Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
karlistói
karraztarro
karréra. 1. karrera, karrería. (a). izena. Karrera, bizikletena, batik bat.   Carrera. Bihar Plazentziako karrería pasatzen da. 2. karrera, karreria. (d). izena. Eraikuntzan, ilaran etzanda doazen zurei (zapata, goiaga, sopanda...) ematen zaien izena.   Carrera. Sarritan edozein etzandako egurri esaten zaio, nahiz eta ilaran ez egon. Ik. kontrakarréra.
karrerísta, karreristía. (b). izena. Ciclista. Aranzabal eta Askasibar karrerista onak izan zien. Gaur egun ziklista gehiago. Sin. korredore.
kárrete, kárretia. (d). izena. Goruetako makinaren pieza bat.   Carrete, pieza del torno de hilar. Amen arixa batzeko karretia, bai au egurrezkua da. Pedro.
© BFA, argazki historikoa
karreteríxa, karreterixía. (d). izena. KARRETERITZA. Garraio lana, idi eta gurdizkoa batik bat. Trena eta kamioia sortu aurretik nagusi izana.   El transporte antiguo, realizado por carretas de bueyes, principalmente. Orduan karreterixan zebizenak diruak eitte jittuen./ Kamioiak sartu zienian asi zuan karreterixia atzeraka. Mandoaz eginikoa ere bai: Manduakin karreterixan ibiltze zienak izango zittuan. "Salvatierra" manduakin karreterixan ibiltze zuan, da akaau in jakuan. Klem. komentario 1 Ik. burdí-bólante.
karretéro, karreterúa. (c). izena. Itzaina; idi pareaz eta gurdiaz garraiora dedikatzen zena.   Carretero. Neu be gaztetan karretero ibilittakua nok./ Aintziñan karreteruak oin trasportistak baiño inportantiauak zittuan./ Burdixakin dabillenian karreterua esaten giñuan; da itzaiña ba proban. Don. Idi-probetakoei itzaiñ, baina baita karretero ere. komentario 1 Ik. karreteríxa.
karrétilla, karrétillia. (a). izena. Carretilla.
karriatzáille, karriatzaillía. (c). izena. Garraiatzen duena. Ijittuak karriatzaille goorrak izeten die. Don.
karríau. (b). du aditza. Garraiatu.   Acarrear, transportar. Atzo bi burkara garo karriau giñuzen./ Mozkorra karriau ezindda ikusi neban.