Hiztegia
karlistói, karlistóia. (c). izena. Carlistón. Sankristaua? Bai, mutilzar karlistoi bat, eztakitt zer baiño raruaua. Klem.
karnábal, karnábalak. (a). Inauteriak. Carnavales. Karnabaletan andraz jantzitta ibilli zan. Ik. Arátuste.
karnazérixa, karnazérixia. (b). izena. KARNIZÉRIXA . Harategia. Carnicería.
Orain KARNIZERIXA gehiago.
karra-kárra jan. (c). Comer triturando y sacando ruido. Arek zopakua be karra-karra jaten dau. Ogi gogorrak edo antzerakoak haginkatzerakoan ateratzen den hotsaz, alegia. komentario 1 Ik. kirri-karra, marra-márra jan.
kárrajo, -u, kárrajua. (d). izena. KARREJU. Etxe barruko pasabidea. Pasillo. Karrajoko atia itxita euki bia da. Orain pasillo. komentario 1 Ik. tránsittu, -o.
kárraka. 1. kárraka, kárrakia. (c). izena. Aste Santuan kanpaia eta txilinaren ordez elizan erabiltzen den zurezko tresna kirri-karratsua. Carraca. Monagillotan gustora ibiltzen giñan karrakia joten.
Sin. mátraka. 2. kárraka, kárrakia. (c). izena. Cacharro, tartana, vehículo destartalado. Vergaresako karraka baten joan giñan eskursiñora. Ibilgailuez, batik bat. Ik. tártana, kátxarro.
karrakára, karrakaría. (d). onomatopeia. Karrakada. Haustura-hotsa edo antzeko zerbait adierazten duen izen onomatopeikoa. Bai, brintzatzen dan egur bat ero; karrakaria etara dau. Klem.
karrapútxi. 1. karraputxi, karraputxíxa. (d). izena. Zauri txikia. Herida pequeña. Guk ola eridia txikixa danian karraputxíxa. "Karráputxi: costra o postilla que se forma en la piel a consecuencia de una raspadura. Rasguño en la piel. Eskua karráputxittuta dauko: tiene la mano llena de rasguños (arañazos de gato)." (Izag Oñ) 2. karraputxi, karraputxíxa. (d). izena. Berezko granoa, joaten ez dena. Eleuteriok zeukan bekokixan karraputxi bat. Klem.
karraskára. eskilláraso, eskillárasua. (b). izena. Garrulus glandarius. Eskilasoa; kantu ozena eta zakarra duen txori mota. Arrendajo Piñui baztarretan ikusten die eskillarasuak.
1. karraskara, karraskaría. (d). izena. Bele, eskillaraso, itxasantzar eta halako hegaztien oihua. Graznido de cuervos, arrendajos, gansos y otras aves. Gaur, goizaldera itxasantzarren karraskarak entzun die. Eta gisa honetako beste hots eta oihuengatik ere bai.
karraskadia jo. esapidea. (Eibar) "En las peleas de gallos, acobardarse uno de los contendientes y dejar la pelea. Oillarrak bildurtzen danian joten daben kantutik dator izena, kurrurruk! egin biharrian karraskadia botatzen dabelako burrukia galtzen dabenian. Oillar-jokuetatik hartuta, eguneroko beste kontu batzuetarako be erabiltzen da esakera hori, atzera egin dabenaren jokaeria adierazteko." (SB Eibetno). Ik. arrio eiñ. 2. karraskara, karraskaria. izena. "Eztarria garbitzean ateratzen den hotsa, edo eztarria garbitzea. Ik dabik karraskaria, atzo gabian juerga galanta botata!" (Lar Antz).
karráskilla, karráskillia. (d). izena. . Rhamnus alaternus. Aladierno. Orduan karraskilla-ura erate eban jentiak. Karraaskillia da, osto berde-berdia eukitzen dau. Egosi tta aretxen ura. Odola meetzeko ei da aura. Mertz. Hiru bat metro hartzen duen sastraka, gehienetan haritzaren inguruan hazten dena. Bere hostoak sikagarri bezala erabiltzen dira eta azala kaka egiteko. karráskilla-ura lehenago asko hartzen zen infusioan.
komentario 1 Sin. sorbéltz.