Hiztegia
gósete, gósetia. (c). izena. Gose garaia. Epoca de hambre, hambruna. Karlistadian ondoren be egundoko gosetia egon i zan. Ik. gosé-dénpora.
gosezto, goseztua. adjektiboa. (Eibar) "Beti gose dagoena. Gosezto aundi bat da zure laguna." (AAG Eibes)
gox-afai, gox-afaixe. izena. (Aramaio) "Arratsaldeko zazpiak aldera egiten zen afaria (udan sorora eroaten zen)." (Orm Aram)
gozagárri, gozagarríxa. (d). izena. Gozotzeko balio duena. Zentzu literalean zein irudizkoan. Dulcificante, dulce. Gizon orrek beintzat eztau gozagarri aundirik eruango etxera./ Gailletak, ero karameluak ero, gozagarrin bat ekarrizu umiandako.
gozákaitz, gozakáitza. (d). adjektiboa. Desatsegina, gustua egiteko gaitza, pertsonez; latza, lakarra, arropaz, lurraz, etab. Desagradable, referiéndose a personas; áspero, duro, referiéndose a ropas, tierra, etc. Persona bat pe izan leikek gozakaitza, desagradablia danian ero. Galtza batzuk pe izan leizkek. Klem.
Ant. gozátsu. Ik. gozakáiztu.
gozakáiztu. (d). da aditza. Gozakaitz bihurtu. Volverse áspero, duro, desagradable. Lurra be gozakaiztu leikek, tenple txarra artzen dabenian; erropia be bai modu txarrian garbittuta ero. Personia be bai. Klem. Ik. gozákaitz.
gozámen, gozaména. (d). izena. Dicha, gozo, placer. Astotxua Santa Luziako ferixatik ekarri zebenian, aura zan umien gozamena./ Arendako eztago gozamen aundixaorik atsaldeko musaldixa baiño.
gozátsu, gozatsúa. (d). adjektiboa. Gozotasunez betea, biguna, leuna; zapatak, arropak, euria, lurra, etab. Suave, blando, -a. Zaparrada gozatsua ein ddau./ Narru biguna daukenian zapata gozatsuak diela esan leikek. Klem.
Pertsonez ere esan omen daiteke. Euriari dagokionean adb. gisa ere bai: Gozatsu diardu eurixa. Ant. gozákaitz.
gozátu. komentario 1 1. gozátu. (c). du aditza. Gozotu, eztitu. Dulcificar. Esnia sakariniakin gozatu biar izate zan, etzeuan azukarrik eta./ Beti gogorrian be ezta ona, umiak gozatzen be jakin ein bia da.
2. gozátu. (c). Tresnak bere puntuan jartzeaz ere entzun daiteke. Bestela, berriz, amostu eitten dok (sega); pikaduria ondo, baiña arrittu ein biok orduan, arrixakin pasau, gozatu. Don.
3. gozátu. (d). du aditza. Lurra ongarritu. Abonar la tierra Karia onduen aprobetxatze zan, zabaldu da euririk artu barik sikuan bazan. Lurra gozatu ta euri asko eitten badau sustanzia eruan eitten dau. Cand.
4. gozatu, gozatúa. (c). izena. Gozamena, poza, satisfazioa, atseginaldia. Acción de gozar, disfrutar; gozo. Amandría aspaldixan etxetik urtetzeke, eta gozatu bat artu zeban lengunian Zarautzera joanda./ Lenguan gozatu bat emun gontsen umiei: lenengo zinera, gero hanburgeserixara.../ Atzo Bilbok Realai irabazi. Iñigok artuko juan gozatua./ Ala, joan ari tiagana bisitta bat eittera ta emuixok gozatu bat.
gozatua artu edo emon, ia beti. Gozatua artu edo emon, ia beti.
5. gozátu. (d). du aditza. Behia gizendu okelara saltzeko. Bei auxe puxkat gozatu ein bia juat, antzutu ta gozatu; mejorau. Don.
gózo. 1. gozo, gozúa. (a). adjektiboa. Rico, -a, bueno, -a. Oso gozua dago bakillaua. gozúa járri. (c). esapidea. Haserre bizian jarri. Kotxia markau notsala enterau zanian etzan gozo-gozua jarri./ Gozua jarriko da diretoria panorama au ikusten dabenian. 2. gozo, gozúa. (a). adjektiboa. Dulce. Eztixa gozogixa da askondako./ Orri etxako gustatzen gauza gozuak.
Ik. dúltze. 3. gozo, gozúa. (b). adjektiboa. Blando, -a, suave, fácil de trabajar. Pelota oso gozua da./ Lur oso gozua dago errekonduan.
4. gozo, gozúa. (d). izena. Gozotasuna. Lo dulce. Eurixak gozo guztia kendu dotse pikuei./ Erliak loraik lora gozuan billa ibiltzen die. Fruituen azukreaz, askotan.
5. gozo, gozúa. (c). izena. Gozokia. Dulce. Tiok zuretako gozuak ekarrittu./ Ezizu gozoik jan. Sin. dultze.
gozo-gáuza, gozo-gauzía. (c). izena. Cosa dulce. Talo asuntuan asko dakigu, gozo-gauzan ez. Don.
Postre edo erreposteria zentzuan esan du.
gozotásun, gozotasúna. (b). Dulzura. Etxe artan be, dagon jiriakin, eztau gozotasun aundirik topauko./ Aura be ezta iñoi gozotasun aundixa emoteko personia. Etxeko giro atseginaz, askotan. Egurraz zera diosku lekuko batek: Alkazia gozotasunik bareko egurra da. Martin.
gozúa járri. (c). esapidea. Haserre bizian jarri. Kotxia markau notsala enterau zanian etzan gozo-gozua jarri./ Gozua jarriko da diretoria panorama au ikusten dabenian.
Grabíxel. (d). izen propioa. Gabriel, en boca de los más mayores. Gure aittajunan lengusua zan Zubittako Grabixel.
gráda, gradía. (d). izena. Areburdinara. Laborantza tresna. Gradia esaten gontsan ziero burdiñazkuai. Gradia ero areburdiñaria. Don. Sin. aréburdiñara. Ik. burdíñara, tríllu.