Hiztegia
txirrika, txirrikia. (d). izena. Polea, polearen errubera. Len ikusten dozu zelan zeukan txirrikia goixan, da kate bat zeukan baldiakin, da aura botatzen zan bera, da etaatzen zan ura. Jul.
txírriki-txárraka. (c). adberbioa. TXÁRRAKA-TXÁRRAKA. Nahikoa lanekin, apurka-apurka; baina hala ere ibili, egin..." (Andar, hacer...) poquito a poco, con cierta dificultad. Edade aundixa be badaukau ta... emen gabitz txirriki-txarraka./ Arek txirriki-txarraka azkenian titulua etara eingo jok.
Zaharrez, batik bat. Ik. txirri-txirri.
txírrin. 1. txirriñ, txirríña. (c). izena. Timbre. Gaur despertadoriak eztost txirriñik jo. Ate-kanpokoari tinbre gehiago txirriñ baino.
2. txirriñ, txirríña. (c). izena. (haur hizkera.) Zila.
txirrínbola, txirrínbolia. (d). izena. TXIRRINDOLA. Egurrezko edo burdinazko uztaia, lehengo umeen jostailua. Aro de madera o metal con el que jugaban los niños. Txirrinbolia, banasta-esparka batekin einddako aro bat pe, txirrinbolia. Aro batzuk izete zittuan burdiñazkuak eta gero ola zer batekin ibiltzekuak, alanbre bat okertuta. Klem. Zenbaitek txirrinka edo txirringa ere deitzen dio honi, burdinazkoari, batik bat. Antzuolan txirringeleta.
txirrindola. izena. (Eibar) Antzina, bizikletaren gurpila. Ik. txirrínbola. txirringa. izena. (Eibar) "Branle, baile en corro, sin música, típico de Cuaresma y Semana Santa. Garizuman dantzian ordezkua. Neska-mutillak eskuak emon eta biribil bat egitten zeben bat barruan zeguala." (SB Eibetno)
txirringa. izena. (Eibar) "Branle, baile en corro, sin música, típico de Cuaresma y Semana Santa. Garizuman dantzian ordezkua. Neska-mutillak eskuak emon eta biribil bat egitten zeben bat barruan zeguala." (SB Eibetno)
txirrinka. TXIRRINGA. 1. txirrinka, txirrinkía. (d). izena. Hala deitzen zaio gurdi zorrotzaren gurpil-uztauari, polea-gurpilari eta gisa honetako beste zenbait gauzakiri. Ik. burtxirrínka. 2. txirrinka, txirrinkía. (d). izena. Zurezko edo burdinazko uztaua, haurrak jostailutzat erabiltzen zutena. Txirrinkiakin kamiñuan ziar ibiltze giñan, makilla batekin manejauta. Sin. txirrínbola. 3. txirrinka, txirrinkía. (d). izena. (Leintz) Rueda. Adineko zenbaitek gurpilaren adiera guztietan darabil hitza.
txirrípitiñ, txirrípitiña. (d). adjektiboa. "Un niño de mal contentar y mal humor. Txirripitin xaok: está disgustado." (Izag Oñ).
txirrískilla, txirrískillia. (c). izena. TXIRRISTILLA. serinus serinus. Txori kantari txikia. Serín Kantari ona da txirriskillia. Txirriskilla eta kardutxoria berdin samarrak, baina bi klase direla dio Don.k: Kardutxorixa beti karduan da txirriskillia beti azixan.
txirrísta, txirristía. (c). izena. Umeak irristaka ibiltzeko leku labana, eskilara baten baranda, adibidez. Lugar donde los niños juegan a deslizarse. Uberako elizako eskilaretan zan gure mutikotako txirristia.
TXIRRISTAKA edo TXIRRISTAN ibilLi. Txirristan jolasean ibili. Oroitzen naiz txikitan gonbidautzara Eibarrera joaten ginenean han PARRA-PARRAN ibiltzen ginela, Maria Angela kaleko eskilaretan. txirrístaka edo txirristan ibilli. TXIRRISTAN. Txirrístaka edo TXIRRISTAN ibilLi. Txirristan jolasean ibili. Oroitzen naiz txikitan gonbidautzara Eibarrera joaten ginenean han parra-párran ibiltzen ginela, Maria Angela kaleko eskilaretan.
txirristara, txirristaria. (c). izena. (Oñati) "Isurkin apur bat. Lo que se saca en un tirón al ordeñar." (Izag Oñ).
txirrístu, txirristúa. (c). izena. XIRRISTU, IRRISTO (OÑ.), ZIRRIZTU (LEIN.). Zirriztura, zirrikitua. Rendija. Ganbarara txirristuetatik demaseko aizia sartze zan./ Dana txirristua da etxe aura. Sin. txirristúra. txirristúan laga atía edo béntania. (c). esapidea. Dejar la puerta ola ventana entreabierta. Bentania txirristuan lagaizu, bero eitten dau ta.
txirristúra, txirristuría. (d). izena. Zirriztua. Haizea edo zerbait pasa daitekeen bitarte estua. Saietera eta antzeko leihoxkez esan ohi da, batik bat. Resquicio. Se dice sobre todo de las saeteras o de cualquier ventana diminuta y alargada. Etxiak eta be, lenaoko zerak alako txirristura batzuk eukitze jittuen, bentanak pez, olako saietara ero..., txirristura bat. Klem./ Basarrixak bero eukitzia ezta erreza dauken beste txirristurakin.
Sin. txirrístu. Ik. kanal.
txirri-txírri. 1. txirri-txirri. (b). onomatopeia. TXARRA-TXARRA, TXIRI-TXIRI (EIB.). Poliki-poliki. Arek, txirri-txirri, lan ugari eitten dau./ Banoia txiri-txiri, txara txikira txoritxara. (AAG Eibes)./ An ibiltzen da txirri-txirri, txarra-txarra. Ik. txírriki-txárraka. 2. txirri-txirri. onomatopeia. "Ardatzen, burpillen edo goruen zaratia, esate baterako.
Txirri-txirri, badabil gure ama goruetan." (SB Eibetno).