Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
karlísta
karráskilla
© Jaione Isazelaia
karráskilla, karráskillia. (d). izena. . Rhamnus alaternus. Aladierno. Orduan karraskilla-ura erate eban jentiak. Karraaskillia da, osto berde-berdia eukitzen dau. Egosi tta aretxen ura. Odola meetzeko ei da aura. Mertz. Hiru bat metro hartzen duen sastraka, gehienetan haritzaren inguruan hazten dena. Bere hostoak sikagarri bezala erabiltzen dira eta azala kaka egiteko. karráskilla-ura lehenago asko hartzen zen infusioan. komentario 1 Sin. sorbéltz.
karráxika. (d). adberbioa. Garrasika.   Gritando. Alboko umiak karraxika pasau dau gaba guztia. Gipuzkeratik ezaguna bazaigu ere, hitz hau gaur ez da apenas erabiltzen, zaharrek eurentzat oso arrunta zela esaten duten arren. Txilixo da gaur entzuten dena. Sin. txilíxoka.
karréra. 1. karrera, karrería. (a). izena. Karrera, bizikletena, batik bat.   Carrera. Bihar Plazentziako karrería pasatzen da. 2. karrera, karreria. (d). izena. Eraikuntzan, ilaran etzanda doazen zurei (zapata, goiaga, sopanda...) ematen zaien izena.   Carrera. Sarritan edozein etzandako egurri esaten zaio, nahiz eta ilaran ez egon. Ik. kontrakarréra.
karrerísta, karreristía. (b). izena. Ciclista. Aranzabal eta Askasibar karrerista onak izan zien. Gaur egun ziklista gehiago. Sin. korredore.
kárrete, kárretia. (d). izena. Goruetako makinaren pieza bat.   Carrete, pieza del torno de hilar. Amen arixa batzeko karretia, bai au egurrezkua da. Pedro.
© BFA, argazki historikoa
karreteríxa, karreterixía. (d). izena. KARRETERITZA. Garraio lana, idi eta gurdizkoa batik bat. Trena eta kamioia sortu aurretik nagusi izana.   El transporte antiguo, realizado por carretas de bueyes, principalmente. Orduan karreterixan zebizenak diruak eitte jittuen./ Kamioiak sartu zienian asi zuan karreterixia atzeraka. Mandoaz eginikoa ere bai: Manduakin karreterixan ibiltze zienak izango zittuan. "Salvatierra" manduakin karreterixan ibiltze zuan, da akaau in jakuan. Klem. komentario 1 Ik. burdí-bólante.
karretéro, karreterúa. (c). izena. Itzaina; idi pareaz eta gurdiaz garraiora dedikatzen zena.   Carretero. Neu be gaztetan karretero ibilittakua nok./ Aintziñan karreteruak oin trasportistak baiño inportantiauak zittuan./ Burdixakin dabillenian karreterua esaten giñuan; da itzaiña ba proban. Don. Idi-probetakoei itzaiñ, baina baita karretero ere. komentario 1 Ik. karreteríxa.
karrétilla, karrétillia. (a). izena. Carretilla.