Hiztegia
labankára. LABANKADA. 1. labankara, labankaría. (b). izena. Resbalón, patinazo, desliz. Labankaria an da labankaria emen etorri giñan Urbixatik bera./ Bein ezkondu nitzuan baiña berriz etxuat eukiko olako labankaraik.
2. labankara, labankaria. izena. (Antzuola) "Umeak jolasteko txirrista." (Lar Antz).
laba-txirtxil. 1. laba-txirtxill, laba-txirtxilla. izena. (Eibar) "Etxeetan egoten den txirtxilla. Laba-txirtxillak Gabonetan be ixildu gabe kantatzen dau. 2. laba-txirtxill, laba-txirtxilla. izena. (Eibar) Cucaracha.
lábe, labía. (a). izena. LÁBA (UB., ANG.).. Horno. El del pan, por antonomasia. Ezta txarra antxumia labian erreta./ —Karabá! —Kaskaria labará! Ik. karábaka.
labeáldi, labealdíxa. (c). izena. Labean ogia edo beste zerbait egiten den aldi bakoitza. Hornada. Aierdikuak egunian iru labealdi ta geixao be eitteittue. Sin. labesu.
labe-atáka, labe-atakía. (d). izena. Labe-ahoa. La boca del horno; del pan, generalmente. Labe-tapia..., ba atakian tapia; labe-atakia esan izen dok, eta aretxen tapia. Atakia izaten dok pa auraxe, zulua. Klem.
Ik. atáka, labe-tápa.
labe-itxuski, labe-itsuskixa. izena. "Sutako brasa baztertzeko erabiltzen den erratza." (Lar Antz). Sin. labe-zátar.
labekára, labekaría. (c). izena. Labealdi baten edukia. El contenido de una hornada. Labekara osua alperrik galdu jakuen azkarri txarra erabiltziagaittik.
labésu. LABÉKO SÚ. 1. labesu, labesúa. (c). izena. LABEKO SU. Ogia labean egitearen ekintza. La acción de hacer el pan. Astero eitte zan basarrixan labesua./ Ekarrizu pare bar abar sorta labesurako./ Makiña bat labeko su einddakuak gaittun. LABESUA EI 2. labesu, labesúa. (c). izena. LABEKO SU. Labealdia, labealdi bakoitza. Hornada de pan. Lenengo labesuko ogixa bigarrena baiño obeto erreta dago. Sin. labeáldi.
labétxe, labetxía. (c). izena. LABETXU. Txabola edo estalpe batean dagoen labea. Horno de pan situado en una chabola o cobertizo. Meterioneko labetxia aspaldi bota zan.
labe-zátar, labe-zatárra. (d). izena. Labea garbitzeko erratza; aipuan dator deskrizioa. Barredero de horno. Guk labe-zatarra esaten gontsan: arbi-ostro ero garo berde ero, berde moltso bat aga baten puntan batu da sua baztar batera batzeko. Don.
labóre, laboría. (c). izena. Garia, garagarra, artoa. Cereal. Len labore asko artze zan emen baiña oiñ artua bakarrik. Oso hitz arrunta baserritarren artean.
labóre-lúr, labóre-lúrra. (c). izena. Laborea hartzen den lurra. Kastilla aldekuak emenguak baiño labore-lur obiak dittuk.
labore-úrte, labore-urtía. (c). izena. Laborea hartzen den urtea, ona edo txarra, batik bat. Aurtengua labore-urte ona izan da. Ik. arto-gári.
labrádore, labradoría. (c). izena. Laboraria, nekazaria. Labrador Riojako jentia, geixena labradoria da.
Euskal Herritik kanpokoez aritzerakoan, batik bat. Hemengoa baserritarra
lábrantza, lábrantzia. (b). izena. Laborantza. Labranza; sobre todo en el sentido concreto de tierra labrada. Eurixa ein ddau ta eztago labrantzarako giroik./ Frantzia-Euskal Herrixan zelai asko ta labrantza gutxi ikusten da. Agian iparraldeko laborantza hitzak baino zentzu hertsiagoa du.