Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
óstras!
otátxur
óstras!. (b). interjekzioa. Harridura esklamazioa. Ostras! Goizeko laurak eta ni oinddio emen. Ik. órdigas!, óspera!.
óstro, ostrúa. (b). izena. OSTO. Hostoa.   Hoja vegetal. Arbola batzui etxakue ostroik jausten. Mertzedesek OSTO dio. Orduan karraskilla-ura erate eban jentiak. Karraskillia da, osto berde-berdía eukitzen dau. Mertz. Ez diot beste inori entzun. Sin. orri.
ostroko, ostrokúa. (d). izena. Etxe berri bati teilatua ematen zaionean igeltseroek eta jabeek egin ohi duten afaria. Sin. montxor, teillatu-afári.
óstrotza, óstrotzia. (c). izena. Follaje. Egundoko ostrotzia dauka etxeaurreko tiluak. Sin. órritza.
óstu. (d). du aditza. OOSTU (OÑ., LEIN.). Lapurtu.   Robar. Dirua ostu zostan. Gutxi erabilia Bergaran. Sin. arrápau.
© Aitor Usobiaga
1. óta, otía. (a). izena. Ulex europaeus. Gure baso zikinetan oso ugaria den sastraka eztakatsua.   Argoma, tojo. Otia satsan lekua itteko be bai; ebagi, artuan gaiñian ipiñi, igartzen zanian jo idaurrakin eta gero kendu makillak, ota-kertenak; orrixa satsan lekua itteko. Klem. Bere lore polita infusioan hartuta ona omen da gibelarentzat. ota motzian ázittakua. (d). esapidea. OTA-MOTXÍAN AZITTAKUA. Paraje txarrean hazitako pertsona.   Se dice de la persona nacida en paraje difícil. Otamotxian azittakua paraje onian azi eztanai esate jakok. Klem./ Ori otamotxian azittakua dok eta orrek aurrera urtengo jok. Norbait baldintza gogorretara ohitua dagoela azpimarratzeko erabilia. Sin. larre motxian azittakua.
2. óta, otía. (b). izena. KOTA, -ÍA. Pikotxa, oiloak lo egiteko aldenik aldeneko haga.   Percha en la que se posan las gallinas para dormir. Illundu orduko igotzen dabe oilluak otara.
. (c). Elosuko jaiak. Bergarako Paskuak pasatu eta handik hiru astera.   Octavas, fiestas de Elosua. Elusura Otabetan. Joliin, lelengo ibilli bedarra batzen tximiñua bezelaxe, da gero oiñez dinbili-danbala izardi batian Elusura erromeixara. Cel. (AA BergEus)
ótadi, ótadixa. (c). izena. ÓTAI, OTAROI (ARAM.). Otadia.   Argomal. Otadixan sartu eta kristonak ein giñuzen urten ezindda. Ik. lúarri.
ota-jaiki, ota-jaikixa. (d). izena. Otea jotzeko tramankulua. Ik. artájaiki.
ota-kerten, ota-kertena. (c). izena. Ota-makila. Palo de argoma. Ik. óta.
otálora, otáloria. (c). izena. Otearen lora.
otá-lur, ota-lúrra. (c). izena. Lehen otea egondako lurra; lur ona.   Tierra donde hubo un argomal, buena para la labranza. Ota-lurrian patata ona eitten zuan.
ota-móltso, ota-moltsúa. (d). izena. Ota-sastraka, orpo bakarretikoa nahiz gehiagotikoa.   Argoma, referiéndose a su copa. Bultza eiñ eta ota-moltso gaiñera jausi nitzuan. Aura be otamoltso majua don. (d). esaera. Pertsona karakter txarreko eta inori onik opa ez dionaz esan ohi da. Aura be otamoltso majua don.
otamoxtarrak. "Los de Legazpia, Gabiria, Ezkioga, Urretxua, Zumarraga." (Izag Antz)
ótana, ótania. (c). izena. Opil zapala, gutxi harrotua, Arabakotzat jotzen dena.   Otana, cierto pan redondo, aplastado, compacto, al parecer de origen alavés. Ogi zuri, Arabakua ero, ogi aplastauoi; otania; arrotu barekua. Klem. Lauko ogixa ere deitzen ei zitzaion.
otanero, otanerue. (d). izena. (Leintz) Okina. Aek Sin. panadéro.
otari. OTAI. Ik. ótadi.
ótarra, ótarria. (d). izena. Esku-saskia.   Cesto. Berak ezpaeukan animoik, istantzerarte ibilli lanian, da artu otarria ta etxera aguro, laga afaixai-tta. Hil. Ik. kótzara, zésto.
© Ezezaguna
otatxóri, otatxoríxa. (d). izena. Saxicola torquata.. Tarabilla. Sin. txinbo karkar.