiño zorrótzaua. (c). esapidea. Oso zorrotza. 2. labaiña, labaiñia. izena. (Eibar) "Damaskiñau bihar dan gaiñazala pikatzeko (arraixatzeko) erraminttia." (SB Eibetno).
lában. 1. laban, labána. (a). adjektiboa. Irristakorra.   Resbaladizo. Izotza ein ddau ta oso labana dago bidia. lában eiñ. (a). du aditza. Labandu. Resbalar. Bedarretan laban ein dda estatara jausi naiz. Sin. írrist eiñ, labandu. 2. laban, labana. (d). adjektiboa. Lausengaria.   Adulador, -a.
labándu. 1. labandu. (a). da aditza. Laban egin. Resbalar. Miñ artu dau eskillaratan labanduta. Sin. írrist eiñ, lában eiñ. 2. labandu. (c). da aditza. Laban bihurtu.   Volverse resbaladizo. Mendebala zeuan eta frontoia partidu erdirako ziero labandu zan.
labankára. LABANKADA. 1. labankara, labankaría. (b). izena. Resbalón, patinazo, desliz. Labankaria an da labankaria emen etorri giñan Urbixatik bera./ Bein ezkondu nitzuan baiña berriz etxuat eukiko olako labankaraik. 2. labankara, labankaria. izena. (Antzuola) "Umeak jolasteko txirrista." (Lar Antz).
labari, labaríxa. izena. (Eibar) "Okina. Eibarko labarixan seme bat deportista entzuna izan zan.
laba-txirtxil. 1. laba-txirtxill, laba-txirtxilla. izena. (Eibar) "Etxeetan egoten den txirtxilla. Laba-txirtxillak Gabonetan be ixildu gabe kantatzen dau. 2. laba-txirtxill, laba-txirtxilla. izena. (Eibar) Cucaracha.
lábe, labía. (a). izena. LÁBA (UB., ANG.).. Horno. El del pan, por antonomasia. Ezta txarra antxumia labian erreta./ —Karabá! —Kaskaria labará! Ik. karábaka.
labeáldi, labealdíxa. (c). izena. Labean ogia edo beste zerbait egiten den aldi bakoitza.   Hornada. Aierdikuak egunian iru labealdi ta geixao be eitteittue. Sin. labesu.
© Asier Sarasua
labe-atáka, labe-atakía. (d). izena. Labe-ahoa.   La boca del horno; del pan, generalmente. Labe-tapia..., ba atakian tapia; labe-atakia esan izen dok, eta aretxen tapia. Atakia izaten dok pa auraxe, zulua. Klem. Ik. atáka, labe-tápa.
labe-itxuski, labe-itsuskixa. izena. "Sutako brasa baztertzeko erabiltzen den erratza." (Lar Antz). Sin. labe-zátar.
labekára, labekaría. (c). izena. Labealdi baten edukia.   El contenido de una hornada. Labekara osua alperrik galdu jakuen azkarri txarra erabiltziagaittik.