Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ídolas
igarileku
igarileku. 1. igarileku, igarilekua. izena. Boluko presapia zuan gure igarilekua. 2. igarileku, igarilekua. izena. (Eibar) "Piscina. Azken urtiotan asko indartu da pizina berbia, baiña jente nagusixak natural-natural darabil igarileku berbia. Kontuan izan 1934an Amañako presa onduan; Barrenengua basarri azpixan egin zala Eibarko lehenengo igarilekua, eta izen horrekin ezagutzen zala." (SB Eibetno)
igárri. (a). du aditza. Acertar, adivinar. Ezetz igarri zenbat urte dauzkaten?/ Arpegixan igartzen jatzu gizurretan zabitzena. Igarkizunak ezetz igarri, ezetz igarri... formulaz hasten dira. Igarri intuitiboa da eta asmau, berriz, deduktiboa. Antz emon sinonimoa da testuinguru askotan. Sin. azértau. Ik. ántz émon. igarri-igarrixa. (c). esapidea. Gauza jakina. Igarri-igarrixa zan ze pasau bia zan etxe orretan.
© Jaione Isazelaia
igártu. (b). da-du aditza. IARTU. Landareek hezetasuna galdu.   Secarse la leña, marchitarse las plantas. Zuk sartutako lora guztiak igartu die./ Atzo ebaittako bedarra igartuta dago./ Izotzak igartu dau loria
ígel egon. (d). Estar en celo la cerda. Txarrixa igel dago. Don. Sin. irausi egon. Ik. arkéra, uméske, xípu.
igeltsérixa. 1. igeltsérixa, igeltsérixia. (c). izena. Igeltsu fabrika.   Yesería. Araneko igeltsérixia Sin. igeltsu. 2. igeltseríxa, igeltserixía. (c). izena. Igeltsero lanbidea.   El oficio de albañil. Ogei urte daroiat igeltserixán. Erreparatu azentuari. Sin. igeltsérotza.
igeltséro, igeltserúa. (a). izena. IELTSERO. Albañil. Igeltserua darabille etxian.
igeltsérotza, igeltsérotzia. (c). izena. Igeltsero lanbidea. Igeltserotzia ez pentsau bi egunetan ikasten danik. Sin. igeltseríxa.