Hiztegia
kótxe. 1. kótxe, kótxia. (a). izena. Autoa, automobila. Coche. 2. kótxe, kótxia. (b). izena. Haur kotxea. Coche de niños. 3. kótxe, kótxia. (d). izena. Zaldiz tiratutako kotxea. Dotoreen artean, mota bat baino gehiago bereizten zen: KOTXE-LÁNDU, kótxe-landúa. Landó, coche elegante. Angiolillo horrelako batean ekarri zuten, Hilariren arabera. KOTXE-SESTA, kótxe-séstia. "Kotxe-landua baino menustxuaua". Goiko Plazan, juzgauan aurrian, altura aundi baten kolokauta ei euan silloi bat, silloe edar bat, eta araxe ekarri eben kotxia landuak (sic), orrek len e kotxe brillodun orrek, kotxe landuan. Hil. (AA BergEus, 330. o.)./ Orrek e, aberatsenak zien, kotxe-landua, eta beste batzuk zien Angiolillo horrelako batean ekarri zuten, Hilariren arabera. Etim.: frantseseko "landau". Azen.: kotxe-lándu ere bai. Ik. kárro, tríbuli, zálpurdi.
kotxínos!. (b). interjekzioa. KOTXINOS MARRANOS. Higuina adierazten duen esamoldea. Kotxinos! Au ezin leike jan. Azukarra bota jatzu okeliai gatzan ordez. KOTXINOS MARRANOS! dena jarraian esaten dutenak ere badira.
kótzara, kótzaria. (c). izena. ÓTZARA. Saskia. Zumitzezko zapala, batik bat. Cesto. Kotzarakara arrautzia apurtu jakon astotik jausitta./ Gure aittak ipiñi, kotzaria esaten jakon, kotzara aundixa bete gaztaiña. Geuk jaten ezkiñuzenak txalendako. Mertz. Askok zesto deitzen dio gaur edozein saskiri. Baina adineko hiztun on askok zumitzezkoei (batik bat) kotzara, eta zumezkoei zesto. Eta badira guztiei kotzara deitzen dietenak ere. KOTZARA ZABALA deitzen zaio zabala eta zapal-zapala denari. Kotzara zabala. Gaztaiña erriak jateko, soora, lanian zebitzenian jorran da, meriendia ero amarretakua eruateko. Lenao (gaztainak jateko) maixan be ez i zuan jartzen: lurrian da bueltan jarritta. Don. Ik. azì-kótzara, íjitto-zésto, ótarra, zésto.
kozíñeketan. (c). Etxeko lanak, aita eta ama eta abar imitatzen dituen haur jolasa. Juego infantil consistente en imitar la vida familiar. Ibilliko ga koziñeketan? Benga, zu ama ta ni aitta. KOZI
krak!. (a). du onomatopeia. Zerbait apurtu dela adierazten duen onomatopeia. KRAK EIÑ. Quebrarse, romperse. Bi ume puntan zebitzela krak ein zeban keixa adarrak. Ik. klak.
krakára. komentario 1 1. krakara, krakaría. (c). onomatopeia. Zerbait apurtu dela adierazten duen substantibo onomatopeikoa. Garbi entzun zan azurrak etara zeban krakaria. Ik. klakára. 2. krakara, krakaria. izena. (Eibar) Quiebra.
krédittu. 1. krédittu, krédittua. (c). izena. Crédito. 2. krédittu, krédittua. (c). izena. Sinesgarritasuna. Credibilidad. Gure aittajunak ezotsan garixa ereittiai laga nai, kredittu guztia galduko zeban billurrez.
Lehengo zaharrek asko erabiltzen zuten hitza.
krédo, kredúa. (b). izena. La oración del Credo. Iru kredo errezatzeko denporan egosten i da arrautzia.
krétona, krétonia. (a). izena. Cretona. Tela klase bat. Koltxak-eta kretoniakin eitten zittuen. Maria.
kriáda, kriadía. (b). izena. KRIÉDA. Mirabea. Criada. Gero illuntzian Salbia. Eta Salberako etorte zien kriau ta kriada zeren danak. Sot. Azen.: kríada ere bai. Ik. mirabe.
kriadátza, kriádatzia. (c). izena. Mirabe ofizioa. El oficio de criada. Baserriko neska askok kriadatzia beste salidaik etzeukan. Ik. kriaútza, mirabe.
kriáu, kriáua. (b). izena. Morroia. Criado. Valtierrako kriau mordoxkia zan Uberan./ Leen kriauak eta kriadak soldatia eukitze juen, pagatze zotsena soldatia izete zuan. Klem./ Formal ezpaabill Gaztandolara kriau bialduko aut.
Hau izaten zen erdi brometako amenazua. Ik. morroi, -e. kriáu-kriáda, kriáu-kriáda(k). izena. Criado(s) y criada(s). Basarri askotan izaten zien kriau-kriadak. Esaldi hau esaten denean kriadu bat eta kriada bat aldi berean egoten zirela esan nahi da, normalean. Baina gehiago ere izan daitezke: Gabonetan beren etxetara joate zien kriau-kriadak.