izpíttu

izpíttu. IZPIITTU, IZPI-IZPI EGIN. 1. izpittu, izpixak. (d). da-du aditza. Izpiak, zatitxoak egin, bakailauarekin, adibidez. Baita, oihala edo prakabarrena lixtuta, hari puntak bistan direla, dagoenean IZPITTUTA dagoela esaten da.   Deshilachar(se); desmigar un alimento. Iñoiz prakabarrenak eta izan dittuk pa ik izpittuta. Izpittu, izpittu beste zeozei be esate jakok; bai, bakillaua txikittu, zatitxuak eiñ. Klem. Hitz ia galdua. Arropari buruz lixtu osasun hobean dago. Ik. álbeni, ízpi, líxtu, txirbíztu. 2. izpittu. (d). da-du aditza. Ardi ilearen izpiak banatu edo harrotu. Eskuz egiten zen lan hau.   Separar y soltar la lana apelmazada con objeto de darle cuerpo; se hace a mano. Eta ardiillia preparatzen da, garbittu, al dan koloreik ederrenakin, jo-jo-jo eiñ, ta gero kardatzeko, ta gero dana izpiittu eitten da, ta gero izpiittu ta ipini, ta kardau. Hilari./Dana izpi-izpi einda ipini biozu kardatzeko. Pedro.