Hiztegia
izótzbeltz, izotzbéltza. (c). izena. IZÓZBELTZ. Zerua estalita dagoelarik egiten duen izotza. Txarrena omen. Ihintzik egiten ez duenez ez dira zelaiak zuritzen, baina bai gogortu. Helada que se produce en olas de frío, a pesar de estar el cielo cubierto. Izotzbeltzak arbolak eta danak igartu jittuan.
IZ
izotz-garránga, izotz-garrangía. (d). izena. Izotz-kandela. Carámbano de hielo. Akordatzen nok zinkuentaitresko edurtian zelako izotz-garrangak egoten zien teillatutan.
Ik. izótz-kándela, garránga, kándela.
izótz-kándela, izótz-kándelia. (c). izena. IZOZKANDELA. Izotz-garranga. Carámbano Donatok dio izotz-kandelei handiak direnean garranga deitzen zaiela. Ik. izotz-garránga.
izótz-kósko, izótz-kóskua. (d). izena. Izotz pusketatxoa. Cubito de hielo. Txanpan botillia izotz-koskuekin baldian jarritta. Ik. burdíña-kósko.
ízozte, ízoztia. (c). izena. Izotz bolada. Temporada o racha de heladas. Otxentaizinkoko izoztian igartu zien emengo eukalitus saillak./ Joan dan eneruan egundoko izoztia ein juan. Ik. édurte, éuritte, síkute.
izóztu. (a). da-du aditza. Helarse, congelar(se). Everestetik berakuan izoztu jakozen eskuak./ Konjeladore onek eztau ondo izozten.
ízpi. 1. izpi, izpíxa. (d). izena. Haria. Hebra de hilo. Ik. álbeni, izpíttu. 2. izpi, izpixa. "Veta. Sin. ari, egur-zan" (SB Eibetno) Sin. ari. Ik. béta.
ízpitta, ízpittak. (d). izena. Paperez egindako sokak, antzinako Inauterietako apaingarriak. Gu Bergara juten giñan, geu be. Orduan botatzen zittuen, ízpittak esaten jakuen, olako papelekin einddako sokak eta, botata ta, egundoko zerak ibiltte zien. Mertz.
izpíttu. IZPIITTU, IZPI-IZPI EGIN. 1. izpittu, izpixak. (d). da-du aditza. Izpiak, zatitxoak egin, bakailauarekin, adibidez. Baita, oihala edo prakabarrena lixtuta, hari puntak bistan direla, dagoenean IZPITTUTA dagoela esaten da. Deshilachar(se); desmigar un alimento. Iñoiz prakabarrenak eta izan dittuk pa ik izpittuta. Izpittu, izpittu beste zeozei be esate jakok; bai, bakillaua txikittu, zatitxuak eiñ. Klem. Hitz ia galdua. Arropari buruz lixtu osasun hobean dago.
Ik. álbeni, ízpi, líxtu, txirbíztu. 2. izpittu. (d). da-du aditza. Ardi ilearen izpiak banatu edo harrotu. Eskuz egiten zen lan hau. Separar y soltar la lana apelmazada con objeto de darle cuerpo; se hace a mano. Eta ardiillia preparatzen da, garbittu, al dan koloreik ederrenakin, jo-jo-jo eiñ, ta gero kardatzeko, ta gero dana izpiittu eitten da, ta gero izpiittu ta ipini, ta kardau. Hilari./Dana izpi-izpi einda ipini biozu kardatzeko. Pedro.
iztárgoen, iztárgoena. (d). izena. Iztar barnearen goi aldea. Parte superior del interior de la pierna; ingle? Don. Kanpokaldeari egal. komentario 1
iztar-lengusu, iztar-lengusua. izena. (Eibar) "Bi pertsona iztar-lehengusuak dira gurasoak elkarren artean anai-arrebak direnean. Primo hermano." (AAG Eibes)
iztárrarte, iztárrartia. (c). izena. Entrepierna. Zer kili-kilixa daukazu iztarrartian, ala?/ Iztarrartia urratuta daukat.
izugárri. 1. izugarri, izugarríxa. (b). adjektiboa. Ikaragarria, handia. Enorme, impresionante. Zaparrara izugarrixa bota dau.
Ik. démas, mortála, ikáragarri. 2. izugarri. (c). zenbatzailea. Asko. Muchísimo. Izugarri gustatze jako zinia./ Jentia izugarri zeuan ferixan.
Sin. ikaragarri.
izugarrízko, izugarrizkúa. (b). izenlaguna. Handia, galanta. Izugarrizko jente pillia batu zan erromeixan./ Izugarrizko zartaria artu najuan.
izurdura, izurduria. (c). izena. (Oñati) Pliegue. "Eskuko izurduratxuak: pequeños pliegues de la mano." (Izag Oñ). Ik. íxur.
izurrámen, izurraména. (c). izena. Fastidio, jodienda. Egualdi onek jarraitzen badau kostako hotelendako izurramen ederra./ Perretxikutarixendako izurramena izan da pagarixa botatzia.
izúrrau. (a). du aditza. Izorratu, hondatu. Fastidiar, estropear, joder (zentzu sexualik gabe). Baztarra jo eta kotxe guztia izurrau dau. Ik. ondátu. izurrau ári, izurrái. (c). interjekzioa. (lagunartekoa.) Izurra hadi. Jódete. Berandu etorri baaiz bazkaltzera, oiñ izurrai.