Hiztegia
gazúra, gazuría. (c). izena. Gaztaia egiterakoan esneari kentzen zaion ura. Suero de la leche. Txarrixak gustora jaten dabe gazuria.
géi. 1. géi, géixa. (d). izena. Gaia. Eginkizuna, helburua. Fin, objetivo. Eskumara esateko ta ezkerrera, gei orrekin ez, baiña gora da beera. Don./ Sardia, orduan ze geittarako dan izengo litzake ta: “zer, atzera-sardia ala aurrera-sardia?” Don./ Banastak izete zien forma diferentekuak pe bai, gei diferentatarakuak, segun zetarako zan. Don.
2. géi, géixa. (d). izena. Gaia. Tema. Beixa e, "zer? ausnartu ete jok"? preguntau eitte jok orduan. Bestekaldera berriz e, "ausnarrian dago, ondo dago". Gauza gutxi eukiko juek paiña, zetarako, ze geittarako dan. Don. Donatok behin baino gehiagotan darabil hitza. Bestela ez dugu asko entzun. Atzizki bezela: abadegi, andragei, gizongei, kurutzegi... hitzetan. 3. gei, geixa. izena. (Eibar) "Larva. Animalixen munduan, mitxeleta-geixa, kakalardo-geixa esaten da." (SB Eibetno).
géittu. (a). da-du aditza. Gehitu. Aumentar, añadir. Asko geittu da lanik eza./ Etxiai tejabana bat geittu dotse.
géitxo. (a). adberbioa. Gehiegitxo. Demasiado (con matiz diminutivo). Gaur geitxo jan juat. Sin. lártxo. Ik. géixegi.
géixegi. 1. géixegi. (a). adberbioa. GÉIXEI. Demasiado. Zuk geixegi dakizu. Sin. larregi. Ik. géitxo. 2. géixegi, géixegixa. (c). izena. Gehiegia. Lo demasiado. Diruik eza txarra da baiña geixegixa be ezta ona. S
Sin. lárregi. geixegixan ibili. (c). esapidea. Abusatzen jardun. Aspaldixan geixegixan abill bai (parrandan edo kirolean, adibidez) eta azkenian ikusikon.
géixen. 1. geixen. (a). adberbioa. Gehien. Lo que más. Zuri berduria gustatze jatzu geixen.
2. géixen, géixena(k). zenbatzailea. La mayor parte, la mayoría. Diru geixena liburutan gastatzen dau./ Geixenak bakaziñotan dare./ Arabar geixenak eztakixe euskeraz. geixentsu, geixentsuak. (c). zenbatzailea. Gehientsuak. Los más Geixentsuak basarrittik bizi die. GEIXENTSU. De los que más. Auxe da geixentsu saltzen dan liburua.
géixenbat. (b). juntagailua. Más que nada, sobre todo. Amandria ikustearren joan naiz, geixenbat. Sin. batez be.
géixenera be. (b). juntagailua. GÉIXENEZ BE, GEIXENERA JOTA BE. A lo más, a lo sumo. Uberan, geixenera be, berreun lagun biziko die.
géixenetan. (a). adberbioa. La mayoría de las veces, generalmente. Udaberrixa, geixenetan, txarra eitten dau.
gelatz, gelátza. (d). izena. ELÁTZ, GENDATZ, GELATZU. Laratza. Beheko suan goiko paretatik zintzilik egoten den kate gantxoduna, nondik zintzilikatzen den galdara. Esaera da etxeko kontuak hark jakiten dituela, eta isilik euki. Llar. Baba-galdaria egoten zuan ke baten gelatzetik zintzilik./ Asko dakixenoi? Gelatza. Orrek, esaten dabe, etxeko kontu danak orrek jakitteittuala; ta ixilik euki. Don./ Beeko sua ta, gendatzian baldekara bat ur beti kontinuo. Ben.
Sin. laratz. Ik. etxe.
géldi. 1. geldi. (a). adberbioa. GELDIK. Geldirik. Quieto. Geldi egon zaitte./ Obrak geldik dare./ Geldi-geldi zeuan txakurra.
GELDIK esaten da gehiago. geldi egon. (a). da aditza. Estar quieto.
geldi egotekua ez izan. (b). esapidea. Mugitua izan. Solamentian zuen anai ori be ezton geldi egotekua. 2. geldi. (a). adberbioa. Poliki. Lentamente. Geldi joan, eztago prixaik eta.
geldi-geldíxan. (c). adberbioa. Bizikletan ahalik eta polikien ibiltzeari, geldi eta oreka zainduz egoteari, geldi-geldixan egitea esaten zaio. Dícese del mantener el equilibrio sobre la bicicleta avanzando lo menos posible. Elgetara igotzen ez, baiña nai dokenian geldi-geldixan jokatukostat./ Aura orduak egongo litzake geldi-geldixan.
3. geldi, geldíxa. (c). adjektiboa. Nerbio gutxikoa. Lento, -a, de poco nervio. Mediku ona da, baiña geldi samarra./ Zelako geldixa dan gasolinero barrixa.
geldígor, geldígorra. (c). adjektiboa. GELDIGÓRRI. Geldi egon ezin den pertsona, haurra, batik bat. Inquieto, -a, el que no para quieto. Txikittan ondo geldigorra eta negartixa itzan. GELDIG Ik. prestuez, mobidu.
geldíttu. 1. geldittu. (a). da-du aditza. Parar(se). Autobusa etxe aurrian gelditzen da./ Aldapan bera zetorren burdixa geldittu zeban. Sin. geratu. 2. geldittu. (a). da aditza. Quedar. Amarretan juntatzekotan geldittu ga. Sin. geratu. 3. geldittu. (c). aditza. Ernari geratu. Zer, zuen biai gaztia geldittu zuan azkenian? . geldíttuta. (d). Ernari; batik bat ernaltzealdiaren hasieran, edo duda dagoenean. Geldittuta egon bia dau, ernari dao”. Ernari dago jakitten danian ernai dagola. Bei au, ta; dudan baldin bao “etxakixat geldittuta daon”. Ikusten baldin bada ernai —beiñ bi illabete pasau ezkero igartzen jakok beixai, irura beintzat— “joño, au bai, ernai dago”. Don. Ik. ernári. 4. geldittu. (c). zaio aditza. Buruan geratu, oroitu. Sin. geratu.