Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
itxurakeríxa
iup
itxurakeríxa, itxurakerixía. (c). izena. Itxurak egite gehiegizkoa.   Ostentación, pamema, paripé Gure errixan itxurakerixa geixegi tta bia dan gauza gutxi. itxurakeríxetan ibílli. (c). esapidea. ITXURAKERÍXETAN IB. Handi itxurak egiten, nabarmenkerian, ibili.   Andar dando la nota. Familixa orri itxurakerixetan ibiltzia gustatzen jako (kotxeak asko aldatuz, bitxi garestiekin...).
ítxuraz. 1. itxuraz. (b). adberbioa. Itxurari dagokionez.   De aspecto. Zure kotxia itxuraz ederra da./ Itxuraz ondo dago, baiña barrutik izurrauta. 2. itxuraz. (b). adberbioa. Egoki, ondo samar.   Bastante bien, decentemente. Anguzarren itxuraz emoten dabe jaten./ Lenguan itxuraz ibilli ziñaten eskursiñuan./ Itxuraz ein dozu esamiñia? Sin. tájuz.
ítxurazko, ítxurazkua. (b). izenlaguna. On samarra.   Aceptable, decente. Pelikula itxurazko bat eztabe botatzen./ Uste dot amandria dala itxurazkuena. Sin. tajúzko.
ítxuria. (b). juntagailua. Dirudienez, nonbait.   Al parecer. Itxuria, diru barik geldittu, ta bueltan etorri die denporak baiño len./ Karnetik barik zoian, itxuria. Asko erabilia. Itxuria danez ere bai. Itxuria danez mozkortuta joian Ik. segúru.
itxuróso, itxurosúa. (d). adjektiboa. Itxura on samarrekoa.   De aspecto aceptable. Etxe itxuroso baten billa dabitz./ Nobixua beintzet eztauka itxuroso-itxurosua.
itxusi. 1. itxusi, itxusíxa. (c). adjektiboa. Zatarra.   Feo, -a. Urtiak alkarrekin ibilli ondoren, mutilla itxusixa zala ta beste batekin asi zuan neskioi./ Itxusixa zan oso, baiña andra dotoria artu zeban. Gaur gutxi erabilia, zatar entzuten baita ia bakarrik. Itxusi, entzuten den apurra pertsonei buruz gehiago gauzei baino. Dena dela, gauza itxusixa da... eta honelakoak ere esaten dira. Ik. zátar. 2. itxusi. (c). adberbioa. Feo. Oso itxusi jazten da. Sin. zatárki, zatar.
itxúski, itxúskixa. (d). izena. Killarrezko erratza.   Escobón de brezo. Itxuskixa artu ta garbittu ataixa./ Illarria batu biou itxuskixa eitteko. Don. Sin. killár-ítxuski, killárreskoba. Ik. itxúski-látz, sorgín-ítxuski.
itxúski-látz, itxúski-látza. (d). izena. . Cytisus scoparius?. Ik. kíru, éskoba.
itxútu. aditza. 1. itxutu. (b). da-du aditza. Itxu bihurtu.   Cegar(se). Ke pote batek itxutu dau arpegixan jota. 2. itxutu. (b). da-du aditza. Cegar(se), fanatizar(se). Jente asko itxututa dago Realakin./ Beintzet etzaittez itxutu politikiakin, bizimoduan beste gauza batzuk pe badare ta.
itzáiñ, itzáiña. (d). izena. Idi-probetan idiak gidatzen dituena.   El que guía los bueyes en las pruebas de arrastre. Probetan da aurrian ibiltzen danai itzaiña esate jako. Klem. Karretero ere esaten dio zenbaitek. komentario 1 Ik. karretéro.
itzala. (d). adjektiboa. ITZEL. Itzela.   Enorme, tremendo. Zartaria itzala artu neban piñuak jota./ Mozkorra itzala arrapau juen. Gutxi erabilia. Beti artikuluaz, eta artikuludun hitzaren ondoan. Ik. démas, mortála. itzelak esan. esapidea. (Aramaio) "Izugarriak esan norbaiti. Ak itzelak esan tzen." (Orm Aram).
itzáli. (d). da-du aditza. Apagar. Itzali ori argixoi. Gurian gaztiak emendau esango dabe, baiña nik itzali esango otxat. Don. Argiaz bakarrik esaten duela dio Donatok. Ez diot besteri entzun. Sin. eméndau.
itzárri. (b). da-du aditza. (Angiozar, Ubera) ITXÁRRI (UB., ANG.). Esnatu.   Despertar(se). Gaur beratzittan itzarri naiz. Sin. esnátu, itzartu.
itzartu. (c). da-du aditza. (Angiozar) Sin. esnátu. Ik. itzárri.
itzebái, itzebáixa(k). izena. Itzebagiak. Hotzarekin eskuetan edo ezpainetan sortzen diren ebakiak.   Hendiduras que se producen en las manos o en los labios con el frío. Otzakin da, bustixakin da, eskuak sikatu barik eta ibilli ezkero; gure amai tta makiña bat itte jakuan. Klasiak pe izateittuk e, personak. Batzui itzebaixak errez itte jakuek. Klem. komentario 1
itzebaittu. (d). aditza. Itzebagiak egin. Esku guztiak itzebaittuta dauzkat.