Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
gósete
gradíau
gradíau. aditza. 1. gradíau. (c). aditza. Sagardoari barrikan termometro berezi batez azukre gradua hartu, botilaratzeko prest dagoen jakiteko. 2. gradíau. (c). aditza. Gaztaia egiteko orduan esneari gatzaren neurria hartu. Bai, gatzana da ori, gatza zenbat bota da ori, gradiau. “Karkun” pastoriak ola eittebala, arrautzia bota ta gatza arekin pixuakin artze eban. Luis./ Gradiatzeko arrautziakin gradiatzen dou: arrautza bi bota barrura, da uran gaiñera igotzen dabenian arrautziak, orduantxe gatza tamaiñuan. Enr.
grádu, gradúa. (a). izena. Grado.
gramilla, gramillak. (c). izena. Egurra zuzen markatzeko erabiltzen den tresna.   Gramil. komentario 1
gránde, grándia. (c). adjektiboa. Ona, ohizkoa ez dena. Adinekoek sarri erabilia, antzinako kontuez ari direnean, batik bat. Orduan bizikletia eukitzia gauza grandia zuan./ Orduan poteko melokotoiak estimaziño aundixa jeukan; gauza grandia zuan aura./ Etxe onekua ero zera baldin bazan, arrio bi; arrio bikotixa, aura ba grandia zan. Ben. Mugatuan ia beti. GAUZA GRANDIA, gehienetan, baina soilik ere bai.