Hiztegia
jáusi. 1. jausi. (a). da aditza. Erori. Caer. Obetik jausi naiz. Irudizko zentzuan ere bai. Zer moduz jausten jatzu gizon ori? Hilarik Angiolilloren urkamendia kontatzerakoan zera dio. Etxian lagatzen boste neuk pe jun biot pa. Da etxian esan i otxen e, «Kontuz ibilli ari gero, batzui ez i jakone ondo jausten da». (AA BergEus, 330. o.). Ik. berriz jausi, jausi barik!. 2. jausi. aditza. Caer preso. Da antxe jausi zan a, kauen dies!, ia gerrie akabaute ta. (Orm Aram)
3. jausi, jausíxa. (c). adjektiboa. Decaído, -a. Bisitatzen izan naiz da oso jausixa topau dot./ Oso jausíxa dago separau zanetik.
jausi barik!. (c). esapidea. Kontuz!, ea erortzen zaren! Hori esaten zaio norberaren aurrean erortzeko arriskuan dagoenari. Labandu barik!, ere bai labandu berri denari, eta abar.
jazban, jazbána. (c). izena. JAZMÁN. "Jazz-band"-en euskarapena. Sasofoi, eskusoinu eta bateriaz (gehienetan) osatutako musika taldea, gerra ostean erromerietan jotzen zuena. Grupo musical, compuesto generalmente de saxofón, acordeón y batería, muy de moda en las romerías de cierto rango en la posguerra. Uberako San Paulotan erromeixa edarra eitten zuan jazbanakin./ Altos Hornosen be jazbana egoten zuan. Mugatu singularrean, batik bat.
jazkéra, jazkería. (b). izena. Vestimenta, modo de vestirse. Jazkeriagatik ezaun zeban etzala emengua.
jaztétxe, jaztetxía. (c). izena. "Baserritarrek kalean arropak aldatzeko izaten zuten etxea. Bazterretxe jaztetxia zan." (Lar Antz)
jel, jela. (d). izena. Hala deitzen omen zitzaion gerra aurretik lauburuari. Idurixoko eskillaran jeuan pintauta jela. Klem.
Etim.: JEL sigla(Jaungoikoa eta legezarrak), EAJren lema.
jémeze, jémezia. (d). izena. GMC kamioi famatua, oso ugaria gure bideetan 1945-70 bitarte horretan. Jemeziak piñutarako erabiltze zien geixenbat./ Kamioi gogorra zan Jemezia.
Munduko II. Gerratean ibilitakoak omen gehienak.
jenerála. (c). adberbioa. (lagunartekoa.) Gehientsua, normalena. La mayoría, lo general. Kataluñan ardao klase asko dago baiña jenerala gorrixa./ Balnearixuan daneko jentia zeuan baiña jenerala Madrill aldekua.
jeneralían. (b). adberbioa. ENJENÉRAL, ENJENERALMENTE . Gehienetan. Generalmente, las más de las veces. Gu domeketan jeneralian Durangora joaten ga./ Nik jeneralian eztot armozatzen./ Santa Lutzia egunian enjeneral eurixa eitte jok/ Aitta neria enjeneralmente goizeko mezetara. Hil. Sin. géixenetan, normalían.
jénero. komentario 1 1. jénero, jénerua. (b). izena. Kontsumitu eta saldu daitekeen edozer gauza. Artículo, mercancía. Bazan gaur makiña bat jenero plazan./ Gerraostian etzeuan jeneroik diruakin be./ Bodarako erregalua. Oiñ beste gauza batzuk erregalau, baiña orduan jenerua erregalo. Gero urrengo egunian bodia ta. Ben.
2. jénero, jénerua. (c). izena. Mota, suerte. Clase. Iru soiñu jenero be egoten zien. Dultziñia be bai. Sot. Orain klase gehiago.
jénixo. 1. jénixo, jénixua. (a). izena. Genio. Jenixo txarrekua da oso.
2. jénixo, jénixua. (c). izena. Carácter, tendencia (?). Oixe da orren jenixua bai, tta...
jénte, jentía. (a). izena. JENDE. Jendea. Gente. Beti singularrean. Ik. napar-jénte. jenté áurrerako. (c). Jendearekin tratatzeko, publikoan hitz egiteko, etab. Langillia da oso, baiña eztau balio jente aurrerako.
jenté áurrian. (c). Etxakon bape gustau ori jente aurrian esatia. jentián bistán. (b). esapidea. A la vista de todos. Ori igual jentian bistan jartzen da narrugorri. Ik. gazte-jénte, napar-jénte.
jentélaje, jentélajia. (b). izena. JENTÍLLAJE. Gentuza. Ze jentelaje bizi dok ire auzuan?/ Kontuz ibilli ari an dagon jentelajiakin.
komentario 1
jentétsu, jentetsúa. (c). adjektiboa. Jende askokoa. Multitudinario. Oso entierru jentetsua izan da.
jéntill, jentilla(k). izena. Gentiles, personajes de la mitología. Jéntillak? Ez; gure aitta-zanak kontatzen jittuan jentillen ipuiñak, baiña beste zerik ez. Klem. Zenbait lekutan, Jentillak baiño txarragoak zerate gisako esaldiak esan ohi diete adinekoek gazteei, fedegabe, libertino zentzuan. Ik. kristáu.