Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
karlísta
karráskilla
karlísta, karlistía. (b). izena. Carlista. Zuen aittajuna karlistia zuan. Azken gerratea ezkero "frankista" esan nahi du, batik bat. Ik. republikáno, -a.
karlistáda, karlistadía. (c). izena. Karlista gerratea. Ipintzakua ta Zaldumendikua orbel batzen, auzo-lanian. Bixak karlistadan ibilittakuak. Gaztiekin asi die goizian; gerrateko kontuak esaten asten zienian aaztu eitte i jakuen orbela batzia. Gaztiak-eta beera joanda eta arek an goixan. Klem.
karlistói, karlistóia. (c). izena. Carlistón. Sankristaua? Bai, mutilzar karlistoi bat, eztakitt zer baiño raruaua. Klem.
karnábal, karnábalak. (a). Inauteriak.   Carnavales. Karnabaletan andraz jantzitta ibilli zan. Ik. Arátuste.
karnazérixa, karnazérixia. (b). izena. KARNIZÉRIXA . Harategia.   Carnicería. Orain KARNIZERIXA gehiago.
karnazero, karnazerúa. (b). izena. Harakina.   Carnicero.
karra-kárra jan. (c). Comer triturando y sacando ruido. Arek zopakua be karra-karra jaten dau. Ogi gogorrak edo antzerakoak haginkatzerakoan ateratzen den hotsaz, alegia. komentario 1 Ik. kirri-karra, marra-márra jan.
kárrajo, -u, kárrajua. (d). izena. KARREJU. Etxe barruko pasabidea.   Pasillo. Karrajoko atia itxita euki bia da. Orain pasillo. komentario 1 Ik. tránsittu, -o.
kárraka.
© Jaione Isazelaia
1. kárraka, kárrakia. (c). izena. Aste Santuan kanpaia eta txilinaren ordez elizan erabiltzen den zurezko tresna kirri-karratsua.   Carraca. Monagillotan gustora ibiltzen giñan karrakia joten. Sin. mátraka.
2. kárraka, kárrakia. (c). izena. Cacharro, tartana, vehículo destartalado. Vergaresako karraka baten joan giñan eskursiñora. Ibilgailuez, batik bat. Ik. tártana, kátxarro.
karrakára, karrakaría. (d). onomatopeia. Karrakada. Haustura-hotsa edo antzeko zerbait adierazten duen izen onomatopeikoa. Bai, brintzatzen dan egur bat ero; karrakaria etara dau. Klem.
karrama, karramia. izena. "Carda para purificar el lino, peine de cardar." (SB Eibetno).
karrapútxi. 1. karraputxi, karraputxíxa. (d). izena. Zauri txikia.   Herida pequeña. Guk ola eridia txikixa danian karraputxíxa. "Karráputxi: costra o postilla que se forma en la piel a consecuencia de una raspadura. Rasguño en la piel. Eskua karráputxittuta dauko: tiene la mano llena de rasguños (arañazos de gato)." (Izag Oñ) 2. karraputxi, karraputxíxa. (d). izena. Berezko granoa, joaten ez dena. Eleuteriok zeukan bekokixan karraputxi bat. Klem.
karrása, karrasía. (d). izena. Lo-korrosa. Ronquido Ik. lo-korrósa.
karraska, karraskia. izena. (Eibar) Lima. Sin. líma.
karraska latz, karraska latza. izena. (Eibar) Lima latza. Sin. lima latz. Sin. karraskatu.
karraska-auts. izena. (Eibar) Limaduras. Sin. karraska, lima-auts.
karraskára.
© Arturo Elosegi
eskilláraso, eskillárasua. (b). izena. Garrulus glandarius. Eskilasoa; kantu ozena eta zakarra duen txori mota.   Arrendajo Piñui baztarretan ikusten die eskillarasuak.
1. karraskara, karraskaría. (d). izena. Bele, eskillaraso, itxasantzar eta halako hegaztien oihua.   Graznido de cuervos, arrendajos, gansos y otras aves. Gaur, goizaldera itxasantzarren karraskarak entzun die. Eta gisa honetako beste hots eta oihuengatik ere bai. karraskadia jo. esapidea. (Eibar) "En las peleas de gallos, acobardarse uno de los contendientes y dejar la pelea.   Oillarrak bildurtzen danian joten daben kantutik dator izena, kurrurruk! egin biharrian karraskadia botatzen dabelako burrukia galtzen dabenian. Oillar-jokuetatik hartuta, eguneroko beste kontu batzuetarako be erabiltzen da esakera hori, atzera egin dabenaren jokaeria adierazteko." (SB Eibetno). Ik. arrio eiñ. 2. karraskara, karraskaria. izena. "Eztarria garbitzean ateratzen den hotsa, edo eztarria garbitzea. Ik dabik karraskaria, atzo gabian juerga galanta botata!" (Lar Antz).
karraskatu. aditza. (Eibar) Limar. Sin. limáu.